Logotipo de Dantzagunea


Berriak

Master classa + emanaldia + topaketa: "Presente "Antonio Ruz, urriaren 4an eta 5ean

Erronka garrantzitsu bati aurre egin ondoren, Electra Espainiako landa mundura egokitzea Espainiako Ballet Nazionalarekin batera, Antonio Ruz (Espainiako Dantza Sorkuntza Saria 2018) etxera itzuli da, lan intimora bere konpainiarekin. Handitasun tragikotik hausnarketa introspektibora igaro da Presente lanean, non orainaren nozio labaingarria jorratu eta denboraren eta bultzaden, iraganaren eta etorkizunaren, orainaren iragankortasunaren eta lurrunkortasunaren gaineko ikerketa egiten duen.

Konpainiak Gipuzkoan izango dela baliatuta, Victoria P. Mirandak master class bat emango du Gipuzkoako Dantzagunean urriaren 4an. Fisikoa asko landuko duen lana izango da, eta lurrarekin kontaktuan aritzeko hainbat modu ikusiko dituzte. Mugimenduarekin batera ahotsa landuko da baita ere. 

Master classa

  • Data: urriaren 4a, ostirala
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Ordua: 19:00-21:00
  • Irakaslea: VIctoria P. Miranda, konpainiako dantzaria, eta koreografoa

Emanaldia

  • Data: urriaren 5a, larunbata
  • Tokia: Gazteszena, Donostia
  • Hora: 20:00

Prezioa: master classa + sarrera + topaketa*, 15€

Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

*Topaketa emanaldiaren amaieran egingo da, gutxieneko pertsona kopuru bat biltzen bada  (aurretik izena eman behar da)

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko iraila(r)en 19-(e)an 08:56etan
 

Tailerra Dantzagunean: Urs Stauffer, kontakt inprobisazioa, azaroaren 1etik 3ra

EHKIEk Urs Stauffer irakaslearekin kontakt-onprobisazio ikastaro bat antolatu du Gipuzkoako Dantzagunean. Gipuzkoako Dantzagunean behin baino gehiagotan zian den Stauffer gurera itzuliko da. Helburua da gero eta jarraitzaile gehiago dituen kontakt-inprobisazioaren ezagutzan sakontzea.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko iraila(r)en 18-(e)an 10:47etan
 

Zinetika 2019, urriaren 14tik 20ra, Donostian, Iruñean eta Bilbon

Hemen da berriro Zinetika Jaialdia, dantzaren, ikus-entzunezko arteen eta teknologiaren, gorputzaren eta makinaren arteko erlazio askotarikoak esploratzeko topaketa, arte-esperientzia berrien bila. Proiekzioez gain, zenbait tailer egingo dira, tartean Gipuzkoako Dantzagunean egingo den bideo-dantzakoa

Datak:

  • Urriaren 14a eta 15a: Donostia
  • Urriaren 16a eta 17a: Pamplona
  • Urriaren 18a eta 19a: Bilbo

Informazioa: Zinetika

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko iraila(r)en 17-(e)an 08:04etan
 

Estreinaldia: "Errimak bi oinetan", Haatik Hondarribian irailaren 27an

Errimak Oinetan proiektuaren bertsio berritua. Berriz ere bertsolaritzaren oinarriak eta funtsa dantzara ekartzeko asmoz. Lehen ikuskizunean gaien aniztasunak zuen garrantzia. Bigarren honetan, baina, testuinguru ezberdinetan gai bakoitzak duena lantzen da, saioa aldi oro bihurtzen delako ezberdin, testuinguruak eta gaiak aldi oro aldatzen direlako. Gai bera, dantza molde bera, ezberdin gauzatzen delako bertso-afari baten eta udako saio baten testuinguruan. Eta testuinguru berean, tabernako bertso-poteoan, gai guztiak ez direlako modu berean gauzatzen. Haatikek bertsolari batek bere saioari ekin baino lehen aurrean izan ohi duen amildegi berean jarri nahi ditu dantzariak. Une horri aurre egiteko tresna ezberdinak bilatu eta bitartekoak haien eskura jarriz, inprobisazioaren jardunean aritzeko kodigoak ezarri eta bat-bateko konposiziora iristea ahalbidetuz.

  • Data: irailaren 27a, ostirala
  • Tokia: Itsas Etxea Auditorium, Kale Nagusia 20, Hondarribia
  • Ordua: 20:00

Informazioa: Haatik

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko iraila(r)en 13-(e)an 08:58etan
 

Dantza Hirian 2019, egitaraua

Dantza Hirian jaialdiak bere abenturarekin jarraitzen du Baiona-Donostia Euskal Eurohirian, bertako plazak eta kaleak dantza garaikidearen agerleku bilakatuz. Jaialdi ibiltari honek arte hori ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa hurbiltzen die herritarrei, mugaz haraindiko topagune eta eremu partekatu bat sortuz. Jaialdiaren 14. edizioan, irailaren 13tik 29ra, 7 udalerritan gauzatuko dira proposamenak: Irunen, Hendaian, Errenterian, Donostian, Pasaian, Baionan eta Hondarribian. Programazioa mota guztietako pertsonentzat dago pentsatuta, eta dantza garaikidean gora egiten ari diren artisten nahiz entzute handiko artisten azken joeren aldeko apustua egiten du. 15 konpainiek (horietatik 10 euskal koreografoenak) 18 eremu publiko beteko dituzte.

EGITARAUA

Informazioa: Dantza Hirian

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko iraila(r)en 11-(e)an 11:45etan
 

ESTREINALDIA: "Itsasdantza", Jose Zugasti irailaren 13an Ziburun

El escultor Jose Zugasti ha desarrollado parte de este proyecto de vídeo-danza en Gipuzkoako Dantzagunea, y lo presentará el 13 de septiembre en Ziburu, en la Galería Arte-Bide y con la colaboración del Ayuntemiento de Ziburu. bideo-sormen proiektu hau, eta Ziburun aurkeztuko du irailaren 13an, Galerie Arte-Bideaken eta Ziburuko Udalaren laguntzarekin. 

  • Margoen erakusketa Arte-Bide galerian: inaugurazioa 18:30ean
  • Bideo-dantza: Une Barque sur l´Ocean, 21:00, Ziburuko frontoi irekian, udaletxearen ondoan (animatutako pinturen eta Ziburun jaiotako Maurice Ravelen musikarekin fusionatutako 11 minutuko bideoa)

Informazioa: Jose Zugasti

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko iraila(r)en 09-(e)an 15:15etan
 

DEIALDIA: Konpainia eszenikoak, eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko, eta sentsibilizaziio, prestakuntza eta bitartekotza programetarako diru laguntzak

Diru laguntza hauen helburu dira eszena arteak (antzerkia edota dantza) ekoizten eta zabaltzen diharduten entitateak, ikuskizunak sustatzeko eta saltzeko programek nahiz Gipuzkoan arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programek sortuko dizkieten gastu ekonomikoak arintzeko.

DEIALDIA eta OINARRIAK

Eskaerak aurkezteko epe-amaiera: 2019ko irailaren 30a

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 11:07etan
 

ESTRENO: "Itsasdantza", Jose Zugasti, el 13 de septiembre en Ziburu

Jose Zugasti eskultoreak Gipuzkoako Dantzagunean garatu du Itsasdantza bideo-sormen proiektu hau, eta Ziburun aurkeztuko du irailaren 13an, Galerie Arte-Bideaken eta Ziburuko Udalaren laguntzarekin. 

  • Muestra de pintura en la galería: inauguración a las 18:30
  • Video-danza: Une Barque sur l´Ocean, 21:00, en el frontón abierto de CIBOURE situado junto al ayuntamiento (11 minutos de fusión de pinturas animadas y música de Maurice Ravel nacido en Ciboure )

Informazioa: Jose Zugasti

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko iraila(r)en 04-(e)an 12:14etan
 

Master classa + emanaldia: Diego Sinniger, irailaren 14an

Diego Sinnigerren konpainiak emanaldia egingo du Donostian, irailaren 14an. Donostia Kulturarekin elkarlanean, master class bat emango du Gipuzkoako Dantzagunean emanaldiaren eguneko goizean, 11:00etatik aurrera. 

  • Master classa: 11:00-13:00, en Gipuzkoako Dantzagunea, Errenteria
  • Emanaldia: Liov, a las 19:00, en Nestor Basterretxea plaza, Donostia
  • Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (5€)
  • Prezioa: 15€
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko abuztua(r)en 28-(e)an 08:22etan
 

Prestakuntza espezializaturako beken ebazpena argitaratu da GAOn

Prestakuntza espezializaturako Izango Zara beken ebazpena argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Tartean daude dantzarako zazpi bekadun. Hautagaiek 10 eguneko epea dute alegazioak aurkezteko.

Izango Zara beken ebazpena GAOn (2019ko abuztuaren 6an)

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko abuztua(r)en 06-(e)an 11:26etan
 

Tailerra Dantzagunean: "Mugimendu eta bideo-dantza laborategia", urriaren 12an eta 13an

Zinetika jaialdiarekin bat etorrita, dantza eta zinea lantzeko laborategia egingo dugu GIpuzkoako Dantzagunean. Ibon Taboada eta Oihana Varela izango dira irakasleak, eta ikastaroa zuzenduta dantza munduan eta ikus-entzunezkoen aritzen direnei zuzenduta dago.

  • Datak: urriaren 12a eta 13a
  • Ordutegia: 10:00-13:00 / 15:00-18:00
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Prezioa: 40€ (ikastaroa + Zinetika jaialdirako proiekzio baterako sarrera)
  • Irakasleak: Ibon Taboada eta Oihana Varela
  • Nori zuzendua: dantzari, kamera, editore profesional eta ikaslea (curriculum laburra eta motibazio karta bidali beharko dituzue)
  • Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

HELBURUAK

  • Kamera mugimendura moldatzea eta dantzarekin bat egitea: kameraren begirada eta dantzariak eskaintzen duenaren arteko elkarrizketa bilatzea.
  • Zineak eta dantzak bat egitea.
  • Atmosfera asko sortzeko, espazioa(kokapena)-mugimendua-kamera bateratzeari emango diogu garrantzia.

METODOLOGIA ETA EDUKIAK

  • Bideo-dantzaren aurkezpena.
  • Dantza-beroketa bi saioetan, inprobisaziorako hainbat baliabide lantzeko. Bitartean, kamera duten pertsonak dantzariaren mugimendua hasiko dira barneratzen eta haiei ere hainbat ariketa proposatuko dizkiegu.
  • Lehen egunean kamera finkoa erabiliko dugu egiten ditugun proposamen guztiak filmatzeko eta bigarren egunean kamera mugimenduan landuko dugu.

Informazioa: Oihana Varela

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko abuztua(r)en 01-(e)an 13:12etan
 

Deialdia: Danza a Escena 2020

Espainiako Titulartasun Publikoko Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdi Sareak martxan jarri du Danza a Escena 2020 zirkuituaren lehen fasea, INAEMek sustatutako programaren barruan. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 6ko 15:00ak arte dago irekita

DEIALDIA

Informazioa: Red Escena

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko uztaila(r)en 30-(e)an 11:24etan
 

Deialdia: dFeria, 2020ko ediziorako konpainientzako izen-ematea

2020ko dFeriaran parte-hartzeko dantza eta antzerki konpainientzako deialdia irekita dago. Aurkezteko epea 2019ko irailaren 9an bukatuko da.   

DEIALDIA eta OINARRIAK

Informazioa: dFeria - Donostia Kultura

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko uztaila(r)en 22-(e)an 07:54etan
 

Dantzerti: 2019-2020 ikasturterako sarrera-frogetan izen-emateko epea zabalik dago

Sarbide Probak egiteko izen-ematea Dantzertiko Idazkaritzan bertaratuz egin behar da, uztailaren 15tik irailaren 3ra bitartekoa izango da, 09:00etatik 13:00etara (Abuztuan, Dantzerti, Euskadiko Dantza eta Arte Dramatiko Goi Mailako Eskola itxita izango da).

Izen-ematea egiteko ezinbestekoa da ekartzea:

  • Izen-emate orria osorik beteta eta hautagaiak sinatuta.
  • Karnet tamainako argazki bat, egungoa.
  • NANaren fotokopia edo baliokidea (AIZ, pasaportea…).

Izen-emateko informazioa

Informazioa: Dantzerti

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko uztaila(r)en 17-(e)an 09:23etan
 

LABO GO 14: Node, eta Miren Lizeaga eta Agus Martinez, Donostian uztailaren 12an

Eskaintza bikoitza Noderen hamalaugarren Labo honetan: batatik, NODE beraren Tria, eta bestetik Agus Martinez eta Miren Lizeagaren El.lla.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko ekaina(r)en 19-(e)an 11:33etan
 

Deialdia: 948 Art

948 Merkatua, Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunea Nafarroako Gobernuko programa bat da, eta Kultura Departamentuko Kultura Ekintzako Atalak sustatzen du, zehazki. Bi programazioren bidez (ART eta PRO) egituratuko da. Profil heterogeneoa, ardura anitzekoa dute biek jomuga kulturaren eta artearen arloaren barruan. 2019ko ediziorako, artisten eta kultura-arloko profesionalen arteko topagune gisa sendotu nahi da 948 Merkatua, diziplinartekotasunaren inguruan. Arte-diziplina desberdinak barne hartzea ezaugarri izan badu ere beti, argi eta garbi diziplinartekoak diren sorkuntza eta edukiak dira edizio honen apustu garbia.Deialdia 2019ko ekainaren 17a eta 29 bitartean dago irekita.

DEIALDIA eta OINARRIAK

Informazioa: 948 Merkatua

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko ekaina(r)en 19-(e)an 11:33etan
 

Udako ordutegia Gipukoako Dantzagunean 2019

Uztaileren 8tik irailaren 8ra, Gipuzkoako Dantzaguneko bulegoa goizetan irekiko da. Nolanahi ere, instalazioak ohiko ordutegian irekiko dira, 9:00etatik 21:00etara, eta aretoen erreserba egiten dutenak bulegoko ordutegian pasa beharko dira aretoetara sartzeko txartel bila, urte osoan zehar asteburuetan eta jai-egunetan egin ohi den moduan.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko ekaina(r)en 18-(e)an 08:49etan
 

Tailerra Dantzagunean: Eneko Gil, dantza garaikidea, uztailaren 27an eta 28an

Eneko Gil dantzari errenteriarrak hasiberrientzako dantza garaikide ikastaroa emango du Gipuzkoako Dantzagunea, uzatilaren 27an eta 28an. Udan dantza garaikidera gerturatzeko aukera aproposa.

  • Datak: uztailaren 27a eta 28a
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Ordutegia: 10:00-14.00
  • Maila: hasiberriak
  • Prezioa: 30€ 
  • Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko ekaina(r)en 17-(e)an 08:18etan
 

Eztena 2019, ekainaren 21etik 23ra Errenterian (egitaraua)

Aurtengo Eztena jaialdia ekainaren 21etik 23ra egingo da, eta antolakuntzak espresuki antolatutako hiru sormen laborategiren emaitzekin osatuko da aurtengo edizioa. Sarrerak erreserbatzeko Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzi mesedez. Sarrerak doakoak dira.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko ekaina(r)en 13-(e)an 08:18etan
 

Deialdia: Karrikan 2019

Karrikan plataforma bat da eta bere helburua da Euskal Herrian kaleko arteetan hasten ari diren artisten sormen-lanak sustatzea eta zabaltzea. Hasten ari diren profesional edo profesional bidean diren eta espazio publikoan ari diren Euskal Herriko (zazpi probintzia historikoak) taldeen, artisten, konpainien sormen-lan originalak bultzatu nahi du plataformak. Balio berezia emango zaio “kaleko ikuskizuna” kontzeptuari. Zuzenean egindako ikuskizunaren diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina ugariko ikuskizuna, eta abar. Hala ere, lehentasuna emango zaie testurik gabeko edo euskarazko proiektuei. Azkenik, formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira. Proiektuak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 14an amaituko da. 

Deialdia eta oinarriak

 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko ekaina(r)en 12-(e)an 00:19etan
 

Estreinaldia: "Fight", Lasala Donostian, ekainaren 14an

Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da. Borroka betidanik izan da presente. LASALAko kideok borroka orokorrean bizitzako, eta zehazki, dantzako funtsezko elementu gisa ikusten dugu.

  • Data: ekainaren 14a, ostirala
  • Ordua: 19:00
  • Tokia: Nestor Basterretxea plaza, Donostia
  • Libre, jarleku guztiak bete arte

Informazioa: Donostia Kultura / Lasala

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko ekaina(r)en 06-(e)an 00:10etan
 

Dantza inklusiboari buruzko Ikus-entzunezko emanaldia eta mahai ingurua, ekainaren 19an

Dantza inklusiboa dantza garaikideko eta profesionalak eta gizarteko hainbat sektore, bereziki baztertutakoak eta ikusezin bihurtutakoak, uztartzen dituen proposamen bat da. Hainbat lan eta sorkuntza-prozesuren bitartez, zenbait artista errealitate anitzak dituzten pertsonen aitortza, lankidetza eta integrazioa ari dira sustatzen.  

Dantza inklusiboa izateko bideak urratzen ari diren hiru sortzaileren bizipenetatik abiatuta, Gipuzkoako Dantzaguneak dantza inlkusibora gerturatzeko bi proposamen luzatzen ditu: batetik, Janice Parker, Montse Zabalza eta Iker Arrue koreografoek dantza inklusiboaren alorrean egindako ikus-entzunezko proposamenak ematea; bestetik, egileokin mahai-inguru bat egitea, beren proiektuak ulertzeko eta horrekin dantza inklusiboa zer den, nola sortzen den ikustea, baita dituen erronkak ere. 

  • Data: ekainaren 19a, asteazkena
  • Ordua: 19:00 - 21:00
  • Tokia: Tabakalera (sortzaileen gunea) 
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko ekaina(r)en 05-(e)an 09:45etan
 

Tailerra Dantzagunean: "Zootomia", Abel Ribeiro (Brasil), ekainaren 21ean eta 22an (Ertzak antolatuta)

Taller dirigido actores, bailarines, terapeutas o artistas de circo que quieran ampliar su registro de movimientos y estén interesados en la creación a través del cuerpo. No se requiere nivel concreto pero si experiencia en alguna técnica corporal. Zootomia movement tiene su origen en la investigación de la anatomía de los animales. A través de un cuerpo fluído: físico/emocional/espiritual, capaz de convertirse en su propio creador. Un movimiento que sea capaz de estar preparado para todo. Alerta, y con una elevada capacidad para adaptarse, improvisar y crear. Zootomia movement no es una técnica, sino la válvula de manipulación de la fluidez corporal para llegar aún más lejos.

Datak eta ordutegia

  • Ekainaren 21a, ostirala, 16:00-20:00
  • Ekainaren 22a, larunbata, 10:00-14:00 / 15:00-19:00 

Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea

Prezioa: 30€

Izen-ematea:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko ekaina(r)en 04-(e)an 08:33etan
 

Tailerra Dantzagunean: lindy hop, Iban Galdos eta Maria Peña, ekainaren 29an eta 30ean

Lindy Hopa afroamerikarren komunitate batean sortu zen, Savoy Ballroom izeneko aretoan, 1920ko hamarkadaren erdialdean. Mundu osoan hedatuta dagoen dantza da gaur egun, eta dantzatzen duten guztiak liluratzen ditu transmititzen duen bizipozak. Bikoteka dantzatu ohi da eta, ondorioz, tailerrean bikoteka izen-ematen dutenak lehenetsiko dira, baina nolanahi ere, bikoteak osatzen saiatuko dira. Inoiz lindy hopa egin ez dutenak, edota zerbait badakitenak eman dezakete izena. 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko ekaina(r)en 03-(e)an 00:43etan
 

Atalak 2019: "Artalde", Larrua Dantzazekin ekainean

Atalak programaren baitan Larrua proiektukoek eta Dantzaz konpainiako dantzariek egindako egonaldi koreografikoetan sortutako piezen aurkezpena.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko maiatza(r)en 30-(e)an 11:02etan
 

Natalia de Miguel eta Jorge Jauregi koreografoek sorkuntza-egonaldi bat egingo dute Montrealen 2019ko udazkenean

Quebec eta Gipuzkoako hainbat erakunderen arteko lankidetzari esker martxan jarritako proiektu baten bigarren edizioaren barruan egingo dute egonaldia. Natalia de Miguel eta Jorge Jauregi koreografoek osatzen duten Kanpai dantza-konpainiak bi hilabeteko egonaldia egingo du udazkenean Montrealen, No Trace proiektua garatzen. Iaz Quebeceko eta Gipuzkoako hainbat erakundek elkarlanean martxan jarritako proiektu baten barruan egingo dute egonaldia. Lankidetza-hitzarmen horrek sormenaren garapena indartzea eta koreografoen ikuspegi artistikoa zabaltzea ditu helburutzat, eta zenbait erakundek hartzen dute parte bertan: Quebeceko Ecole de Danse Contemporaine (EDCM), Conseil des arts et des Lettres (CALQ), Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Gipuzkoako Foru Aldundiko dantza zerbitzua den Gipuzkoako Dantzagunea, Dantzaz Sormen Koreografikorako Nazioarteko Zentroa eta Etxepare Euskal Institutua.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko maiatza(r)en 28-(e)an 10:26etan
 

Klase irekiak Dantzagunean: Amaia Elizaran, maiatzean eta ekainean

Amaia Elizaran dantzari eta koreografo tolosarrak egonaldi bat egingo du Gipuzkoako Dantzagunean, Eusko Jaurlaritzaren laguntza-lerroen barruan garatuko duen sorkuntza bat prestatzeko. Prestaketa-klaseak gerturatu nahi duten dantzari guztiei irekiko dizkie, bere lengoaia koreografikoa ezagutu dezaten. Heldu den udazkenean estreinatuko du bere lana.

Datak eta ordutegia:

  • Maiatzaren 27tik ekainaren 14ra, astelehenetik ostiralera, 10:00-11:00
E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko maiatza(r)en 23-(e)an 13:48etan
 

Pasaiako Dantza Festibala, ekainaren 6tik 9ra Pasai Antxon

Ondorengo urteetan jarraipena izango duen kalitatezko dantza jaialdi parte-hartzaile, parekide eta integratzailea jarriko da abian laister Pasaian. Lau egunetan zehar dantzaz modu ezberdinetan gozatzeko aukera izango da: tailerrak, erakusketak, hitzaldiak, ikuskizunak, zinema… Eta puntako konpainien lanez gain, herriko talde eta eskolek ere lekua izango dute egitarauean. Herriaren berezitasun geografikoa dela-eta, urtero barruti batean eramango da aurrera, eta norabide zirkularra izango du txandakatzeak. Lehen edizioa Antxon izango da ekainaren 6tik 9ra eta datozen urteetan Trintxerpe, San Pedro eta Donibanen ospatuko da hurrenez hurren.

EGITARAU OSOA

Infomazioa: Haatik

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko maiatza(r)en 23-(e)an 09:52etan
 

Deialdia: II. "Pildoras de Danza" Nazioarteko Koreografia Lehiaketa

El Centro de Artes Escénicas “La Caja del Arte” del Ayuntamiento de Torrejón de Ardoz convoca la segunda edición del certamen internacional de Coreografía “Píldoras de Danza”. Podrán presentarse a la convocatoria todos aquellos jóvenes nacionales o extranjeros, residentes en España, con edades comprendidas entre 14 y 30 años (ambas edades inclusive), que quieran demostrar sus aptitudes en la coreografía y la danza. Los aspirantes podrán participar en cuatro categorías: clásico y/o neoclásico, contemporáneo, flamenco/español y danza urbana, de forma individual o duo, con piezas que no superen los cinco minutos. De esta forma, la propuesta pretende ofrecer al público coreografías cortas de rápida ejecución y calidad técnica.

CONVOCATORIA

Fin de plazo para entregar propuestas: 26 de mayo del 2019

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko maiatza(r)en 13-(e)an 08:21etan
 

Dantza Hezitzaile/Sortzaile Masterra, UAM

La Universidad Autónoma de Madrid oferta para el próximo curso 2019 – 2020 el nuevo Título Propio de Máster “Educación a través de la Danza: Herramientas interdisciplinares de la Danza Educativa/Creativa en ámbitos educativos, sociales y comunitarios”, con el objetivo de ofrecer una formación pionera en España y hasta ahora no disponible en el ámbito universitario

Información completa en el sitio web de la UAM

Información: UAM

E-posta Inprimatu
Igandea, 2019(e)ko maiatza(r)en 12-(e)an 08:21etan
 

Deialdia: dantzako euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko diru-laguntzak 2019 (Etxepare)

Dantza-biratzat hartuko da urte osoan 3 emanaldi egitea beste horrenbeste plazatan. Salbuespen modura, nazioarteko dantza-azoka profesional batean parte hartzea biratzat onartuko da. Ondokoetarako ez da diru-laguntzarik emango:

  • Izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietarako.
  • Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.
  • Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako.

DEIALDI OSOA

Proposamenak aurkezteko epe-amaiera: 2019ko ekainaren 6a

Información: Etxepare Institutua

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko maiatza(r)en 10-(e)an 10:01etan
 

Estreinaldia: "Schubert", Ai Do Project y Musikene Donostian maiatzaren 24an

Schubertiadak abiapuntutzat hartuta –hots, Vienako etxe batzuetan antolatzen ziren beilaldi informalak, non Franz Schuberten musika jotzen, poesia irakurtzen eta dantzan egiten baitzen–, Ai Dō Project dantza konpainiak, Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko ikasleekin batera, dantza garaikideko pieza bat sortu du sei dantzarirentzat, konpositore austriarraren figuraren eta errepertorioaren inguruan: Schubert. Kontzertuaren lehen zatian, Musikeneko Septeto Kaiserin-ek Beethovenen Zazpikotea joko du. Kontzertuko bigarren zatian, Musikeneko ikasle diren Ignacio Araquistain-ek eta Jesús Cuesta-k, Mari Tere Balerdi gonbidatuarekin batera, Schubert konposagilearen 6 pieza labur joko dituzte. Bigarren zati honetan, Ai Dō Project dantza konpaniak emaldirako sortutako koreografia eskainiko du musikariekin batera.

  • Data: maiatzaren 24a, ostirala
  • Ordua: 20:00
  • Tokia: Victoria Eugenia, Donostia (sarrera-salmenta)
  • Prezioa: 10€
E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an 08:22etan
 

Deialdia: dantzako formazio-bekak 2019, Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat alorretako formazio-beken 2019ko deialdia egin du. Tartean da dantzan, eta diziplinetan banatuko dituzte bekak: klasikoa, garaikidea eta koreografia. Ikasketak 2019-2020 ikasturtean egin beharko dira, 4 hilabeteko gutxienezko iraupenarekin. Beka beste urtebetez luza daiteke, beka eman denekoaren hurrengoan soilik, eta aurretiaz eskaera egin beharko da deialdi orokorraren barruan. Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira: Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea, eta gutxienez 16urte beteak izatea 2018ko abenduaren 31rako , eta 2019ko abenduaren 31n 31 urte bete ez izana. Beka hauek ikasketa espezializatuak egiteko dira, ez oinarrizkoak. 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 08:35etan
 

Dantzategia 2019: Dantzaz eta Donostia Kultura maiatzaren 23an eta 24an Donostian

Donostiako Egia auzoa berriro ere eszenatoki baino gehiago bihurtuko da hilabete honetan, eta maiatzaren 23an eta 24an izango dira emanaldi nagusiak. Bere kaleak eta auzokideak baliatuko dituzte Claudia Lavista koreografoak eta Dantzazeko dantzariek sorkuntza berri bat egiteko, dantza eta lurraldea uztartzeko. Dantzategia, laborategi artistikoa da, eta Dantzaz eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanetik sortua.

Emanaldiak: maiatzaren 23an eta 24an, 19:30ean, Kalkutako Teresa plazan

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko apirila(r)en 23-(e)an 09:39etan
 

Udako ikastaroak Dantzagunean 2019: izen-ematea irekita

Urteroko moduan, udako ikastaroak antolatu ditugu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan. Aurtengoan, dantza klasikoa, Oscar Torradorekin uztailaren 1etik 12ra, eta garaikidea, Julio Vieirarekin uztailaren 1etik 5era, landuko ditugu. Izen-emateko epea ekainaren 21 arte dago irekita.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko apirila(r)en 23-(e)an 00:20etan
 

Dantzategia: Claudia Lavistarekin topaketa sortzaileentzat, maiatzaren 9an Donostian

Dantzategia proiektuaren barruan Claudia Lavista koreografoak egonaldia egingo du Dantzazekin Gipuzkoako Dantzagunean. Aukera baliatuta, Donostia Kulturarekin elkarlan estuan, sortzaileei zuzendutako topaketa bat antolatu dugu Donostiako Egia Kultur Etxean. Topaketan parte-hartzeko aurretik izena eman behar da. Sortzaile profesionalei edota aurreratuei zuzendutako saioa izango da. 

  • Data: maiatzaren 9a, osteguna
  • Tokia: Egia Kultur Etxea, Donostia
  • Ordua: 19:00
  • Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko apirila(r)en 17-(e)an 09:39etan
 

Tailerra Dantzagunea: Marina Scotto, maiatzaren 25ean eta 26an

Marina Scotto dantzariak, Gipuzkoako Dantzagunean hainbat proiektutan aritzen denak, dantzari profesionalei eta aurreratuei zuzendutako tailerra emango du, ondorengo plantementuarekin: "Nos enfocaremos en partes del cuerpo e imágenes, explorando las capacicades de su "doble cara". Llevaremos ejercicios de contrapunto con pautas físicas y coreografías dentro de la realción interno/externo. Observaremos cómo la dualidad entre dos caras de la misma parte, o entre dos partes distintas, crean nuevos patrones, con una fuerte globalidad de presencia y movimiento". 

  • Datak: maiatzaren 25a eta 26a
  • Ordutegia: 11:00-15:00
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Prezioa: 35€
  • Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informazioa: Marina Scotto

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko apirila(r)en 16-(e)an 09:35etan
 

Estreinaldia: "Iceberg", Myriam Perez Cazabon Donostian maiatzaren 10ean

ceberg konkista bati buruzko bidaia da. Ikustezina den horren bila abiatzen den bidaia epikoa, zeinetan esploratutako eta ibilitako bidearen isladabesterik ez dagoen. Helmuga lausoa izan arren eta noraezean, desorekatutaibili arren, bidean aurreraegin beharra dago. Iceberg lurralde desberdinak zeharkatzen dituen eremu geografikoa da, non barne ekaitzak, lurralde izoztuak eta sakoneko eremuak zeharkatzen diren, non sumendiak ere lehertzen diren. Myriam Pérez Cazabón koreografoaren eta Nagore Legarreta argazkilariaren arteko elkarlanerako gogotik eta elkarrizketatik abiatzen da Iceberg. Paisaiak gorpuztuz eta gorputzezko paisaiak eraikiz, bizipenez beteriko parajeen eta lurraldeen irudietatik koreografiak sortzeko helburuarekin, Iceberg bi disziplina artistiko hauen arteko hartu-emanerako gunea da, non, argazkilaritzaren iraunkortasuna osagarri bilakatzen den dantzaren iragankortasunerako.

  • Data: maiatzaren 10a, ostirala
  • Tokia: Nestor Basterretxea plaza, Donostia
  • Ordutegia
    • 19:00 estreinaldia
    • 20:00 argazki-erakusketa inauguratzea 
  • Sarrera: librea, aulki guztiak bete arte 
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritza - Kultur saila
  • Babesa eta elkarlana: Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia Kultura
E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko apirila(r)en 12-(e)an 13:52etan
 

Dantzan Ikasi: Lantzeko zortzikoa aztergai Bizkai Euskal Folklor Elkartearen eskutik, Elgoibarren maiatzaren 4an

Euskal folklorean doinu eta dantza ezagunik bada Lantzeko zortzikoa da ezbairik gabe horietako bat. 1970. eta 1980. hamarkadetan Euskal Herriko bazter guztietara zabaldu ostean, gerora gure mugak ere gainditu ditu. Dantza arrakastatsu honen ereduaren eta historiaren gora beherak azalduko dizkigu zabalkunde horretan zuzeneko eragile izan den Sabin Egigurenek, Ane Gallok eta Itxasne Ulloak lagunduta. 

Ikastaroa: Lantzeko zortzikoa aztergai Bizkai Euskal Folklor Elkartearen eskutik

  • Irakasleak: Sabin Egiguren, Ane Gallo eta Itxasne Ulloa
  • Data: maiatzak 4, larunbata
  • Ordutegia: 10:00 – 13:00
  • Lekua: Elgoibar, Inazio Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirreren Plaza 4)
  • Matrikula: 15€

Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko apirila(r)en 12-(e)an 09:51etan
 

Deialdia: Quebec-Euskadi, kultur lankidetza topaketa uztailean 2019

Quebec eta Euskadiko gobernuek bi herrialdeen arteko lankidetza bultzatzeko akordio bat sinatu zuten 2017ko urrian. Besteak beste, kultur mailako elkarlana eta artista, sortzaile eta kultura-industrien arteko harreman profesionalak sustatzea adostu zuten. Akordio honen esparruan, Etxepare Euskal Institutua eta Quebeceko Kultura eta Komunikazio Ministerioa lankidetza honen baitako lehen proiektua jorratzen ari dira dagoeneko, “Euskal sortzaileak Quebecen 2020 / Quebectar sortzaileak Euskadin 2021” izenekoa. 2019ko uztailaren 2tik 5era, euskal eta quebectar eragileen arteko topaketa bat antolatzen ari dira erakundeok kultur eragileen elkar-ezagutza areagotu, bi herrialdeen arteko kultur trukaketak sustatu, bi aldeetako sorkuntza eta hedapena bultzatu, esperientzia eta ezagutza trukatu eta kultur erakusleihoak eratzeko. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 22an bukatuko da

INFORMAZIO OSOA

IZEN-EMATE FORMULARIOA

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 08:56etan
 

Tailerra Dantzagunean: haur eta helduentzako mugimendu tailerra, Myriam Perez Cazabon, maiatzaren 4an

Donostia Kulturako Egiako kultur etxearekin elkarlanean, Myriam Perez Cazabonek 4 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendutako tailerra emango Gipuzkoako Dantzagunean. Tailerra gurasoek eta haurrek batera egiteko da. Maiatzaren 10ean estreinatuko duen Iceberg proiektuaren barruan sartzen da tailer hau. 

  • Data: maiatzaren 4a, larunbata
  • Ordua: 11:00-12:30
  • Prezioa: 3€ (haurrak + heldu 1) 
  • Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko apirila(r)en 10-(e)an 09:18etan
 

Deialdia: Eztena 2019

Antzerkiaren izurritea zabaltzera gatoz aurten Eztenan. Hiru sormen egonaldi antolatu ditugu. Proiektu bakoitza zuzendari batek gidatuta. 20 antzezlek izango dute aukera egonaldietan parte hartzeko. Hilabete batez Errenteria-Oreretan lan egitera gonbidatuko ditugu. Bertan bizi eta herriaren bizitzaz elika daitezen. Zuzendari gonbidatuek euren lengoaiak eta poetikak partekatuko dituzte parte-hartzaileekin. Izurrite baten moduan pasioa, sormenaren izaera kritikoa eta batez ere jolasa kutsatuko dituzte. Antonin Artaudek zioen bezala “teatroa erritual bat delako, erraietatik bultzaka datorren izurrite gordin eta eder bat”. Ekainaren 21, 22 eta 23an erakutsiko dira laborategien emaitzak, Eztena jaialdian. Izen-emateko epea apirilaren 30ean bukatuko da

Informazio osoa

Parte-hartu

Informazioa: Eztena jaialdia

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko apirila(r)en 09-(e)an 09:13etan
 

Egonaldi amaierako erakustaldia: Collectif Eflirkoa, Donostian apirilaren 25ean (Karrikan)

Última creación del Colectivo Eflirkoa, Ecos cuestiona el lugar del hombre en la ciudad. La metropole es un lugar de efervescencia en el que los hombres corren, se cruzan o se rozan entre sí sin verse. Los frenéticos Ecos de la ciudad giran y rompen nuestras vidas. En este tumulto, una burbuja eclosiona ... El tiempo se detiene ... La respiración y la brisa que acarician la piel animan los sentidos ... El ritmo despierta y nos empuja a su baile. En ese momento, con nuestros propios gestos, compartimos un corro con los Ecos de alegrías y encuentros humanos.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko apirila(r)en 08-(e)an 15:50etan
 

Dantzaguneko Aste Santuko eta Pazko Asteko ordutegia 2019

Gipuzkoako Dantzaguneko bulegoa goizez irekiko dugu Aste Santuan eta Pazko Astean (apirilaren 18, 19, 20, 21, eta 22an itxita egongo da). Apirilaren 15etik 26ra bulegoa 9:00ak eta 15:00ak bitartean egongo da irekita. Aste horietako arratsaldeetan aretoa erabiltzeko eskaera egin duzuen erabiltzaileak irekiera-txartela hartzera pasa beharko duzue bulego-ordutegian (asteburuetarako erabiltzen dugun prozedura bera, alegia). 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko apirila(r)en 05-(e)an 00:08etan
 

Atalak 2019: "Vals de un Funeral", Myriam Perez Cazabon Dantzazekin apirilean

Vals de un Funeral Mutu piezan inspiratutako sorkuntza-proposamen bat da. Pieza hori Myriam Perez Cazabonen konpainiak estreinatu zuen, 2018ko maiatzaren 6an. Mutuk hiru pasadizo edo komunikazio-gune eszenaratzen ditu, non isiltasunak hartzen baitu hitzaren esanahi osoa, eta non pertsonen arteko emozio-trukea eta elkar ulertzea keinurik ñimiñoenen bidez eta, batez ere, begiradaren bitartez gorpuzten baitira. Dantzaz dantza-konpainia egonkor bat da, euskal sorkuntza koreografiko garaikideenaren zerbitzura dabilena. Donostia Kulturak, Malandain Ballet Biarritz CCNk, Tabakalerak, Dantzaguneak, Azkuna Zentroak eta Baluarte Fundazioak osatzen dute konpainia horren egoitzaldi artistikoetan sortutako lanei babesa eta zabalkundea ematen dien lankide-area.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko apirila(r)en 04-(e)an 11:02etan
 

Estreinaldia: "Basotik itsasora" (dokumentala + dantza), Beñat Gereka eta Dantaz Loraldian apirilaren 6an

Gurs, milaka pertsona (gudari errepublikarrak, judutarrak…) bildu eta pilatu zuen lekua. ehunka pertsona hil ziren lekua. Guregandik oso hurbil dagoen lekua, historian hain urrun ez dagoena. Gurs inspirazio iturria izango dugu gaur milaka pertsonek gerrak eta pobreziagatik pairaitu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetiko bat zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da. Kontzentrazio esparru horretako izugarrikerietan biztu zen sormena du abiapuntu Dantzazen koreografia berriak.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko martxoa(r)en 28-(e)an 12:10etan
 

Gure Ametsa ballet gala: Lucia Lakarra eta Iker Murillo, Donostian apirilaren 29an

Dantzatzea Lucia Lacarra eta Iker Murillo artista gipuzkoarrek errealitatea bihurtu zuten ametsa da. Nijinsky Saria, Benois de la Danse Saria –balletaren Oscarra-, eta Dantza Sari Nazionala, Lucia Lacarra dantzaren arloan bikaintasuna lortzeko Zumaitik atera zen, Hamarkadako Dantzariaren izendapena lortuz. Iker Murillok, bere aldetik, Pasaiatik alde egin zuen Europako konpainia garrantzitsuetan lehen mailako dantzaria izatearen ametsa gauzatzeko, Gipuzkoako errebelazio sariaren errekonozimendua lortuz. Lucia eta Ikerren arteko elkartze artistikoak, Vitali Safronkine koreografo errusiarrarekin batera, amets berri bat sortu du: Gure Ametsa dantzaldia. Milaneko Scala eta Víctor Ullate Ballet ospetsuetako dantzari nagusiekin batera, Lucia eta Ikerrek kalitatez eta lan berriz betetako ekitaldi profesionala zuzentzen dute dantzazaleen gozamenerako. Dantza beraien haurtzaroko ametsa izan zen, eta orain gipuzkoarrei egin nahi dioten oparia. Zalantzarik gabe, ospakizun aparta Dantzaren Nazioarteko Egunerako.

  • Data: apirilaren 29a, astelehena
  • Tokia: Kursaal Auditorioa, Donostia (sarrera-salmenta)
  • Ordua: 19:00
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko martxoa(r)en 27-(e)an 15:59etan
 

Audizioa: La faktoria

La Faktoria Centro Coreográfico ofrece un programa de entrenamiento e investigación internacional de danza contemporánea, bajo la dirección de Marta Coronado, Laida Aldaz y Carmen Larraz en Pamplona (Noain). Está destinado a bailarines que deseen ampliar su conocimiento y desarrollar procesos creativos en un entorno de intercambio cultural. Los profesores/coreógrafos invitados que participarán en este programa (septiembre 2019-junio 2020) son artistas independientes de los campos de la Improvisación, la Composicón y bailarines de compañías de renombre como Ultima Vez, Rosas, Trisha Brown, Zoo, Akram Khan y Hanneton.

AUDICIONES

  • Bruselas, TIC TAC ART CENTER: 13 de abril, 10:00h
  • Pamplona, LA FAKTORIA: 20 de abril, 10:00h
  • Viena, ImPulsTanz: 20 de julio, 10:00h

Inscripciones: La Faktoria

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko martxoa(r)en 26-(e)an 15:57etan
 

Dantzaren hilabetea 2019 APDG

APDGk, Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak, berriz ere antolatu du Dantzaren Hilabetea, apirilaren 29an ospatzen den Nazioarteko Dantzaren Egunarekin batera, dantzaren ofizioa omentzeko jarduera-multzoa.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko martxoa(r)en 25-(e)an 16:34etan
 

Deialdia: Dantza Hirian, Aterpean 2019

Aterpean artista egoiliarren programa bat da eta Dantza Hirianek -Mugaz Haraindiko Hiri paisaietako Dantza Jaialdiak- sortu zuen. Horren helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da, eta publiko desberdinak sorkuntza-prozesu horretara hurbiltzea. Dantzaren esparruan lan egiten duten artistei zuzenduta dago, eta beste arte-diziplina batzuetan dantza erreferentzia modura erabiltzen dutenei zuzendua dago, betiere horien lanak hiri-eremuetako sorkuntzara bideratuta baldin badaude.  Artistei eskaintzen die zuzkidura ekonomiko bat eta sortzeko eta beren lanak aurkezteko eremu bat eskaintzen die (sortutako lanaren 20 minutu programatuko dira gehienez. Antolatzaileen kontura izango dira egindako lan hori taularatzeko baldintza teknikoak). Proiektuak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 14an bukatuko da.

DEIALDIA eta OINARRIAK

Informazioa: Dantza Hirian

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko martxoa(r)en 22-(e)an 18:14etan
 

Estreinaldia: "Marea de Violetas", Carmen Cepero Beriainen martxoaren 30ean

Marea de violetas emakumearen askatasunaren aldarrikapen da. Inposatutako loturetatik, libre, ama, lagun, kide... izateari muzin gabe, bere nortasunari eusteko deia. Mareas de Violetasek ez du istorio bat kontatzen. Itsasoa hartzen du bizitza, handitasun eta askatasun sinbolo gisa. Testua, dantza, kantua, gitarra eta gaierako arte-elementuek, baita aldika dantza garaikideak ere, flamenkoa adierazpide nagusitzat duen sorkuntza artistiko berri honi eman diote forma.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko martxoa(r)en 21-(e)an 16:01etan
 

Deialdia: Gipuzkoako Foru Aldundiko zenbait deialdi irekita daude 2019

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kultur Departamentuak kultura eta ondarea lantzeko eta sustatzeko zenbait diru-laguntza lerro ditu martxan, eta horietara aurkezteko deialdiak irekita daude. Hainbat deialdi daude, eta dantzarekin lotura izan dezaketenak zerrendatu ditugu hemen:

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko martxoa(r)en 18-(e)an 14:09etan
 

Deialdia: Igartubeitiko PATRIM+ erresidentzia artistikoa

Igartubeiti baserri museoa artista batentzako erresidentzia-lekua izango da, ekainak 1 eta irailak 15 artean 4 astez. Bertan proiektu artistiko bat burutu beharko du. Ekimen hau PATRIM+ proiektuaren, mugaz gaindiko museo, ekomuseo eta interpretazio zentroen sarearen barruan egingo da. Mugaz gaindiko sareko hiru zentroetako batean erresidentzia artistikoa egin ahal izateko izen-ematea apirilaren 5era arte egongo da zabalik.

DEIALDIA eta OINARRIAK

Informazioa: Igartubeiti Baserri Museoa 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko martxoa(r)en 15-(e)an 07:28etan
 

Deialdia: Zinetika 2019

Zinetikak ikuspegi zinematografiko batetik aurkezten du mugimendua, non gorputza eta kameraren arteko harreman anitzak aztertzen diren. Artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraikitzen ditu, kultur-elkartrukea aberastuz. Nazioarteko jaialdi honek, aurten, Iruñean, Donostian eta Bilbon ospatuko du bere IV edizioa. 

Proposamenak aurkezteko epea 2019ko maiatzaren 31n bukatuko da

Deialdia eta oinarriak

Informazioa: Zinetika jaialdia

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko martxoa(r)en 15-(e)an 00:04etan
 

Dantzan Ikasi: "Gaskoiniako Dantzak", Iruñean (martxoaren 30ean) eta Elgetan (martxoaren 31n)

Ipar Euskal Herria inguratzen duen Gaskoinako herri-dantzak ezagutzeko aukera izango dugu Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuonaren eskutik. Iruñeko Ortzadar elkarteak antolatuta eta Herrixa Dantzan ekimenarekin elkarlanean antolatu dira ikastaroak eta dantzaldiak, martxoaren 30ean Iruñean eta 31n Elgetan.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko martxoa(r)en 14-(e)an 07:24etan
 

Ekitaldi sorpresa Dantzagunean: Kukai, martxoaren 28an

7-12 urteen artean baduzu, eman izena eta Kukai Dantzak esperientzia berezi batean parte hartzeko aukera emango dizu. Sorpresa bikaina izango da, gozatu ederra hartuko duzue!

  • Data: martxoaren 28a, osteguna
  • Ordua: 18:00 - 19:00
  • Adina: 7 - 12 años
  • Partaide-muga: 30 pertsona
  • Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informazioa: Kukai

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko martxoa(r)en 13-(e)an 15:14etan
 

Deialdia: Oskako Feria 2019

Oskako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Feriaren 2019ko edizioan parte-hartzeko proposamenak bidaltzeko epe irekita dago. Zuzendaritza artistikoak programatzeko edo aurkezteko aztertuko ditu edozein arte-diziplinako sorkuntza garaikideko ikuskizunak. Feria irailaren 23tik 26ra egingo da, eta proposamenak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 30ean amaituko da.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko martxoa(r)en 13-(e)an 00:13etan
 

Deialdia: III Ondo Bizi Arte egonaldia, Karrantza 2019

Irekita dago III. Ondo Bizi arte egonaldia. Bertan artistek eta artzainek elkarbizitzen dute. Artistentzako proposamenen deialdia zabalik dago martxoaren 31 arte.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko martxoa(r)en 12-(e)an 13:18etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: Haatik, martxoaren 30ean

Haatik konpainiaren (h)ik dantza formazio-programaren barruan, entsegu irekia egingo da otsailaren 23an, lantzen ari diren lengoaiak erakusteko

  • Data: martxoaren 30a, larunbata
  • Ordua: 11:30

Información: Haatik

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko martxoa(r)en 11-(e)an 13:12etan
 

Erakustaldi irekia Dantzagunean: "Iceberg", Myriam Perez Cazabon martxoaren 30ean

Myriam Perez Cazabonek aurrera darrai bere Iceberg proiektua lantzen, eta maiatzean egingo duen estreinaldirako sorkuntza-faseetan aurrera doa, eta orain artean landutakoekin erakustaldi bat egingo du, ikusleekin iritziak partekatzeko.

  • Data:martxoaren 30a, larunbata
  • Ordua: 12:30

Informazioa: Myriam Perez Cazabon

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko martxoa(r)en 07-(e)an 13:13etan
 

Estreinaldia: "Biz Hitza", Aukeran Bilbon, martxoaren 16an

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera? Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu. Dantza emanaldi hau Euskaltzaindiaren babespean plazaratzen da. Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

  • Data: martxoaren 16a, larunbata
  • Tokia: Arriaga antzokia, Bilbo
  • Ordua: 19:30
  • Sarrerak: 18-6,50€ (sarrera-salmenta)

Informazioa: Aukeran

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko martxoa(r)en 06-(e)an 13:14etan
 

Udaberriko ikastaroa 2019 APDG: izen-ematea irekita

Aurtengo udaberriko ikastaroan dantza klasikoa landuko du Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak. Apirilaren 23tik 27ra egingo da Victoria Eugenia antzokiko dantza-aretoan. Modu horretan, oporraldi-garaian maila askoko dantzarien formazioa osatzeko eskaintza osatzen segitzen du elkarteakTeknika berriak ikasteko, eta ikasitakoak hobetzeko balio izateaz gain, ikastaro hauek dantzarientzako elkargune garrantzitsua dira.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko martxoa(r)en 04-(e)an 12:02etan
 

Deialdia: Eusko Jaurlaritzaren arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko dirulaguntzak 2019

Sareako dantza zirkuiturako laguntzak eskatzeko deialdia irekita dago, eta eskabideak martxoaren 2tik aurrera egin daitezke. Eskabideak aurkezteko azken eguna apirilaren 1a izango da.

DEIALDI GUZTIAK

Informazioa: Eusko Jaurlaritza

E-posta Inprimatu
Larunbata, 2019(e)ko martxoa(r)en 02-(e)an 13:17etan
 

dFeria 2019: egitaraua

1988an izan zen lehenengoa, eta gaur egun erreferente argia bihurtu da Espainia osoko arte eszenikoetako profesionalentzat, eta harremanak estutzen jarraitzen du Latinoamerika eta Europako merkatuekin. Antzerkiaren topaleku gisa ondo sendotutako kultur gertaera izaki, urteak daramatza Estatu osoko ferien buruan. Donostiako Feriak, areto programazioari eta etorri ohi diren programatzaileen ugariari esker, nabarmentzea lortu du. Programazioan eta produkzioan duen kalitatea da dFERIA honen ezaugarri nabarmengarrietako bat. Feriak arte eszenikoen merkatua bizkortzen laguntzea du xede nagusi, eragileak harremanetan jarriz eta azken antzerki sorkuntza aurkeztuz, arreta berezia eskainiz Euskal Herriko konpainiak bultzatzeari. dFERIA, hartara, arte eszenikoen sektorearen topaleku nagusi bihurtzen da lau egunetan, eragileen arteko hartu-emanak sustatuz eta sektorearen beraren garapena erraztuz.

EGITARAUA

Informazioa: dFeria

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko otsaila(r)en 21-(e)an 10:23etan
 

Deialdia: DNA 2019

Nafarroako Gobernuak, Vianako Printzea Instituzioko Kultur Jardueren zuzendaritzaren bidez, 2019ko DNA programa osatzeko lau sorkuntza/ikerketa-egonaldi egiteko deialdia egin du. Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 10ean bukatuko da

DEIALDIA

Informazioa: Festival DNA

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko otsaila(r)en 18-(e)an 11:06etan
 

Deialdia: Kultur Sorkuntza 2019 Eusko Jaurlaritza

Agindu honen xedea da dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea eta horiek emateko deialdia egitea, dela antzerkirako testuak, zinemarako gidoiak, musika-konposizioak, literatura-testuak eta koreografiak egitera bideratutako sorkuntza-prozesu espezifikoetarako, dela proiektuak eta prototipoak aldez aurretik diseinatzera bideratutako sorkuntza-prozesu orokorragoetarako (aurrerago garatuko diren produktu edo prozesu artistikoak interesgarriak eta bideragarriak diren aztertzea ahalbidetzen dutenak). Proiektuak aurkezteko epea 2019ko apirilaren 8an bukatuko da. 

DEIALDIA

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 10:27etan
 

Egonaldi amaierako erakustaldia: Louise Bedard eta Dantzaz, Errenterian martxoaren 15ean

Quebeceko eta Gipuzkoako hainbat erakunderen elkarlanaren barruan, Louise Bedard koreografoa Tabakaleran hasi eta Gipuzkoako Dantzagunean jarraitu duen bi hilabeteko egonaldia amaitzen ari da Dantzaz konpainiarekin, eta egindako lanaren emaitza martxoaren 15ean erakutsiko du Errenteriako Niessen Kulturgunean egingo duen erakustaldi ireki batean. Iaz jarri zen martxan nazioarteko joan-etorriko ekimen hau, eta dagoeneko udazkenean Montrealen bi hilabeteko egonaldia egiteko deialdia irekita dago. Ibilbide luzea duen Bedardek Quebeceko urteko interprete onenaren saria jaso berri du.

 

  • Data: martxoaren 15a, ostirala
  • Tokia: Niessen Kulturgunea, Errenteria
  • Ordua: 12:30
  • Sarrera: librea, tokiak bete arte
E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko otsaila(r)en 14-(e)an 10:17etan
 

Dantzan Ikasi: "Dantza tradizionala ballet akademikoan", Ibis Albizu Donostian martxoaren 9an

Munduko edozein ballet eskolatan Pas de Basque eta Saut de Basque, euskaldunon izenak daramatzaten urratsak irakasten badira ere, ez dakigu noiz, nola eta zergatik ageri diren dantza akademikoan. Ballet klasikoaren sorreran herri dantzek izan zuten eraginaren inguruan hainbat mito daude; besteak beste Pariseko gorteko lehen balletetan euskal dantzariak eta euskal gaiak presente izan zirela maiz aipatu bada ere, ez dakigu xehetasunez askorik harreman horretaz. Dantzaren historia eta filosofian espezialista den Ibis Albizu ikertzaile santurtziarrak Parisen bertan egindako ikerketetan oinarrituta, dantza tradizionalak ballet akademikoan utzitako arrastoaz eta euskal edota errusiar dantzarien inguruan sortutako mitoez hitz egingo digu honako hitzaldian.

Hitzaldia: Dantza tradizionala ballet akademikoan. Euskaldunak, errusiarrak eta beste zenbait mito

  • Hizlaria: Ibis Albizu
  • Data: 2019ko martxoak 9, larunbata
  • Ordutegia: 11:00 – 13.00 
  • Lekua: San Telmo Museoa, (Zuloaga plaza, 1, Donostia) 
  • Sarrera librea tokiak bete arte
  • Izen-ematea: Asistentzia agiria eskuratzeko egin klik hemen
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko otsaila(r)en 13-(e)an 12:40etan
 

Mintegia Dantzagunean: Butosofia, Jonathan Martineau, martxoaren 8tik 10era

Pentsatzea da erditzearen artea. Dantzatzea da jaiotzaren artea. Errealitatea hitz hutsa baino gehiago bada, mugimenduan dagoen gorputza ikertu behar da. Gure ideiek munduarkein zerikusirik badute, grabitatearekin elkarrizketan garatu behar dira. Dantza askapen arte gisa. Tailer honetan partekatzen dugun espazioari buruzko gure ikuskera eraldatzera bideratutako esperimentu psikosomatikoekin osatuko da. Butoh-dantzan eta jaiotegunaren pentsamenduan inspiratuta, tailerreko esperimentuetan esploratuko direnak dira partekatutako espazio hori sortzeko eta hedatzeko egoeran dagoela ulertzeko aukerak. Hausnarketa horiek filosifia politiko garaikidean eta bizi dugun demokraziaren hainbat aurreiritzitan arrakalak sortzen dituzte; behin zulatuta, askatasuna defendatu beharreko balio bat edo jabetza bat ez denaren ideia hedatzeko, eta bai esperientzia, dohai, kutsatzaile izan daitekeela aukera gisa lantzeko. Tailerrean ez dira teoria eta praktika bereiztuko, eta mugimenduaren ikerketa proposatuko du, jatorriaren dantzaz gozatzeko. Gorputz guztientzat da egingarria, eta adimen guztiek goza lezakete.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko otsaila(r)en 07-(e)an 00:00etan
 

Egonaldi amaierako erakustaldia: "Pugna", Node Donostian otsailaren 22an (Labo XVI)

Hainbat sorkuntza-proiektu garatzen ditu Nodek, eta Labo XVIren barruan aurkeztuko du otsailaren 22an Pugna lana, besteren artean, Gipuzkoako Dantzagunean landutakoa. Pugna performance bat da: dantzari bat, musikari bat, eta aktore bat. Indarren arteko elkarrizketa bat. Bidegurutze bat, kontraesan bat. Dominazioa sumisioaren aurka. Toki sakonenetan dagoen bakea. Zure izaera onartzea, aukerarik ez dagoenean. Maitasuna eta edertasuna daude toki guztietan, baita ilunenetan eta sakonenetan ere. Han, hain zuzen. Proiektua egonaldia artistikoa burutzen ari da, eta otsailaren 22ko hau egonaldi amaierako saioa da, eta oholtzan izango dira Paula Parra dantzaria, Iñigo Serrulla musikaria eta Ivan Aizpurua aktorea. Pieza performatibo honen helburua da pribatutasunaren eta publikotasunaren arteko mugak erakustea. 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko otsaila(r)en 06-(e)an 09:18etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: (h)ik hasi, Haatik otsailaren 23an

Haatik konpainiaren (h)ik dantza formazio-programaren barruan, entsegu irekia egingo da otsailaren 23an, lantzen ari diren lengoaiak erakusteko

  • Data: otsailaren 23a, larunbata
  • Ordua: 11:30

Información: Haatik

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko otsaila(r)en 05-(e)an 00:46etan
 

Tailerra Dantzagunean: Thiago Almeida eta Enrique de Souza, martxoaren 2an eta 3an

Dantza garaikidearen eta hiriko dantzen mugimenduak uztartuko dituen tailerra. Liquid eta Floor work teknikak landuko dira, breakdance teknikaren barruan. Koreografietarako mugimenduak sortzeko orientazioa ere emango da.  

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko otsaila(r)en 04-(e)an 09:19etan
 

Deialdia: Txotx ekainean, La Fundicion

Irekita dago Funcioneko udaberriko programaziorako proposamenak aurkezteko epea, otsailaren 20 arte

DEIALDIA

Informazioa: La Fundicion

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 09:20etan
 

Topaketa Dantzagunean: Louise Bedard, otsailaren 19an

Louise Bedard koreografoa Gipuzkoako Dantzagunean egonaldia egiten ari da Dantzazekin, Quebeceko eta Gipuzkoako hainbat erakunderen elkarlanaren barruan. Bi hilabetekoa da egonaldia, eta lehen hilabetean Tabakaleran izan ostean, otsailean Dantzagunean ari da. Iaz jarri zen martxan joan-etorriko elkarlan hau, eta dagoeneko udazkenean Montrealen bi hilabeteko egonaldia egiteko deialdia irekita dago. Ibilbide luzea duen Bedardek Quebeceko urteko interprete onenaren saria jaso berri du, eta otsailaren 19an egingo du egonaldian landutakoak erakusteko topaketa bat.

  • Data: otsailaren 19a, asteartea
  • Tokia: areto handia
  • Ordua: 19:00
  • Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko urtarrila(r)en 31-(e)an 12:04etan
 

Deialdia: euskal arte garaikidea nazioartekotzeko programa, Bitamine

Bitamine Faktoriak, gaur egungo euskal artea nazioartera irekitzeko bere planean jasotako esparruaren barnean egiten du deialdi hau. Programa honen bidez arte ikerkuntza eta ekoizpena sustatu nahi dira, sortzaileak sustatzen lagundu eta artisten nazioarteko mugikortasuna bultzatu nahi da. Euskadin bizi diren eta bertan lan egiten duten artisten esportazio proiektu artistikoak sustatzeko da, edozein diziplinatakoak izanda ere. Proiektuak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 218an bukatuko da. 

DEIALDIA

Informazioa: Bitamine Faktoria

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko urtarrila(r)en 30-(e)an 12:19etan
 

"Nire, zure, gure Verdini: 25 urte", Verdini Dantza Taldea Donostian otsailaren 10ean

Desgaitua, desgaitasuna duena, beharrizan bereziak dituena, bestelako gaitasunak dituena edo bestelakotasun funtzionala duena: horra azken hogeita bost urteotan erabili izan diren terminoak desgaitasunaren fenomenoaz aritzean. Inurritxo batek bezala, Verdini Dantza Taldeak ikuskizun asko sortu ditu, eta elkarlanak, jarduerak, emankizunak eta ekitaldiak egin ditu mende laurden batean, kolektibo hori balioesteko eta aurreiritziak deuseztatzeko. Ospatzeko eguna da gaurkoa, bai eta hasieratik lagundu digutenez eta oraindik ere laguntzen digutenez gogoratzekoa ere, bestelakoa izanez bizitzeko alaitasuna gizartearekin partekatzeko asmoz.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko urtarrila(r)en 29-(e)an 09:25etan
 

Tailerra Dantzagunean: Cesc Gelabert, otsailaren 12an Kukai

Mugimendua irakaskuntzan txertatuta: Kukai Dantzak eta Errenteriako Udalak irakasle eta iraskuntzan interesa duten ikasle zein profesionalentzako tailer berezia antolatu dute, Dantzagunearekin elkarlanean. Cesc Gelabert koreografo kataluniar handia izango da gidari, eta bertan iraskuntza arloan mugimenduak eta gorputzaren jarrerak har dezakeen garrantzia aztertuko da.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko urtarrila(r)en 25-(e)an 10:04etan
 

Estreinaldia: "Kirol legez / Fair Play", Kukai Donostian otsailaren 9an eta 10ean

Hala definitzen du Jon Mayak Kukairen sorkuntza berri hau: “Baloiak eta jauziak. Urratsak eta golak. Eszenatokia eta soropila. Futbola eta dantza. Kukai eta Reala. Balore eta izaerak bat egiten ikuskizun honetan. Gizatalde eta aldagela ororen oinarri dira errespetua, elkartasuna, ahalegina, taldelana… Baloreetan sustraiatutakoa irmo eraikitzen da. Kirolean eta artean. Jokalari edo jokulari; gorputzekin, baloiekin, taldekideekin, inguratzen gaituen testuinguruarekin bat eginez osatzen dugun komunitatearekin. Kukai Dantzak eta Realak bat egin dute Kirol legez / Fair Play ikuskizuna sortu eta bereziki Korner jaialdian aurkezteko. Zubieta eta Niessen faktorien emaitza berria da dantza ikuskizun hau. Taldelanean eta harrobian oinarrituta, kirol-legez”.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko urtarrila(r)en 25-(e)an 09:50etan
 

Deialdia, Errenteriako Udala: Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak 2019

Diru-laguntza eskatzea jarduera bat egin edo proiektu bat gauzatzeko, Kultur Aniztasuna, Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak Azpisailak egindako deialdian parte hartuta, diru-laguntza lerroren bati jarraituz.

Deialdia

Información: Errenteriako Udala

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko urtarrila(r)en 24-(e)an 09:26etan
 

Klase irekiak Dantzagunean: Ertza

Ertza konpainiak, Gipuzkoako Dantzagunean egingo duen sorkuntza-egonaldiaren barruan, hainbat klase ireki emango ditu otsailaren 28tik aurrera. Egitegia kontsultatu ordutegiak jakiteko.

 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko urtarrila(r)en 24-(e)an 09:25etan
 

Tailerra Dantzagunean: dantza familian, Eneko Gil otsailaren 7an

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, OarsoIrriak elkartearekin elkarlanean, daramaten Dantza Sensibilizazio proiektuaren baitan, familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute. Tailerrean 4 urtetik gorako haurrek partehartu ahal izango dute, eta gutxienez heldu batek lagunduta etorri beharko dute.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko urtarrila(r)en 24-(e)an 00:47etan
 

Audizioa: Metamorphosis Madrilen

Gipuzkoako Dantzaguneko workshopa amaitu berritan, Iratxe Ansak eta Igor Bacovichek audizio bat egingo dute hurrengo Metamorphosiserako 6 dantzari aukeratzeko: otsailaren 16an eta 17an izango da Madrilgo Centro Danza Canalen. 

+ info

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko urtarrila(r)en 23-(e)an 09:19etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: (h)ik hasi, Haatik otsailaren 2an

Haatik konpainiare (h)ik dantza formazio-programaren barruan, entsegu irekia egingo da otsailaren 2an, lantzen ari diren lengoaiak erakusteko

  • Data: otsailaren 2a, larunbata
  • Ordua: 12:30

Información: Haatik

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko urtarrila(r)en 23-(e)an 00:46etan
 

Topaketa eta elkarlanerako proposamena Dantzagunean: Jose Zugasti, urtarrilaren 25ean

Jose Zugasti eskulturgile ezaguna dantza eta eskultura uztartzeko proiektu batean ari da lanean. Eskulturak dantzarien bidez mugimenduan jartzeko egitasmo bat du martxan, eta bide horretan aurrera egiteko, dantza garaikidea egiten duten dantzariei topaketa baterako deialdia luzatzen die, proiektuan azaltzeko. 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko urtarrila(r)en 22-(e)an 10:23etan
 

Sortze-prozesuaren erakustaldi irekia Dantzagunean: "Iceberg", Myriam Perez Cazabon otsailaren 9an

Myriam Perez Cazabonek Gipuzkoako Dantzagunean egindako egonaldian garatutako Iceberg proiektuaren sorkuntza-prozesuaren erakustaldi publikoa izango da. Kalerako prestatzen ari diren pieza da, egonaldian landutako fasearen laburpen bat egingo dute. Era bereab, Nagore Legarreta argazkilariaren eta Myriam Perez Cazabon koreografoaren elkarlanetik sortutako proiektu honen hainbat alderdi azalduko dituzte.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko urtarrila(r)en 21-(e)an 00:25etan
 

Tailerra Dantzagunean: lindy hop, Iban Galdos eta Maria Peña otsailaren 23an eta 24an

Lindy Hopa afroamerikarren komunitate batean sortu zen, Savoy Ballroom izeneko aretoan, 1920ko hamarkadaren erdialdean. Mundu osoan hedatuta dagoen dantza da gaur egun, eta dantzatzen duten guztiak liluratzen ditu transmititzen duen bizipozak. Bikoteka dantzatu ohi da eta, ondorioz, tailerrean bikoteka izen-ematen dutenak lehenetsiko dira, baina nolanahi ere, bikoteak osatzen saiatuko dira. Inoiz lindy hopa egin ez dutenak, edota zerbait badakitenak eman dezakete izena. 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 00:43etan
 

Tailerra Dantzagunean: Dantza-Yoga, Lierni Garcia otsailean eta martxoan

Dantza Yoga da dantzaren onurak sakonki integratzeko modu bat, oreka eta ongizate herramienta izanik eta dantzaren existentzia historikoa ulertuz, dantza baloratzeko beste ikuspegi bat eskainiko ditu dantza eta terapia uztartzen dituen ikastaro honek.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 09:24etan
 

Klase irekiak Dantzagunean: Myriam Perez Cazabon

Myriam Perez Cazabonek egonaldia hasiko du Gipuzkoako Dantzagunean, bere Iceberg proiektua garatzeko. Egonaldiaren barruan klase irekiak emango ditu. Klaseak, konpainiaren beroketan eta material koreografikoan oinarrituko dira, zeina, dantzaren birtuosismoaz harago, keinu txikien handitasunean eta mugimendu delikatuen sendotasunean ezaugarritzen den. Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra izango dira klaseok, eta egonaldiaren amaieran, erakustaldi ireki bat egingo du otsailaren 9an

(Argazkia: Nagore Legarreta)

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko urtarrila(r)en 16-(e)an 12:00etan
 

Master classa: Fabio Lopez, Donostian urtarrilaren 18an (Ballet T)

Illicite konpainiak, urtarrilaren 24an Victoria Eugenia Antzokian, De Profundis lan koreografikoa eskainiko duela aprobetxatuz Donostia Kulturak, Ballet T programaren esparruan, Masterclass-a antolatu du. Baionako Dantza konpainiaren zuzendari artistikoa den Fabio Lopez-en eskutik euren sormen prozesuan ezagutu eta arakatzeko aukera izango dugu.. Tailer hau Dantza garaikidean formazioa eta eskarmentua duten dantzari helduentzat zuzenduta dago.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko urtarrila(r)en 11-(e)an 15:52etan
 

Deialdia: Katapulta 2019

“Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean. Deialdi berria ireki dugu 2019an zehar Gipuzkoan egingo den zirkuituan parte hartuko duten artistak aukeratzeko. Izen-ematea urtarrilaren 22an amaituko da.

DEIALDIA

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko urtarrila(r)en 11-(e)an 15:30etan
 

Deialdia: Regardas croises 2020

Le Labok (Laboratoire de Recherche Chorégraphique Sans Frontières du Malandain Ballet Biarritz) eta La Fundicionek 2012an ekin zioten koreoagrafiak partekatzeko proiektu honi. Euskal Herriko, hala iparraldeko, nola hegoaldeko, artisten lan osoaren (sorkuntzak, pedagogia...) ezagutza, mugikortasuna eta bisibilizazioa babestea da helburu nagusia. Proiektuak entregatzeko epea 2019ko urtarrilaren 31n amaituko da

DEIALDIA

Informazioa: La Fundición

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2019(e)ko urtarrila(r)en 11-(e)an 10:11etan
 

Egonaldi amaierako erakustaldia Dantzagunean: "Branca", Nicolas Julian urtarrilaren 31n

Nicolas Julian egonaldi bat egiten ari da Gipuzkaoko Dantzagunean, eta egonaldian landutakoak erakutsiko ditu urtarrialren 31an egingo duen erakustaldian. Horrez gain, otsailaren 13an ere Hendaiako Mendizolan aretoan emango du lan hori, eta udaberrian estreinatuko du sorkuntza osoa.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2019(e)ko urtarrila(r)en 10-(e)an 12:41etan
 

Deialdia: Dantza Lanen Katalogoa 2019, ADDE

Bi dira Dantza Lanen Katalogoaren tresna sortzeko helburu nagusiak: bisibilitatea, katalogoarekin nazioarteko kontestu desberdinetan egiten diren aurkezpen eta bisiten bidez, eta merkataritza, Euskal Herrian sortzen diren dantza lanen banaketa eta proiekzioa. Hala ere, tresna honek joan etorriko komunikazio bat ahalbidetu nahi du, proiektu eta elkarlan eredu aberasgarriak sortzeko eremu bat sortuz. Dokumentazio guztia bidaltzeko epea 2019ko urtarrilaren 27a, igandea.

DEIALDIA

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2019(e)ko urtarrila(r)en 09-(e)an 12:37etan
 

Deialdia: Azkuna Zentroko egonaldiak

Azkuna Zentroak era askotako ekimenak antolatzen ditu, zuzeneko eta erakusketako arteen inguruko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzeko, artelanen ekoizpena bultzatu, eta herritarrengana hurbiltzeko, hala egindako obra nola sorkuntzako prozesuak erakutsiz. Egonaldi artistikoen programak baldintza egokiak eskaintzen dizkie sortzaileei, material eta espazio aldetik, zentroak dituen programei eta ekintza-ildoei lotuta dauden sorkuntzako proiektuak garatzeko. Aldi berean, hurbileko sorkuntza-ehuna nazioarteko kultura-inguruneekin lotu, eta truke, erlazio eta lankidetza iraunkorrak eta elkarrekikoak bilatzen ditu. Deialdia martxoaren 4 arte dago irekita.

Deialdi osoa

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko urtarrila(r)en 08-(e)an 12:33etan
 

Tailerra Dantzagunean: Nerea Gurrutxaga, urtarrilaren 26an eta 27an

Tailer honetan inprobisazioa, eta Flying low eta Passing through teknikak landuko dira Nerea Gurrutxaga donostiar dantzariarekin.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2019(e)ko urtarrila(r)en 07-(e)an 12:36etan
 

Dantzan Ikasi Dantzagunean: Prozesioetako dantzak eta dantza-luzeak XIV. eta XV. mendeetan Carles Mas-ekin, otsailaren 9an

Soka-dantzen aurrekariak izan daitezkeen XIV. eta XV. mendeetako dantza-luzeak eta prozesioetako dantzak jorratuko dira ikastaro honetan Carles Mas eta Guillermo Perez-en eskutik. Antzinako musikan eta dantzan aditua den Carles Mas gonbidatu dugu lan honetarako eta Guillermo Perez lagunduko dio garaiko tekladun instrumentu bereizgarri izan zen organettoarekin.

  • Data: otsailak 9, larunbata
  • Ordutegia: 10:00-13:00 eta 14:30-17:30
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotari kalea, z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Matrikula: 25€
  • Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen
E-posta Inprimatu
Asteartea, 2019(e)ko urtarrila(r)en 01-(e)an 11:06etan
 

Estreinaldia: "dantza", zinema-aretoetan abenduaren 21ean

Juan Antonio Urbeltzen koreografiekin eta antropologia-teoriekin Telmo Esnalek 2017an zehar grabatutako filma da Dantza. Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean estreinatuko da lehiaketatik kanpo. Dantzaren bidez, elkarrizketarik gabe, istorio bat kontatzen du filmak. 2018ko abenduan estreinatuko da areto komertzialetan. 

Dantza fitxa teknikoa

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko abendua(r)en 13-(e)an 11:42etan
 

SORTUTAKOAK 13: Kernel Dance Theatreren publikoari irekitako sorkuntza-laborategia, Dantzagunean abenduaren 28an

Kernel Dance Theatre konpainia egonaldia egiten ari da Gipuzkoako Dantzagunean, Sortutakoak 13 deialdiaren barruan, Kune izeneko pieza lantzen. Egonaldian hasieran, publikoari irekitako sorkuntza-laborategia proposatzen du abenduaren 20an. 

  • Data: abenduaren 20a, osteguna
  • Ordua: 15:00
E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko abendua(r)en 11-(e)an 12:54etan
 

SORTUTAKOAK 13: Koldo Arostegiren egonaldiko erakustaldia, Dantzagunean abenduaren 20an

Koldo Arostegui egonaldia egiten ari da Gipuzkoako Dantzagunean, Sortutakoak 13 deialdiaren barruan, Bobo izeneko pieza lantzen. Egonaldian garatutako sorkuntzaren ateak irekiko ditu abenduaren 20an, erakustaldi ireki batean. 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko abendua(r)en 10-(e)an 12:54etan
 

Tailer trinkoa Dantzagunean: Metamorphosis (Iratxe Ansa), urtarrilaren 7tik 12ra

2016an egin bezala, Iratxe Ansa eta Igor Bacovich dantzariek Metamorphosis proiektuaren barruan, dantzar garaikideko ikastaro trinko bat antolatu dute, eskarmentua duten dantzarientzat.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko abendua(r)en 05-(e)an 13:25etan
 

Jardunaldiak: "Ispilu erronkak, gogoeta kritikorako proposamena", Donostian abenduaren 15ean

Ispilu-erronkak gerora begirako gogoeta kritikorako dantza-jardunaldia da, dantza inguruko erreflexiorako proposamen bat. Sektorea aztergai, askotariko eragileek egindakoa. Ekimen honetan perfil eta arlo artistiko ezberdineko esparruetan ematen diren kezka batzuen printzak jasoko dira, ikuspuntu ezberdinak azalduz eta gogoetak eginez. Hitz batean esateko, dantzaren gaur egungo egoera aurrean dauden erronkak, sektorearen rola, dantzaren heziketa, ondare koreografikoa, dantzaren nazioartekotzea, eta beste hainbat kontu hizpide izango dira.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko abendua(r)en 05-(e)an 13:25etan
 

Deialdia: Red a Cielo Abierto 2019

Konpainia gisa ondorengo baldintza betetzen badituzu eta parte-hartu nahi baduzu, izena eman deialdi osoa jasotzeko. Eskaerak egiteko epea 2018ko abenduaren 10 arte dago irekita.

Deialdia eta izen-ematea

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko azaroa(r)en 22-(e)an 12:38etan
 

Estreinaldia: "BAT", Dantzaz Zaragozan azaroaren 23an

Dantzazen ikuskizun berriak nazioarteko izena duten lau koreograforen lanekin osatuta dago: Martin Harriague euskalduna, John Gerena kolonbiarra, Barnaby Booth britainiarra, eta Itzik Galili israeldarra. Bat lanaren gaiak dira migrazioak, nortasuna eta gizakiok mundu globalizatuan dugun tokia. Dantzazek, Principal antzokiak eta Zaragozako Dantza Eskolak batera produzitutako ikuskizuna da. 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko azaroa(r)en 21-(e)an 09:19etan
 

Workshopa Dantzagunean: Laura Vilar, abenduaren 10etik 14ra HAATIK

Gorputzak eta imaginarioak eskaintzen dituen aukera ugarietan arreta jartzera gonbitea.

“Dantza garaikideko teknika klasea eskaintzea gustatzen zait, non ikasleak heuren gorputzak eta imaginarioak eskainitzen dituen aukera ugarietan arreta jartzera gonbidatzen ditudan. Lantzen ditudan elementu nagusiak pisuaren erabilera, energia aldaketak, espazioaren erabilera, bolumena, espirala, oreka/desoreka edo mugimenduaren arintasuna dira, beti ere mugimendu gustagarri batetik eta dantzaren komunikazio ahalmenaren hausnarketatik abiatuz”, Laura Vilar. Abenduaren 14an klase irekia emango du. 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko azaroa(r)en 15-(e)an 10:56etan
 

Lan-eskaintza: 2019KO Dantzan Bilakako batzordekide izateko txandatzeko deialdia

Dantzan Bilaka programa hiru laguneko talde batek koordinatu du 2016. urteaz geroztik, lan-talde horrek ekimena aurrera ateratzeko bere gain hartzen dituelarik lan guztiak. Batzordea “laguntza eta koordinaketa” izenpeaz deiturikoa honako eginkizunez arduratzen da: alde batetik programa egituratzen duten lan-teknikoak koordinatzeaz, eta bestetik, bertan garatzen diren sorkuntza prozesuen jarraitze lana egiteaz. Batzordeak 3 urteko txandatze sistema jarraitzen du, horrek, pertsona berrien sartze progresiboa egitea ahalbidetzen du eta Dantzan Bilaka batzordearen esperientzia bermatzen du.

Deialdia

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko azaroa(r)en 14-(e)an 15:07etan
 

Deialdia: TVEko "Jovenes Prodigios" saiorako kastina

Para participar en la primera fase del Casting de jóvenes prodigios necesitamos conocerte mejor y para ello debes RELLENAR EL FORMULARIO en el siguiente enlace:

https://esgib.etribez.com/a/esgib/prodigios/welcome

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko azaroa(r)en 07-(e)an 11:31etan
 

Gabonetako ikastaroak 2018: izen-emateko epea irekita

Irekita dago Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak urtero Gabonetako oporretan antolatzen dituen ikastaroetan izen-emateko epea. Abenduaren 26tik 30era egingo dira aurtengo bi ikastaroak eta dantza klasikoa eta modernoa landu ahal izango dituzte ikasleek. Izen-emateko azken eguna abenduaren 15a da, eta ikastaro bakoitzeko toki-kopurua mugatua da.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko azaroa(r)en 07-(e)an 00:04etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: "Xilko", Joana Olasagasti el 23 de noviembre

Joana Olasagastik hainbat sorkuntza-prozesutan hartzen du parte Gipuzkoako Dantzagunean. Bere azken lana ere, Xilko, bertako instalazioetan landu du, eta abenduaren 16an estreinatuko du Senpereko Larreko gelan (Zarena Zarelako, Hariz hari ikuskizunaren lehen zatia izango da). Aurretik, ordea, Gipuzkoako Dantzagunean erakutsiko digu bere prozesua, azaroaren 23an egingo duen entsegu irekian. 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko azaroa(r)en 06-(e)an 11:01etan
 

Zinetika 2018, Iruñean, Donostian eta Bilbon, azaroaren 15etik 21era

Nazioarteko jaialdi honek, aurten, Iruñean, Donostian eta Bilbon ospatuko du bere III edizioa, azaroaren 15etik 21era. Iruñeko Udala, Nafarroako Filmategia, Gipuzkoako Dantzagunea, Tabakalera eta La Fundicionen lankidetzarekin, Zinetikak ikuspegi zinematografiko batetik aurkezten du mugimendua, non gorputza eta kameraren arteko harreman anitzak aztertzen diren.

Zinetika 2018: egitaraua

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko azaroa(r)en 05-(e)an 09:45etan
 

Deialdia: Europako Kooperazio Proiektuak 2019

Europako Kooperazion Proietuak aurkezteko ECEA/34/2018 diru-laguntzen deialdia irekita dago. Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 11n bukatuko da (12:00etan, Bruselasko orduan).

DEIALDIA

+ info:

  • Emaila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Telefonoa: +34 91 701 71 15

Informazioa: Europa Creativa

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko urria(r)en 30-(e)an 15:09etan
 

Deialdia: Danza a Escena 2019

2019ko Danza a Escena katalogoa osatzeko ikuskizunak aurkezteko epea irekita dago, 2018ko urriaren 26tik azaroaren 16ra. 

Deialdia

Informazioa: Danza a Escena

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko urria(r)en 26-(e)an 00:27etan
 

Estreinaldia: "Artha", Elirale azaroan

Punktuaziodun ibiltze arnasketa erabiliz, koregrafiak itsaso elementua irudikatzen du erortzearen dinamikan hobekio sartuz. Bost interpreterengandik eramana taulan, Artha pieza koregrafikoak gizaki bakoitzaren joateko eskubideak galdezkatu nahi ditu. Arthan, gorputz dantzaria da oinarria, lehen materia, "debate publikoko lekua" bilakatzen den soporte bisuala "intimitatearen lekua-ri" loturan. Gizartea galdezketatzen du formak eta baloreak aktibatuz eta problematizatuz.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko urria(r)en 25-(e)an 08:22etan
 

Master classa + emanaldia: Sharon Fridman, azaroaren 24an

Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatuta, Sharon Fridman koreografo eta dantzariak master class bat emango du Gipuzkoako Dantzagunean, azaroaren 24an, Donostiako Gazteszenan egingo duen emanaldiaren aurretik. Master classeko partaideek emanaldirako sarrera jasoko dute.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko urria(r)en 24-(e)an 13:54etan
 

Tailerra: Jonathan Burrows eta Matteo Fargion, Tabakaleran azaroaren 25ean eta 26an

Jonathan Burrows koreografoak eta Matteo Fargion musikagileak tailer labur bat emango dute euren piezen atzean dauden zenbait ideia aurkezteko. Arte performatiboetan interesa duten pertsona guztiei irekita dago tailerra, euren gaitasun teknikoa edozein delarik ere. Tailerrak gai zehatzak landuko ditu, hala nola euren lanen konposizioa, forma eta denbora, baita egiten dutenarekin hautsi eta publikoarekin konektatzeko erabiltzen dituzten estrategiak ere. Tailerra ingelesez izango da, eta ariketak, jarduerak, eztabaida eta hausnarketa izango ditu.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko urria(r)en 23-(e)an 08:26etan
 

Estreinaldi bira: "Erritu", Kukai azaroan

Zenbait emanaldi berezi egin ostean, Kukaik azaroan estreinatuko du Erritu lana antzokietan. Erritu bizitzan zehar egindako bidaia bat da. Alegia, bizitzako faseak zeharkatzen ditu naturarekin eta komunitatearekin zerikusia duten pasabide-erritu indibidual eta kolektiboen bidez. Fase horiek jaiotzaren eta kaosaren artean dabiltza; tartean, bakardadearen mortutik pasatzen dira, eta elkartzera, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iristen. Errituak zubi dira bi alderen artean: batetik, gure izate indibiduala –iraganak, orainak, gerorako promesek eta aukerek betetzen dutena– eta, bestetik, esperientzia kolektibo erritualizatua –hor da beti erreferentzia gisa, baina etengabe ari da higitzen eta aldatzen–, eta bi aldeon arteko loturen zentzua aurkitzen saiatzeko balio digute. Espiritualtasuna, samurtasuna eta norberaren erabakimena batera doaz bidaia horretan, zeina, azkenean, kolektiboa baita, baina pertsona kontzienteenen ibilbideen eraginpean.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko urria(r)en 22-(e)an 13:14etan
 

Ikastaroa Dantzagunean: Corteseko dantzak, azaroaren 10ean

Cortesekoa da, dudarik gabe, Nafarroan egiten den makil-dantza ospetsuena. San Migel zaindariaren egunarekin bat, irailaren 29an, dantzariak herriko kaleetatik dantza sorta ikusgarri hau eskaintzen dute herriko dantzariek, eta Cortes bertako dantzariek irakatsiko dituzte beren dantzak.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko urria(r)en 19-(e)an 08:48etan
 

Ikastaroa Dantzagunean: Guineako dantza tradizionalak, Laily Camara azaroaren 17an eta 18an

Seminario Intensivo de Danza y Música tradicional de Guinea, en donde se trabajarán técnicas corporales, musicales, rítmicas, etc… técnicas que permitirán a los bailarines, percusionistas, investigadores y aficionados a aprender nuevos conocimientos, nuevas coreografías tradicionales, mejorar los estilos, obtener información étnico-cultural, y sobre todo encontrarse con el resto de la comunidad. En este Seminario se trabajarán ritmos de diferentes regiones de Guinea, aportando a la investigación en cuanto a la pluriculturalidad y a la pluralidad de estilos en la danza y en la música. El taller contará con música en directo. 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko urria(r)en 17-(e)an 13:17etan
 

Deialdia: Umore Azoka 2019

Irekita dago Leioako Umore Azokaren 2019ko ediziorako proposamenak aurkezteko epea. Proposamen artistikoak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 20ean amaituko da.

Deialdia eta informazioa

Informazioa: Umore Azoka

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko urria(r)en 16-(e)an 08:23etan
 

Deialdia: Espainiako Dantza Konpainiako sormen-egonaldiak 2019

Con el fin de impulsar la creación coreográfica de jóvenes artistas, la Compañía Nacional de Danza de España convoca anualmente sus “Residencias de Creación” dirigidas a coreógrafos y/o compañías emergentes, celebrándose este año su 5ª Edición, desde que se creara en 2014. Esta iniciativa está permitiendo la creación de nuevos proyectos coreográficos de jóvenes talentos con la estrecha colaboración de la CND, que pone a su disposición recursos que faciliten su desarrollo. Proiektuak aurkezteko epea 2018ko urriaren 31n bukatuko da. 

DEIALDIA

Informazioa: Danza.es / CNDE

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko urria(r)en 15-(e)an 08:24etan
 

Deialdia: Arkeo&Art, arte-egonaldia Irungo Oiasso Museoan

Oiasso Museoak, sorkuntzarako gune aktibo gisa dituen gaitasunak hedatze aldera, esperientziak abian jarriko ditu balio erantsita emateko eta planteamendu berriak aktibatzeko egungo diskurtsoei, Arkeo & Arta Egonaldi Artistikoa proiektuaren bidez. Horregatik, deialdi honetan proiektu bat hautatuko du museoak egonaldian garatu ahal izateko. Proiektuak, edozein arte-diziplinatakoak, site specific izan beharko dute, eta museoarekiko berrinterpretazio bat edo elkarrizketa bat proposatu: bildumak, gaiak, guneak, eraikina, ikusleak eta ingurune edo testuinguru soziala. Proiektuak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 7an bukatuko da.

DEIALDIA eta OINARRIAK

Informazioa: Oiasso Museoa

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko urria(r)en 11-(e)an 08:44etan
 

BAD 2018: egitaraua

Bilboko Udalak antolatutako BADen hogeigarren edizioak jada ohikoak diren La FuNdicIOn, Campos Antzokia, Pabellón 6, BilbaoArte, Errekalde Aretoa eta Bulegoa Z/B agertokiak hartuko ditu. Jaialdiak, erabateko estreinaldia izango diren hamar ikuskizun eta Estatuan lehen aldiz ikusi ahal izango diren lau pieza eskainiko ditu. BADek lau ekoizpen propio aurkeztuko ditu –baten bat beste jaialdi batzuekin batera edo Europa barruko lankidetzarako Pyrenart programaren barruan ekoiztutakoa– Organik Dantza – Antzerkiren, Baro D´Evel konpainia frantsesaren, Bárbara Bañuelosen eta Juan Domínguezen lanak, hain zuzen ere.

EGITARAUA

Informazioa: BAD 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko urria(r)en 10-(e)an 08:59etan
 

Estreinaldia: "Piedra", Cielo Raso Donostian urriaren 27an

Piedra, hiru dantzarientzako eginiko obra, erresistentzia, garaipena eta hondamena ikertzeko bide gisa aurkezten da. Gorputzaren gogortasun krudela eta haren hausturaren ustekabeko unea. Prozesuaren baitan dago haustura une bat eta horren ondorioz, jarraitu ahal izango dugu atzean utzita izan ginenaren zati bat zein etorkizunean berriro utziko duguna.

Dantzako publikoen sentsibilizaziorako egiten dugu lanaren barruan, Cielo rasO konpainiak bere Ikusle Komunitatean parte-hartzeko deia luzatzen dizue, eta Gazteszena Kultur Etxean egingo duen egonaldian sorkuntza prozesua eta ikuskizunaren prestaketak ikusi ahal izango dituzue, urriaren 22tik 26ra, 10:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara. Joan aurretik konpainiari idatzi behar zaio konpainiari, ondoreongo helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko urria(r)en 09-(e)an 11:10etan
 

Deialdia: ACT Jaialdia 2019

Bilbo eta Barakaldon 2019ko Maiatzaren 29etik, Ekainaren 1era bitarte hamaseigarrenez ospatuko den Nazioarteko Eszena Berritzaileen Jaialdia da ACT. Lau eguneko egitarauaren inguruan ehun parte hartzaile eta gonbidatu biltzen ditu urtero. Jaialdiak lau atal nagusi ditu: Atal pedagogikoa, ACTmosfera topaketak, lan eszeniko berezien erakusketa eta lan laburren atala, azken hau lehiaketa irekia izena eman eta parte hartu nahi duten talde eta proposamenetara

DEIALDIA eta OINARRIAK

Información: ACT Jaialdia

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko urria(r)en 08-(e)an 12:31etan
 

Estreinaldia: "Janeten Titia", Ertza Donostian urriaren 20an

Janet Jackson-ek titi bat erakusten du emanaldi batean, eta irudi hura mundu guztian barrena zabaltzen da berehala, eskandalagarri bihurtzen eta auzitegietaraino iristen. Zerk erabakitzen du ekintza batek halako munta izatea inguruabar batzuetan eta erabat normala gertatzea beste batzuetan? Hain zuzen ere, horretaz ari da Ertzaren ikuskizun berria. Normala denaz eta ez denaz. Gaur egungo gizarteek normaltasuna eraikitzeko duten moduaz, betiere iritzi subjektiboetan oinarriturik. Iritzi estatistikoak gehienetan, eta interesatuak beste askotan. Ikuskizun hau Ballet T egunen esparruan estreinatuko da. dFERIAko azken edizioko dProducción programan hautatua.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko urria(r)en 05-(e)an 10:10etan
 

Deialdia: Dantza Zirkuitua 2019

Urriaren 2tik urriaren 23 arte Dantza Zirkuituak proposamenak jasotzeko epea zabaldu du, 2019ko dantza katalogoa osatzeko asmoz. Proposamenak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali behar dira.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko urria(r)en 03-(e)an 11:23etan
 

Tailerra Dantzagunean: Urs Stauffer, kontakt inprobisazioa, azaroaren 2tik 4ra

EHKIEk Urs Stauffer irakaslearekin kontakt-onprobisazio ikastaro bat antolatu du Gipuzkoako Dantzagunean. Gipuzkoako Dantzagunean behin baino gehiagotan zian den Stauffer gurera itzuliko da. Helburua da gero eta jarraitzaile gehiago dituen kontakt-inprobisazioaren ezagutzan sakontzea.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko urria(r)en 01-(e)an 10:47etan
 

EHUko Titulua: Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara

Berezko Titulu honek euskal dantzaren ezagutzan, tradiziotik sorkuntzarako ibilbidean, sakontzeko aukera eskaintzen du. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egindako ibilbidea ezagutzeko aukera ematen dugu teoria eta praktika uztartuz.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko iraila(r)en 28-(e)an 13:12etan
 

Iker Arruek urrian ekingo dio Montrealgo sorkuntza-egonaldiari

Apirilean jakinarazi moduan, Iker Arruek sorkuntza-egoanldi bat egingo du Montrealgo Dantza Garaikideko Eskolan.  Urrian hasiko da lanean Arrue, eta bi hilabeteko egonaldia egingo du. Proiektua garatzea posible izan da ondorengo instituzioen elkarlanari esker: Quebeceko Ecole de Danse Contemporaine (EDCM), Conseil des arts et des Lettres (CALQ), Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Gipuzkoako Dantzagunea, Dantzaz konpainia eta Etxepare Euskal Institutua.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko iraila(r)en 27-(e)an 13:12etan
 

Sortutakoak 13 eta Sortutakoak Traidizionala 7: aukeratutako proiektuak

Sortutakoak 13 eta Sortutakoak 7 deialdiak itxita, epaimahaiak aukeratu ditu ekitaldi bakoitzeko proiektuak: Koldo Arostegiren Bobo, eta Kernel Dance Theaterren Kune Sortutakoak 13n, eta Duguna taldearen San Ferminetako trokeo-dantzak. Sortutakoak 13n aukeratutako proiektuek egonaldia egingo dute Gipuzkoako Dantzagunean heldu diren hilabetetan, eta datozen San Ferminetan ikusi ahal izango da Dugunakoek garapen lana. Proiektu bakoitzak 1.400€-ko laguntza jasoko du.

 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko iraila(r)en 25-(e)an 13:12etan
 

Workshopa Dantzagunean: Miquel Barcelona, urriaren 22tik 26ra HAATIK

Haatik konpainiaren formazio eskaintzan kokatzen da tailerra, eta oraingoan Miquel Barcelona dantzari katalanak emango du.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko iraila(r)en 21-(e)an 10:56etan
 

Estreinaldia: "ESKU HARRIAK: Oteizaren (h)aria", Mugmus, Iruñean urriaren 3an

Lan honek Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide aberatsean jorratutako iruditeri anitzaren berrirakurketa propio bat egiten du. Era honetan, mugimenduak eta musikak batetik, eta nortasun handiko eszenografia xume baina iradokitzaileak bestetik, eskaintzen dituzten baliabide metaforikoei esker, harrespila (cromlech-a), hutsunea, espazioaren trataera mamitsu eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, “Laboratorio de Tizas” delako bilduma, musika seriala eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Hamaihiru, hitza, haurra etab. bezalako elementuei keinu eginez Oteizaren unibertso zabal eta partikularra gogora ekarri eta berreraiki nahi da. Mugimenduaren (dantza), musikaren, eskulturaren, hitzaren, hotsen, espazioaren trataeraren… harilkatze fin baten bitartez ikuslea oharkabean aipaturiko elementu horietatik guztietatik bidaiaraziko da MugMus Laborategiak eginiko irakurketa propio honen bitartez.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko iraila(r)en 20-(e)an 15:14etan
 

Estreinaldia SORTUTAKOAK 12: "Natura", Kutxa Kulturren irailaren 28an

Natura fue seleccionado para realizar una residencia en Gipuzkoako Dantzagunea, dentro del programa Sortutakoak 12. Es un trabajo de investigación sobre el origen del movimiento, que tiene como objetivo dar respuesta a la pregunta de qué movimientos son naturales y cuáles son artificiales. Un laboratorio de ensayo y error, donde la intérprete no sabía nada de lo que iba a ocurrir hasta que llegó el primer día de trabajo en el estudio. La investigación se centró en provocar diferentes reacciones en ella a través de vídeos, audios y entrevistas de los cuales desconocía su contenido. De todas esas respuestas, hemos seleccionado las que a nuestro juicio mejor representan lo que vivimos.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko iraila(r)en 17-(e)an 14:11etan
 

Dantzan Ikasi: Titika Rekalt, Zuberoako dantzaera, irailaren 22an Beasainen

Ikasturte berria ari da ateak irekiz han eta hemen, eta gurean ere iraila honetarako prestatu dizuegu lehen formazioa proposamena. Titika Rekalt ekarriko dugu gure artera zuberotarren dantzakera landu asmoz. Izan ere, ohitura handia dago manexon artean Zuberoako dantzak emateko, baina pauso bera ustez ematen dugularik ere, dantzakeran antzematen da zuberotarrekiko alderik handiena. Borobileko dantzekin arituko gara helburu horren bila. Zuberoan ezagunen diren ostalersa, aitzina pika eta muneina dantza-jauziak oinarri direla, zuberotar dantzariek bakarrik ematen dioten airea eta estiloa barneratzeko gakoak emango dizkigu Rekaltek. Horren sinple ikusten den horrek, eta gero egiteko horren sotil eta era berean zail bihurtzen diren ñabarduren bila arituko gara.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko iraila(r)en 17-(e)an 13:05etan
 

Estreinaldia: "Dantza", Zinemaldian irailaren 24an

Juan Antonio Urbeltzen koreografiekin eta antropologia-teoriekin Telmo Esnalek 2017an zehar grabatutako filma da Dantza. Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean estreinatuko da lehiaketatik kanpo. Dantzaren bidez, elkarrizketarik gabe, istorio bat kontatzen du filmak. 2018ko abenduan estreinatuko da areto komertzialetan. 

Dantza fitxa teknikoa

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko iraila(r)en 17-(e)an 11:42etan
 

Dantzan Bilaka 2018

Aurten 7 partaide sortzaileek aurkeztuko dituzte beraien proiektuak: Zuriñe Benavente, Laura Cobo, Askoa Etxebarrieta, Gorka Gurrutxaga eta Nerea Gurrutxaga, Ibon Salvador, Denis Santacana eta Mikel de Valle. Aurkezpen horiez gain, Dantzan Bilakako jardunaldiak ondorengo ekintza paralelo hauek izango dituzte:

EGITARAUA

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko iraila(r)en 13-(e)an 08:53etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: "Bisonte bat bihotz eriarentzat", Gorka eta Nerea Gurrutxaga irailaren 27an

Dantzan Bilaka programaren barruan landu dute Gurrutxaga anai-arrebek Bisonte bat bihotz eriarentzat lana. Sormen lanaren zenbait fase, eta neurri batean proiektuaren genesia ere, Gipuzkoako Dantzagunean garatu zituzten, eta estreinaldiaren aurretik entsegu ireki bat egingo dute Gipuzkoako Dantzagunean. 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko iraila(r)en 13-(e)an 08:52etan
 

Master classa Dantzagunean: La Intrusa, irailaren 29an DANTZA HIRIAN

La Intrusa konpainiako Agnès Sales eta Gisela Roset dantzariek master class bat emango dute Gipuzkoako Dantzagunean irailaren 22an, Dantza Hirian jaialdiko egitarauaren barruan. 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko iraila(r)en 12-(e)an 08:53etan
 

Dantza Hirian 2018: egitaraua

Dantza Hirian jaialdiak bere abenturarekin jarraitzen du Baiona-Donostia Euskal Eurohirian, bertako plazak eta kaleak dantza garaikidearen agerleku bilakatuz. Jaialdi ibiltari honek arte hori ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa hurbiltzen die herritarrei, mugaz haraindiko topagune eta eremu partekatu bat sortuz.

EGITARAUA 2018

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko iraila(r)en 11-(e)an 08:52etan
 

Estreinaldia: "Luz", Lasala Donostian irailaren 22an

Lasalak Gazteszenan estreinatuko du bere lanik berriena, gune honetan egindako hainbat astetako egonaldiaren emaitza. Lasala dantza garaikideko konpainia, Judith Argomanizen zuzendaritzapean, etengabeko araketan ari da hizkuntza fisiko bat eta egungo estetika bat sortzeko asmoz, taldearen kezkak islatu eta kezka horiei erantzuteko. Konpainia 2013an sortu zen, eta orain arte zazpi obra eman ditu; besteak beste, Microclimate, Trip, Now eta Hooked. Azken biek sariak jaso dituzte.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko iraila(r)en 10-(e)an 09:44etan
 

Workshopa Dantzagunean: Abhilash Ningappa (India), irailaren 24tik 28ra HAATIK

Bere lana bat bateko jardunean bideratua dago eta arnasketa, abiadura eta energia bezelako fundamentuetan lan eginez, gorputzaren egitura nagusia parte hartzera bultzatuz, kalari payatturen metodo ezberdinak eta beste arte martzialak konbinatuz, dantzariak espazioarekin eta inguruko pertsonen artean sortzen den erlazioan ardaztuz.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko iraila(r)en 07-(e)an 10:56etan
 

Aurkezpen irekia: INVISIBLE BEAUTY, irailaren 12an Donostian

Invisible Beauty giza-ekimenaren doako topaketa irekian, Alzheimerra duten pertsonen gaitasunei bereziki moldatutako dantza saioez gain, 2018an zehar ekimenaren barruan garatutako metodologia ere aurkeztuko du Ai Dō Project konpainiak. Invisible Beauty - Afagi (Edertasun ikustezina), Alzheimerra duten pertsonei zuzendutako estimulazio-kognitibozko ekintza da: gaixotasunaren endekatze-prozesuan funtsezkoak diren oreka eta musikalitatearen inguruan eraikitako ekimena eta dantza garaikidea da egitasmoa aurrera eramateko erabiltzen den erreminta.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko abuztua(r)en 27-(e)an 14:09etan
 

Master classa Dantzagunean: Chey Jurado + Emanaldia Donostian (Chey Jurado eta Ertza), irailaren 8an

Donostia Kulturarekin elkarlanean antolatuta, Chey Jurado dantzari eta koreografo badajoztarrak master class bat emango du Gipuzkoako Dantzagunean irailaren 8an, Donostian Ertza konpainiarekin batera emango duen emanaldiaren aurretik. Autodidakta gisa hasi zen dantzan Jurado hiriko estiloak lantzen, eta bere koreografia-ezaugarrietako bat da break dancea eta dantza garaikidea uztartzea. 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko abuztua(r)en 10-(e)an 08:06etan
 

Deialdia: Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko, eta sentsibilizaziio, prestakuntza eta bitartekotza programak dituzten konpainiei diru laguntzak

Diru laguntza hauen helburu dira eszena arteak (antzerkia edota dantza) ekoizten eta zabaltzen diharduten entitateak, ikuskizunak sustatzeko eta saltzeko programek nahiz Gipuzkoan arte eszenikoen alorrean sentsibilizazio, prestakuntza eta bitartekotza programek sortuko dizkieten gastu ekonomikoak arintzeko. Proiektuak aurkezteko epe-amaiera: 2018ko irailaren 17a

DEIALDIA eta OINARRIAK

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko uztaila(r)en 25-(e)an 13:05etan
 

Deialdia: arte-egonaldiak Baratzan

Deialdi honetara edozein artista edo kolektiboa aurkez daiteke. Ez dago adin edota herritartasun mugarik. Bi beka emango dira eta gutxienez bat Euskadin bizi den konpainia edota artista batentzat izango da. Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 15ean bukatuko da. 

DEIALDIA

IZEN-EMATEKO FORMULARIOA

Informazioa: Baratza

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko uztaila(r)en 06-(e)an 07:47etan
 

Deialdia: "Sormenaren kabia" arte-egonaldia

Fagus Alkiza Intepretazio Zentroak, Gipuzkoako kultura maparen barruan egitasmo artistiko berri bat jarri du abian. Euskal Herriko sortzaileek ez ezik, mundu osoko artistek ere tokia izango dute sormen laborategi honetan. Artistentzako hausnarketarako, sormenerako eta lanerako gune bat sortu eta landa ingurua eta artea eskutik doazela erakutsi nahi dugu. Sormenaren Kabia kultura eta ezagutzak elkarbanatzeko, ikerketarako eta difusiorako gunea izateko xedearekin jaio da. Artearen sorkuntza gizarteratzeko eta sozializatzeko tresna izan nahi du Gipuzkoa osorako. Artistei euren sormen prozesuak gauzatzeko espazioa eskaini nahi diegu eta horretarako, Sormenaren Kabia artistentzako egonaldiak martxan jarri ditugu. Izen emateko epea 2018ko uztailaren 5etik abuztuaren 6ra egongo da zabalik. Deaialdiaren emaitza irailaren 3an jakinaraziko da Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren webgunean.

DEIALDIA

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko uztaila(r)en 05-(e)an 11:41etan
 

Udako ordutegia Gipuzkoako Dantzagunean

Uztaileko erdialdetik irail hasierara, Gipuzkoako Dantzaguneko bulegoa goizetan irekiko da. Nolanahi ere, instalazioak ohiko ordutegian irekiko dira, 9:00etatik 21:00etara, eta aretoen erreserba egiten dutenak bulegoko ordutegian pasa beharko dira aretoetara sartzeko txartel bila, urte osoan zehar asteburuetan eta jai-egunetan egin ohi den moduan.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko uztaila(r)en 04-(e)an 08:49etan
 

Tailerra Dantzagunean (eta amaierako erakustaldia): "Mugimendua eta sorkuntza: dantzara aplikatutako osteopatia", Oihana varela irailaren 10etik 14ra

Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Dantzaguneak elkarlanean antolatuta, tailerrak bi zati izango ditu: lehenegoan landuko dira hainbat anatomia egituraren energia eta fisiologia mugimenduak, eta bigarren zatian aurretik landutakoa aplikatuko da inprobisazioan eta konposizioan. Tailerra maila aurreratuko profesionalei eta dantzariei zuzenduta dago. Azken egunean emanaldi bat egingo da Donsotiako Nestor Basterretxea palzan, eta segidan Oihana Varela beraren Donde nace el Movimiento, el Arte de lo Invisible de la propia dokumentala emango dute.

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko uztaila(r)en 02-(e)an 09:57etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: "Agate Deuna", MDV uztailaren 13an

Planteamiento íntimo del coreógrafo y cailarín vasco Mikel del Valle sobre los arquetipos femeninos, a partir de una búsqueda sobre la validez de ciertos mitos pertenecientes o menos al inconsciente colectivo o a un entramado social alrededor de dicho tema.

  • Fecha: 13 de julio, viernes
  • Hora: 13:00
  • Entrada: libre

Información: MDV

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko ekaina(r)en 22-(e)an 09:33etan
 

SORTUTAKOAK 12: "J-AhO", Amaiur Luluaga uztailaren 27an Dantzagunean

Eromenaren inguruko hausnarketa batetik abiatutako proiektua landu zuten duela aste batzuk Claudia Gomez, Montse Alvarez eta Amaiur Luluagak, Luluagaren beraren zuzendaritzapean Sortutakoak 12ren barruan, eta Gipuzkoako Dantzagunean egindako egonaldiaren emaitza erakutsiko dute uztailaren 27an. 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko ekaina(r)en 22-(e)an 08:10etan
 

Audizioa: Espainiako Dantza Konpainiak dantzariak behar ditu datorren denboraldirako

El plazo de presentación de solicitudes terminará el día 4 de julio de 2018. Los interesados deberán enviar currículum vitae firmado, incluyendo nombre y apellidos, edad, dirección, teléfono de contacto y e-mail, dos fotografías tamaño carnet, una fotografía de cuerpo entero y el Anexo III de solicitud de participación de audición debidamente firmado.

INFORMAZIO OSOA

Informazioa: Compañía de Danza de España

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko ekaina(r)en 19-(e)an 09:07etan
 

UEU ikastaroa: Errituen zentralitatea mundu mugikor honetan

Mundu garaikidea da etengabeko mugimenduan dagoen toki bat non gizartearen eraldaketa oso azkarra da. Eszenatoki honetan, errituek funtzio bikoitza dute: alde batetik, testuinguru aldakorrean jarraitutasuna eta segurtasuna ematen duten ohiturak denbora abstraktu batean ainguratzea; eta, bestetik, gaur egungo gizarteko arauei eta balioei erantzuten ez dizkieten tradizioek birsortzeko espazio bat ematea. Zentzu honetan, errituen garrantzia - bai eguneroko baita ez-ohiko jai edo eremu espiritualetan – ikuspegi zabal batetik tratatzea proposatzen du, eremu hauek gero eta anitzagoak, gero eta konplexuagoak baitira. Honen helburua da, hain zuzen, nola sustatu gorputz ezberdinak, besteko sinesmen dituzten emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko aldaketak.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko ekaina(r)en 18-(e)an 12:16etan
 

SORTUTAKOAK 12: "Natura", Node Dantzagunean ekainaren 29an

“La realidad natural, considerada filosóficamente hablando, es opuesta a la realidad artificial. Dado que, en las realidades artificiales el principio y causa del movimiento será externo a sí mismo, esto ocurre en todas las realidades hechas por el hombre. Sin embargo, en las realidades naturales el principio y causa del movimiento será intrínseco.” – Aristóteles.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko ekaina(r)en 12-(e)an 11:23etan
 

Deialdia: Sabadellgo XIII Koreografia Lehiaketa

El Certamen coreogràfic de Sabadell se realiza desde el año 2006, esta es por lo tanto la decimotercera edición. Es una iniciativa de la Asociación de Danza Pequeño Mundo y el Estruch del Ayuntamiento de Sabadell. El objetivo de este certamen es apoyar y difundir las creaciones de nuevos talentos en el ámbito de la danza. Las 6 piezas seleccionadas se presentarán en el teatro del Estruch el día 6 de octubre de 2018.

Presentación de propuestas hasta el 1 de julio del 2018

Deialdia

Informazioa: l´Estruch / Danza.es

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko ekaina(r)en 07-(e)an 12:09etan
 

Tailerra Dantzagunean: mugimendu garaikidea eta parterin, Marko Fonseca, ekainaren 20, 21 eta 22an (Ertza)

Ertza konpainiak eta Gipuzkoako Dantzaguneak elkarlanean antolatu dute, imPRACTICAL izenburupean, mugimendu garaikidea eta partnerina hiru egunetan zehar landuko dituen tailer hau. Los Innato konpainiako Marko Fonseca izango da irakaslea. 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko ekaina(r)en 06-(e)an 14:43etan
 

Deialdia: "Danzad Danzad Malditos" lantegia-audizioa, Barañain Auditorioan

El festival ofrece la posibilidad de formar parte del proceso creativo del coreógrafo internacional Joao Cidade, además de asistir de manera gratuita a todos los talleres que ofrecerá el festival. Durante esta residencia Joao creará una nueva version de su último trabajo While the Others Go Wild, cin un nuevo equipo de intérpretes. El coreografo trabajará muy de cerca con los participantes generando nuevo material y apropiando ideas de la versión original de la pieza. Los aplicantes deben tener una formación de danza, experiencia en improvisación y comodidad en trabajo con texto.

DEIALDIA

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko ekaina(r)en 06-(e)an 13:47etan
 

LABO IX: Jone San Martin, Donostian, ekainaren 14an

LABOren IX. Jardunaldia oso berezia izango dugu. #salon-en eta #cripta-n Jone San Martin, eta Emanuele Saovi dantzariek antzeztua eta Mikel R. Nieto soinu artistaren laguntzarekin, Any Body Sounds dantza performacea aurkeztuko da.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko ekaina(r)en 04-(e)an 08:18etan
 

Deialdia: Eusko Jaurlaritzaren dantza-jardueretarako diru-laguntzak 2018

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2018ko deialdia argitaratu gaur Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesionalen etengabeko prestakuntza eta laguntza sustatzeko proiektuei zuzendutako diru-laguntzak dira Jaurlaritzak eskaintzen dituenak. Eusko Jaurlaritzako kultura sustatzeko eta hedatzeko zuzendaritzak dantza bultzatzeko plazaratu dituen lau deialdietako eskabideak tramitatzeko argibideak, inprimakiak eta gainerako informazioa ondorengo loturetan dago, atal bakoitzak izango duen diru-poltsarekin batera:

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko ekaina(r)en 01-(e)an 00:02etan
 

Sortutakoak Soziala: Invisible Beauty Dantzagunean

Iker Arrue koreografoak garatutako Invisivle Beauty proiektua aukeratu zuen epaimahaiak Sortutakoak Sozialaren lehen edizioan. Gipuzkoako Dantzaguneak dantzako sorkuntza alor sozialean garatzeko martxan jarritako laguntza-ildo berrian. Arrue AFAGIrekin ari da elkarlanean, eta Musikenen egindako tailerretan egiaztatu ahal izan dute dantzak nabarmen atzeratzen dituela gaixotasunaren sintomak. Tailerra ekainaren 22an egingo da Dantzagunean eta, ezinbestean, ez dizkiote ateak irekiko publiko orokorrari.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 31-(e)an 09:31etan
 

Beka-deialdia: dantzako ikasketa espezializatuak, Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat dantza eta beste zenbait arte-diziplinetarako formazio espezializaturako beka-deialdia egin du, 16 eta 31 urte bitarteko ikasleei zuzendutakoa. Ikasketak 2018-2019 ikasturtean egin beharko dira, 4 hilabeteko gutxienezko iraupenarekin. Beka beste urtebetez luza daiteke, beka eman denekoaren hurrengoan soilik, eta aurretiaz eskaera egin beharko da deialdi orokorraren barruan.

Hartzaileak

Beka hauek eskatzeko honako baldintzak bete behar dira:

- Gipuzkoako edozein udalerritan azken hamar urteetan gutxienez bost urtetan zehar bizi izatea.

- Gutxienez 16urte beteak izatea 2017ko abenduaren 31rako , eta 2018ko abenduaren 31n 31 urte bete ez izana. Adin txikikoen kasuan, beharrezkoa izango da adingabeen guraso agintea duten pertsonen baimena.

Betebeharrak

- Beka hauek ikasketa espezializatuak egiteko dira, ez oinarrizkoak. Eskatzaileak beka eskatzen duen ikasketa alorreko oinarrizko formazioa baduela ziurtatu beharko du, egindako ikasketak ziurtatzen dituzten agiriak aurkeztuz.

- Ezingo dira beka hauek eskatu, egin nahi diren ikasketak Euskadiko Autonomia Erkidegoan edo Nafarroako Foru Erkidegoan egiteko aukera baldin badago.

- Aldiz, ikasketak bi erkidego horietan egin ezin eta kanpora joan beharrean aurkitzen direnek eskatu ahal izango dituzte.

- Eskatzaileak deituak izan daitezke proiektuari buruzko azalpenak edo froga praktiko bat egitera, musikaren eta dantzaren alorretan batipat. Hala denean esandako egun eta orduan etorri behar dute, bestela automatikoki baztertuak izango dira.

- Ebaluazio batzordeak disziplina bakoitzeko espezialisten aholkulartiza izango du.

Eskaerak aurkezteko epea

2018ko ekainaren 18an amaituko da.

DEIALDIA

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko maiatza(r)en 30-(e)an 08:56etan
 

Larrua proiektua eta Javier Guerrero aukeratu dituzte Dantza Hirian jaialdiko Aterpean egonaldietarako

Proiektua abiarazi ostean, Aterpean programa sendotzen ari da, urtez urte, hiri-eremuetako sorkuntzen plataforma gisa garatzeko helburuarekin. Aterpean mugaren bi aldeetako hiri-paisaietako Dantza Hirian dantza-jaialdiak sortutako artista egoiliarren programa bat da. Hark gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea du helburu, baita publikoari sorkuntza-prozesua ezagutaraztea ere. Egonaldiak mugaren bi aldeetan garatuko dira: Biarritzeko Malandain koreografia-zentroko Gare de Midi aretoan eta Dantzagunean (Errenteria). Denbora-tarte horretan zehar, konpainiek harreman zuzena izango dute Eurohiriko herritarrekin, bere esperientziak publikoarekin partekatu eta horiei dantzaldien sorkuntza-prozesua ezagutarazteko helburuarekin, zenbait jarduera antolatuz. Irailean, Akullu eta (B)ASOA aurkeztuko dira, hurrengo Dantza Hirian jaialdian.

Informazioa: Dantza Hirian

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko maiatza(r)en 25-(e)an 00:11etan
 

Deialdia: KAPIK, Azala

P.I.C.A. es un programa intensivo de acompañamiento a un grupo de artistas e investigadoras/es. Un programa de estudios basado en la práctica artística. Busca generar una comunidad de aprendizaje en la que se incluirá una fase formativa, una fase de residencia de creación y una última fase de publicación. P.I.C.A. también puede ser entendido como un periodo singular de entrenamiento, como un laboratorio sobre escritura coreográfica, escena, performance, acción, composición, imagen, sonido, cultura visual y otros lenguajes artísticos. Es un espacio de experimentación para intercambiar y compartir conocimiento.

Deialdia eta informazioa

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an 08:20etan
 

Estreinaldia: "Lau Eme", Haatik Pasaian, ekainaren 2an

Lau emakume, lau emakume borrokan. Haien eskubideengatik borrokan. Aurrerapen handiak izan arren, lorpenak izan diren arren, erne jarraitu behar da, zelatan egoteari utzi gabe. Amore eman gabe… Dagoeneko ez dira familiaren eta seme-alaben zaintzaile hutsak. Apurka haien lan baldintzak hobetzen doaz, sufrituako korse eta jantzi deserosoetaz aske dira eta pixkanaka gizartearen erabakietan zer-esana dute. Baina amaitu dira borroka egiteko arrazoiak? EZ. Oraindik, matxismoaren arrastoak gizartean diraute emakumeen lan eta bizi baldintzak kaltetuz. Berdintasuna aldarrikatuz, borroka egin zuten emakume eta sufragista guztiengatik, garraxi egin dezagun!

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko maiatza(r)en 23-(e)an 08:18etan
 

Deialdia: euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzeko burutzeko diru-laguntzak (2018)

Deialdi hau Etxepareren berariazko deialdietara, hau da, Arte Plastiko/Musika/Dantza/Antzerki Mugikortasuna, Nazioarteko Azokak, Itzulpengintza, eta Bidaia Poltsak deialdietara aurkezterik ez duten egitasmoak laguntzera bideratua dago. Kontuan izan ezazu, pertsona juridikoek modu elektronikoan egin beharko dutela eskabidea (Ipar Euskal Herriko eskatzaileek ezik). Eskabideak egiteko epea ekainaren 30ean amaituko da.

Deialdia

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko maiatza(r)en 22-(e)an 08:18etan
 

Tailerra Dantzagunean: Seguiriya eta Solea Karmele Ceperorekin, ekainaren 9an eta 10ean

Karmele Cepero, Dantzagunean sarritan lanean aritzen den dantzariak eta irakasleak, Seguiriyak (ertaina) eta Soleak (oinarrizkoa) lantzeko tailerra emango Gipuzkoako Dantzagunean ekainaren 9an eta 10ean. Ceperok Sevillan egin zuen formazioa, bertako Cristina Heeren Fundazioan. Han landu zituen: konpasaren teknika, gorputz koreografia eta adierazpena, eta kola eta mantoi bata teknika eta koreografia.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 17-(e)an 08:14etan
 

Tailerra Dantzagunean: Afrikako dantzak, Sellou Nadege, ekainaren 9an eta 10ean

Afrikako kontinentean kultura eta folklore ugari daude bertako eskualdeetan. Kurtso honetan Afrikako zenbait tokitako dantzen oinarriak landuko ditugu, baita erritmoak ere.  

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko maiatza(r)en 16-(e)an 11:14etan
 

Umore Azoka 2018

Leioan egingo da maiatzaren 17tik 20ra Umore Azoka, Euskal Herriko kale artisten azoka garrantzitsuenetakoa. Lau egunetan zehar, mota guztietako ikuskizunak, performanceak, estreinaldiak ikusi ahal izango dira Leioako hainbat txokotan. Horrez gain, ikuskizunez gain, jarduera ugari prestatu dituzte antolatzaileek, arte eszenikoak sustatzeko, hala artistentzat, nola publikoarentzat. Egitarau zabal horren barruan ariko dira Gipuzkoako Dantzagunean sarritan lanean aritzen diren hainbat konpainia ariko dira. 

Umore Azoka 2018

 

Informazioa: Umore Azoka

 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 10-(e)an 10:14etan
 

Deialdia: Tanzemesse 2018 (Etxepare)

Datorren abuztuaren 29tik irailaren 1era nazioarteko Tanzmesse Dantza Azoka egingo da Düsseldorfen (Alemania). Europako dantza azoka garrantzitsuenean Etxepare Euskal Institutuak Basque Dance standa antolatuko du berriro ere 2018an, ADDErekin elkarlanean, euskal dantza konpainien sorkuntza artistikoa nazioartean zabaltzeko helburuz.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 10-(e)an 09:43etan
 

Dantzategia 2018: Les Pas Indispensables eta Dantzaz Egian ariko dira maiatzean kaleei koreografiak jartzen

Les Pas Indispensablesdantza garaikidea eta lurraldeabatzen dituen proposamen berri honetako gonbidatuak izan dira. Maiatzaren 28tik Ekainaren 1a arte arituko dira sormen lane- tan. Emauseko Social Faktory dugu aurten Dantzategia gauzatzeko elkarlanean dabiltzan taldeen artean, Donostia Kultura eta Dantzazekin batera.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 10-(e)an 09:41etan
 

Udako ikastaroak Dantzagunean 2018: izen-ematea irekita

Urteroko moduan, udako ikastaroak antolatu ditugu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan. Aurtengoan, dantza klasikoa eta garaikidea landuko ditugu. Uztailaren 3tik 14ra bitartean teknika hobetzeko eta sormena garatzeko hainbat ariketa egingo dituzte ikasleek. Izen-emateko epea ekainaren 24 arte dago irekita.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 10-(e)an 00:20etan
 

Klase irekia Dantzagunean: klakea eta tap-dance, maiatzaren 18an Tip Tap Clapekin

Es baile y música, movimiento y ritmo, aire y tierra. El claque es baile y también música, es uno de los ejemplos más claros de la unión danza-música. Instrumento de percusión puesto que el bailarín de claqué crea, a través del movimiento de su cuerpo, una melodía rítmica al percutir con sus pies en el suelo. El tap dance surge de la cultura popular (mezcla de la danza de los nativos Afro-Americanos con el folklore Irlandes y su zapateado) y eso es lo que hace que sea un baile “de calle”, es decir, un baile en el que no hay unos patrones impuestos y que tiene, en consecuencia, una progresión constante que está conectada a la evolución de la música y de la sociedad en general. El claqué evolucionó desde el día en que surgió, convirtiéndose así en un baile que fluye constantemente y adaptándose a lo nuevo pero sin perder sus raíces. Es por eso por lo que se baila actualmente con todo tipo de músicas: swing, latín-jazz, bebop, funky, étnico, clásico, etc….

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko maiatza(r)en 08-(e)an 13:04etan
 

Estreinaldia: "T R I A", Node Umore Azokan maiatzaren 18an eta 19an

Tria zerbait haundia egiteko jaio da. Baina blokeatuta dago, ezin du bere buruan ditun ideiak ulertu, laguntza behar du. Sorkuntzarako prest dago baina ez daki zein lenguaia erabili. Bere buruan irudi oso zehatz bat ikusten du, Triangelu Infinitoa, laranja eta gorria. Oso argi dauka atera behar duen mezua dela. Badaki triangeluaren eta bere artean konekzio zuzen bat dagoela. Bat batean, Tertzi agertuko da, bere musa eta gidaria, eta lagunduko dio. Tertziri eta triangelu infinitoari esker Triak aurrera egingo du eta bere mandatua burutzeko bidea lortuko du. Ametsak, indarra, ezintasuna, amorrua, helmugak, egoa, ezjakintasuna, beldurra, bakardadea, laguntza… Gure bidean zerbait berria eta ezezaguna aurkitzen dugunean, bat-batean gure aurrean agertzen denean, nola jokatuko dugunaren hausnarketa da TRIA.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko maiatza(r)en 07-(e)an 17:30etan
 

Deialdia: dantzako euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko diru-laguntzak 2018

Dantza-biratzat hartuko da urte osoan 3 emanaldi egitea beste horrenbeste plazatan. Salbuespen modura, nazioarteko dantza-azoka profesional batean parte hartzea biratzat onartuko da. Ondokoetarako ez da diru-laguntzarik emango:

  • Izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietarako.
  • Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.
  • Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako.

DEIALDI OSOA

Información: Etxepare Institutua

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 03-(e)an 10:01etan
 

Tailerra Dantzagunean: Karmele Cepero, maiatzaren 12an

Karmele Cepero, Dantzagunean sarritan lanean aritzen den dantzariak eta irakasleak, flamenko-dantzen koreografia-tailerra emango Gipuzkoako Dantzagunean maiatzaren 12an. Ceperok Sevillan egin zuen formazioa, bertako Cristina Heeren Fundazioan. Han landu zituen: konpasaren teknika, gorputz koreografia eta adierazpena, eta kola eta mantoi bata teknika eta koreografia.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko apirila(r)en 27-(e)an 12:37etan
 

Zinea eta dantza: "Con el viento", maiatzaren 12an Tabakaleran (Zinetika)

Gipuzkoako Dantzagunea antolatzaile den Zinetika jaialdian gutun zuria jaso zuen Con el viento lana emango dute maiatzaren 12an Tabakaleran. Beste hainbat izendapen jaso dituen filma da, eta saioa aurkeztuko dute Meritxell Colell, filmaren zuzendariak eta Carlos R. Ríos, D'A Film jaialdiko zuzendariak.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko apirila(r)en 27-(e)an 11:36etan
 

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2018 Ohad Naharinen mezua

Igande honetan Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da; apirilaren 29an, Jean-Georges Noverreren jaioteguna gogoan hartuta, ospatu ohi dena. Aurtengo mezua Ohad Naharin koreografo israledarrak, Batsheva dantza konpainiako zuzendari artistikoa denak idatzi du.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko apirila(r)en 27-(e)an 07:57etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: "Lau eme", Haatik maiatzaren 28an

Haatikeko lau neska, emakumeak historian zehar izan duen ahalduntzeari buruz hausnartuko duen pieza batean ari dira lanean. Sorkuntza honen xehetasunak azaldu eta herritarrekin konpartitzeko asmoz, lan prozesua dagoen bezela erakutsiko da lehenik eta ondoren, Virginia Gil argazkilariarekin batera Lau Eme pieza egitearen motibazioeri buruz eta sorkuntza hauek eraman duten bidea eta metodologia azalduko diete ikusleeri. Azkenik, bai ikusle eta baita parte hartu duten artistek, jasotako sentsazioen elkartrukea emango duen solasaldirako tartea bilatuko dute.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko apirila(r)en 26-(e)an 12:55etan
 

Tailerra Dantzagunean: Le Pas Indispensable, maiatzaren 18an (Dantzategia)

Les Pas Indispensables konpainiak tailer bat emango du Gipuzkoako Dantzagunean, Dantzategiaren seigarren edizioaren barruan. Maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo du Dantzategia Dantzazek Donostiako Egia auzoan. Frantziar konpainia Dantzazekin ariko da lanean Gipuzkoako Dantzagunean, eta egonaldi horren barruan emango du tailerra. 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko apirila(r)en 26-(e)an 12:54etan
 

Deialdia: Meta 2018

Ekimen horren xedea da Gipuzkoako kolektibo eta eragileek abian jarritako 15 proiektu sustatzea. Meta! 2018 egitasmoan crowdfunding kanpaina garatzen duten proiektuek bultzada ekonomiko garrantzitsua izango dute: hiritarrek proiektuentzat jarritako euro bakoitzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste euro bat erantsiko dio. Meta! Kultura deialdiak laguntza eman nahi die Gipuzkoako agenteek bultzatutako kultura proposamen berritzaileak eta herritarrekiko lotura eta haien inplikazioa bilatzen duten kultura proiektuei. Bere xedea da gizarte sozial antolatuak sustatutako kultura jarduerak finantzatzea, Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuko jardun lerroen barruan.

Deialdia eta oinarriak

Proposamenak aurkezteko epea 2018ko ekainaren 5 arte dago irekita

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko apirila(r)en 26-(e)an 10:09etan
 

Dantzerti: 2018-2019 ikasturterako sarrera-frogetan izen-emateko epea zabalik dago

Dantzertin 2018-2019 ikasturterako sarbide-frogak egiteko epea irekita dago, eta maiatzaren 25 arte egongo da zabalik, eta Dantzertiko Idazkaritzan bertaratuz egin behar da, 09:00etatik 13:00etara, (apirilaren 30ean eta maiatzaren 4an, Idazkaritza itxita egongo da). Izen-ematea egiteko ezinbestekoa da ekartzea:

  • Izen-emate orria osorik beteta eta hautagaiak sinatuta.
  • Karnet tamainako argazki bat, egungoa.
  • NANaren fotokopia edo baliokidea (AIZ, pasaportea…).

Izen-emateko informazio osoa Dantzertiren webgunean

Informazioa: Dantzerti

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko apirila(r)en 26-(e)an 09:23etan
 

Iker Arruek sorkuntza-egonaldi bat egingo du udazkenean Montrealen

Gipuzkoa eta Quebec elkarlanean ari dira dantza garaikidearen sorkuntzan hainbat erakunderen arteko kolaborazioari esker. Gauzatzen ari den elkarlan honetan , Iker Arrue eta Quebecetik etorritako John Gerena izan dira aukeratutako artistak. Quebec eta Gipuzkoako lankidetza hitzarmenak sormenaren garapena indartzea eta koreografoen ikuspegi artistikoa zabaltzea ditu xedetzat. Iker Arruek Quebec-en eta John Gerenak Gipuzkoan diseinatutako piezak ondorengo erakundeen arteko elkarlanaren ondorioa da: Quebeceko Ecole de Danse Contemporaine (EDCM), Conseil des arts et des Lettres (CALQ), Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Gipuzkoako Foru Aldundiko dantza zerbitzua den Gipuzkoako Dantzagunea, Dantzaz konpainia eta Etxepare Euskal Institutua.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko apirila(r)en 25-(e)an 16:28etan
 

Deialdia: Factoria Echegaray 2018-2019

Factoria Echegaray Malagako eszenarako udal produktorak proiektuak aurkezteko laugarren deialdia egin du. Literatur testuak, eszena-proposamenak edota koreografiak nahi dituzte, 2018-2019 Denboraldian emateko. Edozein pertsona fisiko, adin eta jatorri mugarik gabe aurkez daiteke deialdira, eta maiatzaren 28 arte dago irekita proposamenak aurkezteko epea. Zazpi lan aukeratuko dituzte, eta horiek osatuko dute Teatro Echegarayren 2018ko urritik 2019ko ekainera arteko programazioa.

Deialdia eta oinarriak

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko apirila(r)en 24-(e)an 10:06etan
 

Lucia Lakarra Gipuzkoako Dantzagunean

Lucia Lakarra Gipuzkoako Dantzagunean izan zen joan zen asteburuan, Uniqart konpainiarekin lanean. Ballet klasikoaren munduan nazioarteko sari eta izendapenak jasota, aurkezpenik ez du behar zumaiar dantzariak. Gipuzkoako Dantzagunean lanean sarritan aritzen diren Uniqart konpainiako Iker Murillorekin eta Vitali Safronkinerekin aritu zen pieza bat prestatzen

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko apirila(r)en 23-(e)an 16:07etan
 

Estreinaldia: "Mutu", Myriam Perez Donostian maiatzaren 6an

Mutu  isiltasunari buruzkoa da. Hutsik ez dagoen isiltasun trinkoaz...nbsp;

Badira hitzik gabe uzten gaituzten uneak. Beste egoera batzuetan, aldiz, hitzak soberan daude.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko apirila(r)en 20-(e)an 11:51etan
 

Estreinaldia: "Block", Amaia Elizaran Donostian maiatzaren 11n (Karrikan)

Gipuzkoako Dantzagunea kolaboratzailea den Karrikan deialdiaren barruan egindako pieza. Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume horiek gorputzen arteko harremana dute, kontrako indarrak eta blokeoak sortuta. Hori guztia, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko apirila(r)en 19-(e)an 12:44etan
 

Audizioa: Cielo Raso

Cielo Rasok sorkuntza berri baterako audizioa egingo du. Produkzioa 2018ko ekainean, irailean eta urrian egingo da Donostina, eta estreinaldia urriaren 27an. Curriculuma bidaltzea eskatzen da, ez bereziki luzea, eta bideoren bat bidaltzea kontuan hartuko da, jaiotze-datarekin batera. Curriculuma bidaltzearekin, ulertzen dugu data horietan lanerako disponibilitatea baduzuela. Hala ez balitz, hilabete horietan hartuta dituzuen datak adierazi mesedez. Konpainiak dagoeneko ezagunak diren dantzariei ez zaie curriculumik eskatuko, ezta bideorik ere, baina eskatuko zaie beren disponibilitatearen datak emateko emaila. 

  • Curriculuma bidaltzeko epe-bukaera: apirilaren 30a
  • Erantzuna emateko data: maiatzaren 5a
  • Topaketak: maiatzaren 19an eta 20an, Donostian 
  • E-maila:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Informazioa: Cielo Raso 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko apirila(r)en 18-(e)an 11:52etan
 

Deialdia: Tabakaleran arte-ikerketa proiektu bat garatzeko egonaldia 2018

Nazioarteko deialdi honen xedea ikerketa artistikoko proiektuen garapena sustatzea da; hiru hileko egonaldi baten bidez eta 2019 osoan Tabakaleran egingo den jarduera-programaren bidez egingo da hori. Egonaldia eta jardueren programa tartekatu egin daitezke, egoiliarrak egoki baderitzo proiektua garatzeko.

Proiektuak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 27an bukatuko da

Deialdia eta oinarriak

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko apirila(r)en 17-(e)an 11:53etan
 

Deialdia: Zinetika 2018

Zinetikak ikuspegi zinematografiko batetik aurkezten du mugimendua, non gorputza eta kameraren arteko harreman anitzak aztertzen diren. Artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraikitzen ditu, kultur-elkartrukea aberastuz. Nazioarteko jaialdi honek, aurten, Iruñean, Donostian eta Bilbon ospatuko du bere III edizioa. Apirilaren 1etik aurrera ZINETIKA 2018 lehiaketan parte hartzeko deialdia zabalduko da.

Proposamenak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 31n bukatuko da

Deialdia eta oinarriak

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko apirila(r)en 16-(e)an 13:04etan
 

Audizioa: 6 dantzari behar dituzte Tenerifeko Auditorioko dantza-konpainia berrian

Tenerifeko Auditorioko dantza-konpainia berrirako dantzari-taldea aukeratzeko eta erreserba-zerrenda osatzeko deialdi publikoa egin du Auditorio de Tenerife SAU enpresa publikoak, Tenerife Danza proiektuaren barruan. Deialdian irekita dago aukeratzeko: 6 dantzari eta erreserba-zerrenda (lanak eta zerbitzuak). Proiektuaren zuzendaritza artistikoaz  arudratuko da 2014an Espainiako Dantza Saria jaso zuen Daniel Abreu dantzaria eta koroegrafoa.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko apirila(r)en 12-(e)an 15:44etan
 

Sortutakoak Soziala: Invisible Beautyk aurrera darrai Musikenen

Iker Arrue koreografoak garatutako Invisivle Beauty proiektua aukeratu zuen epaimahaiak Sortutakoak Sozialaren lehen edizioan. Gipuzkoako Dantzaguneak dantzako sorkuntza alor sozialean garatzeko martxan jarritako laguntza-ildo berrian. Arrue AFAGIrekin ari da elkarlanean, eta egindako tailerretan egiaztatu ahal izan dute dantzak nabarmen atzeratzen dituela gaixotasunaren sintomak. Tailerrek aurrera darraite Musikenen eta hurrengoa apirilaren 27an izango da. Ezinbestean, ez dizkiote ateak irekiko publiko orokorrari.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko apirila(r)en 12-(e)an 09:31etan
 

Tailerra Dantzagunean: dantza eta teknologia, maiatzaren 25ean

Gipuzkoako Dantzaguneak dantzari eta teknologiari eskainitako biharren saioak mugimenduaren eta soinuaren arteko interakzioa izango du gaitzat. RAPD-MIX europar proiektuak garatutako CoMo webguneko aplikazioak erabilita, Soinuarekin interakzioan tailerrean interakzio kolektiborako ideietara hurbilduko gara, eta telefono mugikorrak, mugimendua eta soinua lotuko ditugu. 

Tailerrak sarrerako azalpen zatia izango du, eta interakzio-lanaren printzipioak azalduko dituzte. Segidan CoMoren tesna interaktiboak landuko ditugu. 

Tailerra egin dugu Frantziako IRCAM (Institut de Recherche et Coordination Acoustique/Musique) instituarekin, eta Frederic Bevilacqua eta Bertha Bermudez izango dira irakasleak. 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 14:37etan
 

Tailerra (Dantzarte): Fritsch, apirilaren 14an Errenterian

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, dantza tailerra berezia jarri dute abian, Dantzarte zikloaren baitan. Tailerra, Fritsch Companyk eskainiko du, Sukalderaino ekimenaren barruan, herritarrek dantza integrazio sozial eta bizikidetzarako tresna gisa gertutik ezagutu dezaten aukera izan dezaten. 1986. urtetik Psico Ballet Maite León Fundazioak, berezko metodologia erabiliz, dantza, antzerkia, musika, perkusioa, kantua eta beste hainbat erreminta desberdinen bitartez, gaitasun aniztasuna duten pertsonak hezten ditu.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko apirila(r)en 10-(e)an 15:08etan
 

Deialdia: Atlantikaldia 2018

Atlantikaldiak irailaren 20tik 23ra ospatuko du bere bosgarren edizioa, eta urtero bezala, jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia luzatu nahi die herritar zein eragileei.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko apirila(r)en 09-(e)an 14:40etan
 

Atalak 2018: Edu Muruamendiaraz eta Blanca Arrieta, Dantzazekin apirilean

Atalak 2.0 programaren baitan Edu Muruamendiaraz eta Blanca Arrieta koreografoek eta Dantzaz konpainiako dantzariek egindako egonaldi koreografikoetan sortutako piezen aurkezpena.

Dantzari ohia eta koreografoa, Aukeran konpainiako zuzendaria izanda hainbat ikuskizun ekoiztu ditu Edu Muruamendiarazek: Bideak, Gernika, Burdina, Geltokia edo Maurizia. Edu Muruamendiarazen ibilbidea euskal dantzarekin oso loturik dago. Bere konpainiari oso izaera berezia eman dio euskal dantza beste kode eta narratiba garaikideekin uztartuz.

London Contemporary Dance School / The Placen ikasi zuen Blanca Arrietak mundu osoko jaialdi eszenikoetan aurkeztu ditu bere sormen-lanak. Mugimendu sinkronikoak izan dira egonaldi koreografikoaren ardatza. "Egonaldi-laborategi honentzako proposatzen dudan galdera hauxe da: nola pentsatzen dugu fisikoki? Mugimendua sortzen dugunean espazioa bilatzen dugu formarako, lotura pertsonalentzako, beste gorputzekiko elkarrizketa fisikorako. Gorputza eta burua konektatzen dira mugimenduari zentzua emateko" dio Arrietak. Ideia honekin, ariketa koreografiko bat planteatzen du, "aldi baterako elkartuta dauden gorputz bi edo gehiagoren arteko aldibereko ekintzak edo antzeko mugimenduen kontzidentzia"rekin jolastuz.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko apirila(r)en 04-(e)an 09:36etan
 

Taller coreográfico en Dantzagunea: flamenco con Karmele Cepero, el 23 de febrero

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, dantza tailerra berezia jarri dute abian, Dantzarte zikloaren baitan. Tailerra, Fritsch Companyk eskainiko du, Sukalderaino ekimenaren barruan, herritarrek dantza integrazio sozial eta bizikidetzarako tresna gisa gertutik ezagutu dezaten aukera izan dezaten. 1986. urtetik Psico Ballet Maite León Fundazioak, berezko metodologia erabiliz, dantza, antzerkia, musika, perkusioa, kantua eta beste hainbat erreminta desberdinen bitartez, gaitasun aniztasuna duten pertsonak hezten ditu.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko apirila(r)en 03-(e)an 13:04etan
 

Dantzan Ikasi: Arantzako soka-dantza, apirilaren 14an Elgoibarren

Bortzirietara salto egingo dugu oraingoan bertako dantza-luzea Dantzan Ikasira ekartzeko. Arantzatik Itziar Mitxelena, Leire Mitxelena, Aitziber Lizardi eta Aintzane Pikabea etorriko zaizkigu txikitatik herriko plazan dantzatu eta txistuz jo duten soka-dantza hau erakustera. Abuztuko Ama-Birjinaren egunean dantzatzen dute arantzarrek dantza luzea oso-osorik. Espainiako Gerrate Zibilarekin dantzatzeari utzi zitzaion eta urtetan galduta egon ostean, 70-80ko hamarkadetan kanpoko zenbait taldek, besteak beste Donostiako Argia, Lasarte-Oriako Erketz, Iruñeko Ortzadar eta Santurtziko Mendi Alde,  Arantzako dantza-luzean interesa azaldu eta herriko nagusienei ikasita dantza-luzea berregin zuten. Kanpotar haiek egindako ahalegin eta interesen arrastotik, zenbait herritarrek kontzientzia hartu eta herrian bertan martxan jartzea erabaki eta lortu zuten. Ohitura sendo finkatu da egundaino eta dagoeneko belaunaldi desberdinek elkarrekin dantzatzen dute dantza-luzea.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko apirila(r)en 02-(e)an 15:07etan
 

Deialdia: Oskako Feria 2018

Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Feriaren 2018eko edizioan parte-hartzeko proposamenak bidaltzeko epe irekita dago. Zuzendaritza artistikoak programatzeko edo aurkezteko aztertuko ditu edozein arte-diziplinako sorkuntza garaikideko ikuskizunak. Feria irailaren 24tik 27ra egingo daa, eta proposamenak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 15ean amaituko da.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko martxoa(r)en 23-(e)an 00:13etan
 

Dantzaguneko ordutegia Pazko Astean

Gipuzkoako Dantzaguneko bulegoa goizez irekiko dugu Pazko Astean. Apirilaren 3tik 6ra bulegoa 9:00ak eta 15:00ak bitartean egongo da irekita. Aste horretako arratsaldeetan aretoa erabiltzeko eskaera egin duzuen erabiltzaileak irekiera-txartela hartzera pasa beharko duzue bulego-ordutegian (asteburuetarako erabiltzen dugun prozedura bera, alegia). Aste Santuko lan-egunetan (martxoaren 26tik 28ra) bulegoak ohiko ordutegia izango du, goizez eta arratsaldez. 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko martxoa(r)en 16-(e)an 00:08etan
 

Aurrera darraite Quebec eta Gipuzkoa lotzen dituzten egonaldien ekimenek

Aste honetan bukatu da Montrealen sorkuntza-egonaldi bat egiteko deialdian izen-emateko epea. Quebeceko eta Gipuzkoako hainbat erakundek elkarlanari esker, Atlantiko itsasoaren bi aldeetan sormen koreografikoa garatu ahal izango dute quebectar eta gipuzkoar koreografoek. Udazkenean gipuzkoar bat ariko da Quebecen sormen-lanean, eta dagoeneko gure artean dugu John Gerena, Tabakaleran eta Dantzaz konpainiarekin lanean. Fernando Saenz de Ugarte Dantzaz konpainiako zuzendariak orain arte egindako lanaren gogoeta jaso du. Aurki izango dugu lan horren emaitza ikusteko aukera, eta webgun honetan bertan emango dugu horren gaineko informazioa. 

(Argazkia: Blanca Razquin)

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko martxoa(r)en 15-(e)an 14:00etan
 

Klase irekiak Dantzagunean: Cielo Raso

Geldialdi baten ondoren, Cielo Raso klase irekiak ematen hasi da berriz ere Gipuzkoako Dantzagunean. Gipuzkoan dagoen konpainia aktiboenetako bat da, eta sarritan aritzen da lanean Gipuzkoako Dantzagunean. Halakoetan, sorkuntza eta produkzio fasean egonda ere, klase irekiak ematen ditu. Datozen asteetan, astelehenetan eta asteazkenetan ariko dira, 17:30 eta 19:00 bitartean. Nolanahi ere, etorri aurretik Dantzaguneko kalendarioan ziurtatzea gomendatzen dizuegu, edota Cielo Rasok klase irekietarako duen Facebooeko taldeko kide egitea.  

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko martxoa(r)en 14-(e)an 08:25etan
 

Dantza Hirian 2018: "Aterpean" egonaldietarako deialdia irekita

Dantza Hirian Jaialdiak 12. Aterpean programaren deialdia egin du. Gaur egungo dantza-ikuskizunen sormena, ikerketa eta zabalkundea sustatzeko helburuz, eta publiko desberdinak sorkuntza-prozesura hurbiltzeko xedez, dantzaren eremuan lan egiten duten artistei zuzendua dago programa hau, baita beste arte-diziplina batzuetatik dantza erreferentzia gisa darabiltenei ere, betiere beren lanak hiri-espazioetako sorkuntzara bideratuak badaude.

Proiektuak aurkezteko epe-amaiera: 2018ko martxoaren 31

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko martxoa(r)en 13-(e)an 18:14etan
 

Deialdia: Gipuzkoako Foru Aldundiko zenbait deialdi irekita daude

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kultur Departamentuak kultura eta ondarea lantzeko eta sustatzeko zenbait diru-laguntza lerro ditu martxan, eta horietara aurkezteko deialdiak irekita daude. Hainbat deialdi daude, eta dantzarekin lotura izan dezaketenak zerrendatu ditugu hemen:

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko martxoa(r)en 13-(e)an 14:09etan
 

Regards Croises 2018, martxoaren 28tik 31ra Biarritzen

2012tik, Malandain Ballet Biarritzek Euskal Kultur Erakundearekin eta Bilboko Fundicionekin elkarlanean garatzen duen Regards Croises proiektuak Euskal Herriko artista garaikideen lanak hedatzen ditu. Mahai-inguruak, proiekzioak, entsegu irekiak, tailerrak eta emanakdiak izango dira, eta horien amaieran "oholtza gainean" egingo dira bilerak. 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko martxoa(r)en 12-(e)an 14:07etan
 

Peter Brown elkarrizketatu dugu Dantzagunean

Hitzordua otsailaren 28an egin bagenuen ere, egun hartako elurteak astebetez atzeratu zuen bisita, eta gaur izan dugu Gipuzkoako Dantzagunean Peter Brown. Eresbilekin batera, Gipuzkoako dantzaren dokumentazioa osatzeko egiten dugun lanaren barruan, elkarrizketa bat egitera etorri da. Izan ere, Gipuzkoan dantza klasikoaren alorrean erreferentziazko pertsona da Peter Brown, Gipuzkoako dantzaren historiako gordailu bizietako bat. Donostiako Kontserbatorion hainbat urtez eman zituen klaseak, eta haren ikasle izandako asko gaur egungo gaur egungo akademia entzutetsunetako irakasleak dira. Hain zuzen ere, merezitako omenaldia jasoko du heldu den apirilaren 29an Donostiako Kursaal jauregian. Elkarrizketan jasotakoak atontzeko unea da orain, eta aurrerago argitaratuko ditugu han jasotakoak.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko martxoa(r)en 07-(e)an 14:00etan
 

Tailerra: Mikel Aristegi, martxoaren 17an eta 18an, Donostian

Lantegia Mikel Aristegik zuzenduko du. Pina Bauschek zuzenduta Folkwang-Hochschule goi mailako eskolan 4 urteko prestakuntza osatu ondoren, 1994ko uztailean ikasketa diploma eskuratu zuen Alemaniako Essen hirian.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko martxoa(r)en 07-(e)an 11:04etan
 

Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

Maria Angeles Arregi dantzari eta musikaria hil da gaur Donostian, 74 urterekin. Argia dantzari taldeko musikaria, Juan Antonio Urbeltz senarrarekin batera euskal dantzari eta musikari ekarpen funtsezkoak egin dizkio ibilbide oparoan. 50 urtez euskal musika tradizionala, eta bereziki dantzarako musika berreskuratu eta indarberrituta oparitu dio euskal munduari. Berak sortutako lanen artean, arrakasta handiz hedatuta kadrilea edo Martin Zalakain ikuskizunean estreinatutako Baldorbako boleroa azpimarratu daitezke.

Albiste osoa Dantzan.eus atarian

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko martxoa(r)en 06-(e)an 09:27etan
 

Tailerra eta hitzaldia Dantzagunean: Patxi eta konpainia 20 urte Errenterian, martxoan

Errenteriako Ereintza dantza-taldeak zenbait jarduera antolatu ditu Patxi Perez dantza-maisuarekin. Perez ezaguna da plazako dantza-gidari gisa egindako lanagatik, eta duela gutxi hitzaldia eman zuen Dantzan Ikasi programaren barruan. Gipuzkoako Dantzagunean hitzaldi bat eta tailer bat emango ditu. Martxoaren 18an berriz dantzaldi gidatua emango du Errenteriako Herriko plazan.  

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko martxoa(r)en 01-(e)an 10:47etan
 

Tailerra Errenterian: airezko zirkoa, Rouge Elea, martxoaren 16tik 18ra

Rouge Elea konpainiako dantzari eta zirko artistak diren Corine Cella eta Maitane Azpirozek gidatuko dute airezko zirkoa eta mogimenduaren inguruko ikastaro trinko hau. Dantzaren oinarrietatik abiatuta (erritmoa, euskarriak, ardatzak...) trapezio eta oihaletan berezkoak diren teknikak ekarriko ditugu, airezko elementuekin jolasten hasi eta altuerak menperatzeko. Tailer honen bitartez, zoriontasunari buruzko bilaketa bide bat hasi nahi dute, haien hurrengo ikuskizunaren gai nagusia baita. Ikastaldia aktore, dantzari eta minimoki forman dagoen edozein pertsonari irekia da.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 14:07etan
 

Dantzagunea ITXITA elurteagatik (2018-02-28)

Gaurko elurtea errepideetan eta garraio publikoan eragiten ari den eragozpenengatik, gaur Gipuzkoako Dantzagunea itxita egongo da.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 07:44etan
 

Tailerra Dantzagunean: sandantza Guillem Alonsorekin, apirilaren 21ean eta 22an

Guillem Alonso dantzariak klakearekin antzekotasun handia duen sandantza-tailer bat emango du. Publiko guztiei irekitako tailerra izango da.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko otsaila(r)en 27-(e)an 09:29etan
 

Master classa + ikuskizuna: Iron Skulls, apirilaren 13an eta 14an

Bboying taldetik abiatuta 2012. urtean sortutako dantza esperimentaleko konpainia bat da Iron Skulls Co. mugimenduaren mugak aztertzen dituena da; moda, musikaren kultura eta an­tzerkiari bereziki erreparatzen diete. Hip Hoparen disoziazio eta efektu bisualak uztar­tzen dituen animalia mugimendua daukate; gainera, arte martzialak, akrobaziak eta break dance dantza ere konbinatzen dituzte. Azken urteetan sari ugari lortu dituzte, tartean, Ikuskizun berri onenaren saria 2014ko Umore Azokan, “Sinestesia” lanari esker.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko otsaila(r)en 26-(e)an 10:43etan
 

Egonaldiko erakustaldia: "Habrá que ponerse cachas", Maylis Arrabit, martxoaren 14an Gazteszenan

Maylis Arrabit da proiektuko gida, eta urtebetetik gora darama Ebi Soria Coron eta Xabier Madina Manterola dantzariekin lanean, zenbait sormen-tresnaren gainean (hainbat tailerretan landu ditu). Ideiekin eta hitzekin aritu da, hori baita duen dantza inklusiboaren ikuspegia. Ezgaitasunak dituzten eta ez dituzten dantzariak berdinak dira mugimendua sortzeko orduan, eta bakoitzak bere lekua du prozesuan. Teknikaren edo fisikotasunaren gainetik, Maylisen interes artistikoa da mugimenduaren kalitatea aurkitzea egunerokotasunean, sinpletasunean, absurdoan, energietan, batasunean, konplizitatean, eta batez ere, birtuosotasunaren aldea markatzen duten xehetasun txikietan. Eskertzak: Gipuzkoako Dantzagunea, DSS2016, Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialen Saila.

E-posta Inprimatu
Igandea, 2018(e)ko otsaila(r)en 25-(e)an 09:29etan
 

Estreinaldia: "Haize Hegoa", Kresala Donostian martxoaren 3an

Kresalak Haize Hegoa etorkizuneko emanaldia aurkezten du. Sormen berriko obrei eta enblematiko diren piezei begirada berri bat emango die, proposamen eszeniko berezian. Bi zatitan banandutako programa baten estreinaldia da: eguna eta gauaren artekoa bezala; iparra eta hegoa; beltza eta zuria; edota ilargiaren bi aldeak. Azken batean, Kresalak dantzaren ikuspegi berritu bat uztartzen du: dramaturgia eta poetika bisuala aurreklasikoko dantza-moldeekin txirikordatuz, diziplina eszenikoari zentzu berri bat ematen diona.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko otsaila(r)en 21-(e)an 10:42etan
 

"Natura" eta "J-AhO “No existe la locura, sino gente que sueña despierta”" dira Sortutakoak 12n aukeratutako proiektuak

Izen-ematea itxita, Sortutakoak 12 programaren barruan Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntzak garatzeko egonaldiak egiteko bi proiektuak aukeratu ditu epaimahaiak: NODEren Natura eta Amaiur Luluagaren J-AhO “No existe la locura, sino gente que sueña despierta”. Epaimahaia osatu dute: NBeatriz Churruca, koreografo eta produktoreak, Alicia Gomez Linarez doktore-ikertzaileak, eta Myriam Arkaia Dantza Hirianeko zuzendariak. Heldu diren hilabeteetan egingo dira egonaldiak, eta lan bakoitzak 1.400€ko laguntza jasoko du.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko otsaila(r)en 20-(e)an 18:11etan
 

Udaberriko ikastaroa 2018 APDG: izen-ematea irekita

Aurtengo udaberriko ikastaroan dantza klasikoa landuko du Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak. Apirilaren 3tik 7ra egingo da Victoria Eugenia antzokiko dantza-aretoan. Modu horretan, oporraldi-garaian maila askoko dantzarien formazioa osatzeko eskaintza osatzen segitzen du elkarteakTeknika berriak ikasteko, eta ikasitakoak hobetzeko balio izateaz gain, ikastaro hauek dantzarientzako elkargune garrantzitsua dira.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko otsaila(r)en 20-(e)an 12:02etan
 

Master classa + ikuskizuna: Daniel Abreu, martxoaren 23an eta 24an

2014an Espainiako Dantza Sari Nazionala jaso zuen Daniel Abreuren konpainiak La Desnudez ikuskizuna emango du martxoaren 24an Donostiako Gazteszena aretoan. Ekitaldiaren aurretik, eta Donostia Kulturarekin dugun elkarlanaren barruan, dantzaren munduko sortzaileen lana publiko orokorrari eta espezializatuari gerturatzeko, master class bat antolatu dugu emanaldiaren bezperan, martxoaren 23an. Klasean izen-ematen duten guztiek Gazteszenako ikuskizunerako txartela jasoko dute.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko otsaila(r)en 19-(e)an 11:07etan
 

Deialdia: Burgos - New York Koreografia Lehiaketa 2018

Irekita dago XVII. Burgos - New York Koreografia Lehiaketan izen-emateko epea irekita dago dantza garaikide eta hiriko dantza kategorietan.

  • Deialdia
  • Izen-emateko epea 2018ko maiatzaren 15 arte dago irekita

Informazioa: Danza Burgos

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko otsaila(r)en 16-(e)an 13:10etan
 

Deialdia: 2018ko udazkenean Montrealgo Ecole de Danse Contemporainen dantza garaikideko sorkuntza-egonaldia

Gipuzkoako Dantzaguneak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzuak, Dantzazek eta Tabakalerak Quebeceko Dantza garaikideko eskolarekin (EDCM) eta arte eta letren kontseiluarekin (CALQ) elkarlanean, 2018ko udazkenean Quebeceko Montreal hirian bi hilabeteko sorkuntza-egonaldi bat egiteko deialdia egin die gipuzkoar koreografoei.

Deialdia

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 13:11etan
 

Alicia Amatriainek "Begi kritikoa" saria jaso du

Espainiako Irrati Nazionalak banatzen duen Begi kritikoa saria jaso zuen Alicia Amatriainek (Donostia, 1980) otsailaren 12an. Sari banaketa Reina Sofia Museoan izan zen. Epaimahaiak Amatriainen nazioarteko dantza-ibilbidea eta dantza erregistro askotara egokitzeko duen gaitasuna azpimarratu ditu. Epaimahaik uste du aitortza handiagoa ere merezi duela.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko otsaila(r)en 13-(e)an 10:25etan
 

Mintegia Dantzagunean: Butosofia, Jonathan Martineau, otsailaren 23tik 25era

Pentsatzea da erditzearen artea. Dantzatzea da jaiotzaren artea. Errealitatea hitz hutsa baino gehiago bada, mugimenduan dagoen gorputza ikertu behar da. Gure ideiek munduarkein zerikusirik badute, grabitatearekin elkarrizketan garatu behar dira. Dantza askapen arte gisa. Tailer honetan partekatzen dugun espazioari buruzko gure ikuskera eraldatzera bideratutako esperimentu psikosomatikoekin osatuko da. Butoh-dantzan eta jaiotegunaren pentsamenduan inspiratuta, tailerreko esperimentuetan esploratuko direnak dira partekatutako espazio hori sortzeko eta hedatzeko egoeran dagoela ulertzeko aukerak. Hausnarketa horiek filosifia politiko garaikidean eta bizi dugun demokraziaren hainbat aurreiritzitan arrakalak sortzen dituzte; behin zulatuta, askatasuna defendatu beharreko balio bat edo jabetza bat ez denaren ideia hedatzeko, eta bai esperientzia, dohai, kutsatzaile izan daitekeela aukera gisa lantzeko. Tailerrean ez dira teoria eta praktika bereiztuko, eta mugimenduaren ikerketa proposatuko du, jatorriaren dantzaz gozatzeko. Gorputz guztientzat da egingarria, eta adimen guztiek goza lezakete.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko otsaila(r)en 02-(e)an 00:00etan
 

Labo V: Sagari Urzaiz eta Amaia Elizaran, Donostian, otsailaren 16an

Otsailaren 16an egingo da, ostiralez, Laboren V. edizioa, 19:30etik aurrera. Lehen pieza izango da Sagar Urzaiz bi musikarirekin Gipuzkoako Dantzagunean prestatzen ari den Klak´tet proiektuaren lagin bat. Bigarren emanaldian, Pool izenekoan, Xabier Zeberio eta Amaia Elizaran tolosarrak ariko dira. 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 09:35etan
 

Atalak 2018: Iñaki Azpillaga eta Matxalen Bilbao, Dantzazekin otsailean

Atalak programak aurrera egiten du euskal koreografoentzako sorkuntza-egonaldiekin. Oraingo honetan, Matxalen Bilbao eta Iñaki Azpillagaren sorkuntzen aurkezpenarekin gozatzeko aukera izango dugu. Bitxia bada ere, bat egin dute abiapuntuan. Matxalenek, Dantzazeko dantzariak erabiliz, Amarraki buruzko gogoeta egingo du; Iñakik, berriz, dantzari berberez baliatuta, Suturas kontzeptua landuko du. Bakoitzak astebete izango du lana gogor egiteko hamabi dantzarirekin, eta sorkuntza-laborategi horien emaitza Club Aretoan ikusiko dugu, denak ere konplizitate- eta barnekoitasun-giro atseginean.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko urtarrila(r)en 30-(e)an 09:36etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: "Habrá que ponserse cachas", Maylis Arrabit, otsailaren 14an

Maylis Arrabit da proiektuko gida, eta urtebetetik gora darama Ebi Soria Coron eta Xabier Madina Manterola dantzariekin lanean, zenbait sormen-tresnaren gainean (hainbat tailerretan landu ditu). Ideiekin eta hitzekin aritu da, hori baita duen dantza inklusiboaren ikuspegia. Ezgaitasunak dituzten eta ez dituzten dantzariak berdinak dira mugimendua sortzeko orduan, eta bakoitzak bere lekua du prozesuan. Teknikaren edo fisikotasunaren gainetik, Maylisen interes artistikoa da mugimenduaren kalitatea aurkitzea egunerokotasunean, sinpletasunean, absurdoan, energietan, batasunean, konplizitatean, eta batez ere, birtuosotasunaren aldea markatzen duten xehetasun txikietan. Eskertzak: Gipuzkoako Dantzagunea, DSS2016, Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialen Saila.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko urtarrila(r)en 25-(e)an 09:29etan
 

Tailerra Dantzagunean: dantza familian (Kukai), Leire Otamendi, otsailaren 15ean

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, OarsoIrriak elkartea eta Dantzagunearen lankidetzarekin, daramaten Dantza Sensibilizazio proiektuaren baitan, familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute Dantzagunean. Tailerrean 4 urtetik gorako haurrek partehartu ahal izango dute, eta gutxienez heldu batek lagunduta etorri beharko dute. Leire Otamendi, dantzariak eskainiko du tailerra.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko urtarrila(r)en 25-(e)an 09:28etan
 

Estreinaldia: "Suddenly III", Osa + Mujika, Donostian, otsailaren 17an

CEraikin baten gainean zaudenean edo pisu askoko altura duen balkoi batera gerturatzen zarenean, litekeena da segundo batzuetan salto egiteko gogoa izatea. Edo abiadura handiko tren bat pasa aurretik trenbidera salto egitekoa. Bat-batean pertsona horri eskua ematea pentsatzen duzun segundo horren ideia aurpegia ukitzearen parekoa litzateke. Bat-batean globoa askatzea erabakitzen duzun unea eta infinitoan desagertzen uzten diozuna. Burutik pasatzen zaizkizun une horiek. Beldur handia ematen duten segundoak. Bertigoz betetako uneak. 

 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko urtarrila(r)en 24-(e)an 09:36etan
 

Sortutakoak Soziala: Invisible Beauty Musikenen

Iker Arrue koreografoak garatutako Invisivle Beauty proiektua aukeratu zuen epaimahaiak Sortutakoak Sozialaren lehen edizioan. Gipuzkoako Dantzaguneak dantzako sorkuntza alor sozialean garatzeko martxan jarritako laguntza-ildo berrian. Arrue AFAGIrekin ari da elkarlanean, eta egindako tailerretan egiaztatu ahal izan dute dantzak nabarmen atzeratzen dituela gaixotasunaren sintomak. Tailerrak otsailaren 16an egingo dituzte Musikenen eta, ezinbestean, ez dizkiote ateak irekiko publiko orokorrari.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko urtarrila(r)en 23-(e)an 09:31etan
 

Deialdia: Txotx ekainean 2018 La Fundición

Irekita dago Fundicionerako proposamenak aurkezteko epea. Euskarazko eta espainolezko dantza eta antzerki-lanak aurkeztu ahal izango dira. Egitaraua osatuko da Fundicionen programzio-ildoen barruan: sorkuntza eszeniko garaikidea publiko helduarentzat. 

Informazio osoa Fundicionen webgunean

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko urtarrila(r)en 19-(e)an 15:21etan
 

Deialdia: Emergentes 2018

Helburu nagusia nazioarteko proposamen bat martxan jartzea zen, munduko osoan errealitate sozial eta adierazpide desberdinak zituzten profesional gazteen sarea ehotzeko. Era bereab, Mairenako herriak bestela ikusi ezingo lituzkeen nazioarteko ikuskizun garaikideak ikusteko aukera izango du.

Proposamenak aurkezte epea otsailaren 28an bukatuko da eta ez da inolako atzerapenik onartuko

Informazio osoa: Emergentes

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2018(e)ko urtarrila(r)en 19-(e)an 14:55etan
 

Tailerra Dantzagunean: Idoia Zabaleta, otsailaren 17an eta 18an

Idoia Zabaletak tailer bat emango du Gipuzkoako Dantzagunean, Euskal Herriko Kontakt Inpro Elkarteak antolatuta.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 15:19etan
 

Dantzan Ikasi: "Lapurdiko inauterien lehena eta oraina, kontserbazioa eta modernizazioa", Thierry Truffaut KMKn otsailaren 2an

Inauteri garaian bete-betean sartuta gauden honetan Lapurdikoei leihoa irekitzea pentsatu dugu Dantzan Ikasin. 60. hamarkadan galtzear egon ostean, haien berreskuratze lanetan zerikusi handia izan zuen Thierry Truffaut ekarriko dugu gurera inauteri eder hauez hitz egitera.

  • Hizlaria: Thierry Truffaut
  • Data: otsailak 2, ostirala
  • Ordutegia: 19:00 – 21:00
  • Lekua: Koldo Mitxelena Kulturunea (Urdaneta kalea, 9, Donostia)
  • Sarrera: Dohain*
  • Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen
E-posta Inprimatu
Osteguna, 2018(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 12:42etan
 

Deialdia: Dantza Lanen Katalogoa 2018

Bi dira Dantza Lanen Katalogoaren tresna sortzeko helburu nagusiak: bisibilitatea, katalogoarekin nazioarteko kontestu desberdinetan egiten diren aurkezpen eta bisiten bidez, eta merkataritza, Euskal Herrian sortzen diren dantza lanen banaketa eta proiekzioa. Hala ere, tresna honek joan etorriko komunikazio bat ahalbidetu nahi du, proiektu eta elkarlan eredu aberasgarriak sortzeko eremu bat sortuz. 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 18:13etan
 

Dantzan Ikasi: "Iztuetatik Mañé y Flaquereraino, XIX. mendeko euskal aisiari begirada" hitzaldia, Mikel Alberdi KMKn urtarrilaren 26an

XIX. mendeko euskal aisiari begira jartzera gonbidatu nahi zintuzkegu Dantzan Ikasin antolatu dugun hitzaldi berri honen bitartez. Juan Inazio Iztueta jaio zeneko 250. urteurreneko oihartzunak oraindik belarrietan ditugula, halako pertsonaia garrantzitsu bezain enigmatikoaren testuingurua ezagutzea interesgarria iruditu zaigu eta horretaz jarduteko Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoaren dokumentazio arduraduna, ekarriko dugu geure artera.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2018(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 11:37etan
 

Tailerra Dantzagunean: Sharon Fridman, otsailaren 14an

Sharon Fridman dantzari eta koreografo israeldarra egonaldi bat ari da egiten Kukai konpainiarekin, eta egonaldia baliatuta tailerra emango du otsailaren 14an Gipuzkoako Dantzaguneean. Dantza zaletasuna duten (ez profesionalentzat) herritarrentzako dantza tailerra antolatu da.

 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko urtarrila(r)en 16-(e)an 18:11etan
 

Estreinaldia: "Flying in Memories", Sergio Nguema Donostian urtarrilaren 25ean

Sergio Nguemak heldu den urtarrialren 25ean estreianatuko du Flying memories ikuskizuna, Donostiako Bataplan aretoan. Diziplina anitzeko lana da, zuzeneko musika, hiriko dantzak eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituena, R6B, soul, pop eta hip-hop erritmoekin. Lau musikari, lau dantzari eta kantari bat ariko dira oholtzan, helburu bakarrarekin: zuk inoiz ez bezala kantatzea, dantzatzea, izerditzea, eta gozatzea. 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko urtarrila(r)en 15-(e)an 18:05etan
 

Deialdia: Katapulta Tour 2018

Musikaren eta arte eszenikoen esparruetan garatu nahi duten artista sortuberri, profesional edo erdi-profesionalentzat zuzenduta dago. Hautatutako proiektuei honako hau eskainiko zaie: hiru emanaldi Gipuzkoako gune desberdinetan, 400 euro emanaldi bakoitzeko eta artista edo proiektua sustatzeko bideo baten grabazioa. Hurrengo estekan aurkituko duzu informazio osoa eta betetzeko formularioa. “Katapulta Tour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur-ekin batera, Donostia Kultura eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean.

Izen-emateak urtarrilaren 22 arte, esteka honetan.

Informazioa: Gipuzkoan Gazte

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2018(e)ko urtarrila(r)en 09-(e)an 15:09etan
 

Deialdia: Antzoki Alternatiboen Sarea 2018

Antzoki Alternatiboen Sareak 2018ko zirkuitoa osatzeko deialdia egin du. Eszenarako proposamen garaikideak hartuko dituzte kontuan, sareko antzokietan 2018ko laugarren hiruhilekoan emateko. 1. modalitatea publiko helduari edota familiei zuzendutako dantza edo antzerki lanei bideratuta dago. 2. modalitatea berriz, sorkuntza-prozesu bat martxan duten konpainiei eta sortzaileei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 21eako 23:59an bukatuko da. 

Informazio osoa

Informazioa: Red de Teatros Alternativos

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2018(e)ko urtarrila(r)en 08-(e)an 18:29etan
 

SORTUTAKOAK 12

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamaikagarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 12n.

Proiektuak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 29an bukatuko da. Sortutakoak 12n parte-hartzeko, proiektua aurkezteko txostena eta aurkezpen-bideoa bidali behar dira, izen-emate orriarekin batera, ondorengo helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu (dokumentazio guztia PDF bakarrean bidali behar da)

IZEN-EMATE FORMULARIOA

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko abendua(r)en 18-(e)an 00:03etan
 

Deialdia: Regards Croises 2018

Tras el proceso en 2017 de reestructuración de regiones en Francia y los consiguientes cambios administrativos en la ciudad de Biarritz y en el funcionamiento de Le Labo / Malandain Ballet Biarrit, así como en los procedimientos de comunicación en dichas organizaciones, la edición de REGARDS CROISÉS 2018 se modifica con los siguientes resultados en equipos y creador@s participantes y de contenidos artísticos y:

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko abendua(r)en 15-(e)an 14:17etan
 

Karrikan 2017: Amaia Elizaran eta Mysterieuses Coiffuresen piezak aukeratu dituzte bigarren edizioan

Amaia Elizaranen Block dantza garaikideko pieza eta Mystérieuses Coiffures konpainiaren La leyenda del hombre pájaro ipuin onirikoa aukeratu dira Karrikan plataformaren bigarren edizioan aurkeztu diren 20 proiektuen artean; plataforma horrek Euskal herriko kaleko arteen sorkuntza sustatzen du. originaltasunagatik, planteamendu artistikoaren zailtasunagatik eta proiektuen bideragarritasunagatik eman diete Karrikaneko kideek baloraziorik handiena aipatu diren lanei.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko abendua(r)en 14-(e)an 09:40etan
 

Ikastaroa Gabonetan, Arantza Iglesias, Donostian

Arantza Iglesias dantzaria eta sortzailea sarritan aritzen da lanean Gipuzkoako Dantzagunean hainbat hezkuntza eta sormen proiektutan, eta Gabonetan dantza afrikarrak irakasteko iakstaroa antolatu du.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko abendua(r)en 13-(e)an 10:05etan
 

Ikastaroa Dantzagunean: Oihana Varela, urtarrilaren 2tik 5era

Oihana Varelak osteopatia eta dantza uztartzen dituen bide oparoa joarratu du Gipuzkoako Dantzagunean. Helburua nagusitzat du dantzariei beren gorputza eta mugimendua kontzientzia gehiagorekin ezagutzeko tresnak ematea, gorputz eta mugimenduon kalitatea hobetzeko. Maila aurreratuko dantzariei eta profesionalei zuzendutako ikastaroa (toki mugatuak).

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko abendua(r)en 12-(e)an 09:55etan
 

Oihana Vesga beka batekin saritu dute Madrilgo Koreografia Lehiaketan

Oihana Vesga, Gipuzkoako Dantzagunean hainbat proiektutan lanean aritzen denak, sari bat jaso du Madrilgo Koreogafia Lehiaketan. Zehazki, Motivaction piezarekin jaso du Bartzelonako Institut del Teatren ikastaro trinkoetarako eta Bassano del Grappako (Veneto) Opera State Festivalen ikerketzen aste betez aritzeko beka. 

Saritutako proiektu guztiak

Informazioa: Certamen Coreográfico de Madrid

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko abendua(r)en 11-(e)an 10:13etan
 

Tailer-audizioa: Anezka, Baratza Aretoan, abenduaren 19an

Anezka konpainiak 18 eta 25 urte bitarteko gazteei aukera bat luzatu nahi die, 2018ko lehen bost hilabeteetan mugimenduaren arteetako profesionalizazio-prozesu batean aritzeko. Dantzari edota interprete fisiko talde murritz bat aukeratu dute Baratzan, eta ordaindutako lana egingo dute hainbat koreograforekin, dantzarirekin eta eszenako zuzendari batekin, entrenatzen eta esznerako bakarkako eta taldeko piezak sortzen.

 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko abendua(r)en 07-(e)an 11:27etan
 

Estreinaldia: "Alfabeto movil", Ion Munduate Tabakaleran, abenduaren 16an

Ion Munduatek performance honetan alfabetoa mugitzen den zerbaiten antzera hautemateko ideia lantzen du zerbait finkoa izan beharrean; izan ere, alfabetoa mugitu egiten dela hautematen badugu, hitzen eta hitzek irudika dezaketen haren idazkuntzak eta irakurketak hizkuntzaren esperientzia berriak sor ditzakete, egoera potentzial baten barruan eta ekintza honek jorratzen duen elementuen barruan. Horiek errebelazio-prozesu batekin alderatzea gustatzen zait.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko abendua(r)en 05-(e)an 13:24etan
 

Tailerra, dantza eta antzerki ikuskizunen banaketa: Nines Carrascal, Baratzan abenduaren 4tik 7ra

Arrazoizkoa da pentsatzea produktu on batek ez duela banaketarik behar? Bakarrik saltzen diren ikuskizunak daudela pentsatzera iritsi gintezke? Eta, hala balitz, bada formula magikorik? Zein dira arrakastaren gakoak? Edozein motako kultur produktuek lehiakor, kontsumigarri, eskuragarri, erakargarri... izateko marketin-estrategiak behar dituzte. Gaur egun salmentaren balioa ez dago produktuaren balio artistikoan bakarrik, marka balioan ere badago. Ezinbestekoa da helburuak, estrategiak eta baliabideak definitzeko komertzializazio--plan bat egitea, merkatuan ondo kokatzeko eta enpresaren ikuspegitik errentagarritasun gorena lortzeko.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko abendua(r)en 01-(e)an 10:56etan
 

Labo IV: "Trans-Lúcido" (estreinaldia) eta "Nire azalean arrotz", Donostian azaroaren 14an

Datorren abenduaren 14an 19:30ean, LABOren IV. jardunaldia izango dugu. #Salón-en hasiko gara Nere Azalean Arrotz dantza garaikide piezarekin, Myriam Perez Cazabonen eskutik eta Leire Otamendik eta Oihana Vesgak antzeztuta. Atsedenaldi txiki baten ondoren, #Cripta-n, Oihana Varela Aizpuruak Trans-Lúcido dantza garaikide pieza aurkeztuko digu. Iñaki Carrera, Ane Payer eta Marina Scotto ditugu antzezleak.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko azaroa(r)en 24-(e)an 09:22etan
 

Gabonetako ikastaroak 2017: izen-emateko epea irekita

Irekita dago Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak urtero Gabonetako oporretan antolatzen dituen ikastaroetan izen-emateko epea. Abenduaren 26tik 30era egingo dira aurtengo bi ikastaroak eta dantza klasikoa eta modernoa landu ahal izango dituzte ikasleek. Izen-emateko azken eguna abenduaren 15a da, eta ikastaro bakoitzeko toki-kopurua mugatua da.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko azaroa(r)en 20-(e)an 00:04etan
 

Deialdia: Tabakaleran boluntarioak behar dituzte sorkuntza prozesu baterako

Prozesu koreografiko batean parte hartzeko boluntario bila gabiltza. Ion Munduate koreografoarekin batera garatuko den eta Maite Garbayo Maeztuk Tabakaleran zuzentzen duen Mugak/Fronteras proiektuaren barne kokatzen den prozesua dugu. Prozesu koreografiko hau lantegi bezala planteatzen da eta mugimenduaren bitartez alfabeto mugikor bat egitea du helburu, gero abenduaren 16an Tabakaleran aurkezteko. Mugaren inguruko kontzeptuen bitartez, prozesu geografiko, koreografiko, poetiko eta dinamikoak iradokitzen saiatuko gara. Horrela, kontzeptu hauek mugimendu eta bizipen ugari eta anitzak leku zehatz eta egonkorrarekin kontrajarrita daudela ikusaraziko dugu. Mugimendua, dinamika eta esperientziaren intentzioa, idatzi eta sortuko diren hitz eta esanahiekiko ikuspegi desberdina sortzea da, beste aukera eta esanahi batzuk eraikiz. Hau da, muga polifoniatik birpentsatzea; hiru hizkuntza eta alfabeto bakar bat.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko azaroa(r)en 10-(e)an 11:22etan
 

Deialdia: Danza Extrema 2017

Navalmoral de la Matako Takta Arte Zentroak IV. Danza Extrema koreografia-lehiaketaren deialdia egin du. Abenduaren 16an eta 17an egingo da, Takta zentroko Paspie Danza konpainia egoiliarrak antolatuta. INAEMen bitartez, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntza du ekitaldiak, eta Extremadurako Elkargoaren Kultur Idazkaritzaren bitartez, sorkuntza koreografikoa ikuspegi garaikide batetik sustatzea du herlburutzat.

Eskaerak aurkezteko epea abendauren 1ean bukatuko da 

Informazio osoa: Takta Arte Zentroa

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko azaroa(r)en 10-(e)an 10:03etan
 

Deialdia: Kutxa fundazioaren laguntzak 2018

Deialdi honen helburua da hainbat eremutan proiektuak garatu eta sustatzen dituzten erakunde eta entitateei laguntzea, besteak beste honako eremu hauetan: gizarte-laguntza eta gizarteratzea, osasuna, dibertsitate funtzionalerako eta desgaitasunerako arreta, hezkuntza eta prestakuntza, euskararen eta hizkuntza-bizikidetzaren garapena, kultura, kirolaren eta kirol-balioen sustapena, lankidetza, genero-berdintasuna bultzatzea, kulturarteko edo jendarteko bizikidetza, zientzia-ikerketa, berrikuntza eta garapen teknologikoa, ingurumena eta iraunkortasuna, gazteak eta bazterkeria-arriskuan dauden kolektiboak laneratzeko laguntza etab.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko azaroa(r)en 08-(e)an 10:00etan
 

Dantzan Ikasi: Berastegiko San Joan dantzak, Beasainen azaroaren 18an eta abenduaren 2an

Gipuzkoako dantzen tradizioan toki berezia dute Berastegiko San Joan dantzek. Brokel-dantzaren zikloaren egitura dute sailaren bederatzi dantzek: Paseoa edo boastitzea, lauko txikia, kontrapaseoa, kapitan-dantza, zorri-dantza, seikoa, brokel-dantza, billantzikoa eta bukaera. San Joan dantzen bereizgarri nagusia dantzaeran eta urratsetan datza, eta horiek landuko ditugu Nazabal aita-semeek emandako ikastaroan.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko azaroa(r)en 02-(e)an 13:12etan
 

Gala: "Alicia Amatriain, Donostia Bihotzean", Victoria Eugenian, azaroaren 10ean eta 11n

Donostiar artista sarituak sei pieza emango ditu; horien tartean Egurra estreinatuko du, Juan Mari Beltranen musikarekin. Sei urteren ondoren donostiar eszenatokietan aritu gabe egon ostean, Victoria Eugenia antzokira itzuliko da Alicia Amatriain. Moskuko Bolshoi antzokian, Terpsicoreren artearen sorleku nagusietako batean, 2016ko ballet klasikoko Oscar saritzat jotzen den Benois de la Danse Sariarekin borobildu duen aitorpenez eta sariz denboraldi bikaina burututa iritsiko da Amatriain Donostiara.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko azaroa(r)en 02-(e)an 12:53etan
 

Deialdia: Umore Azoka 2018

Maiatzaren 17, 18, 19 eta 20an egingo den 2018ko Umore Azoka – Leioako Kale Artisten XIX. Azokan parte hartzeko proposamen artistikoak bidaltzeko epea ireki da. Umore Azokak harrera egiten die kalea adierazpen eta komunikazio artistikorako bide gisa erabiltzen duten konpainia edota artista profesionalen lanei.
Kale antzerki, musika, zirku, dantza eta bestelako lanak onartuko dira, izan haurrentzat, familientzat zein helduentzat. Lanek Estatuan estreinakoak edo maiatzaren 2016etik aurkeztutakoak izan behar dute, eta oso modu positiboan baloratuko da Azokan bertan estreinatzeko proposamena, betiere Azokaren Zuzendaritza Artistikoak behar beste denbora badu estreinu horren kalitatea balioesten duten datuak biltzeko.

Izen-ematea eta oinarriak

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko urria(r)en 31-(e)an 09:20etan
 

Estreinaldia: "Martin Zalakain", Argia eta Artedrama, Bilbon azaroaren 11n

Pio Barojaren Zalakain abenturazalea klasikoa baliatu du Juan Antonio Urbeltzek bere ikuskizun berriaren argumentua haritzeko. Narrazio dramatikoa duen dantza ikuskizuna da, eta antzerkiaren alderdia lantzeko Artedrama konpainiarekin elkarlanean ari dira Argiako dantzariak. Ildo horretan, Ander Lipus aktoreak jokatuko du Pio Barojaren papera, eta zuzeneko narrazioa egingo du, donostiar idazle ezagunaren rolean. Harkaitz Cano idazleak egokitu ditu Barojaren eleberriko hainbat pasarte eta gertaera. Hirugarren Karlistadan kokatuta dago kontakizuna, eta haren baitan sortutako gatazkak eta gertaerak irudikatuko dituzte dantzariek.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko urria(r)en 27-(e)an 12:48etan
 

Deialdia: Danza a Escena 2018

Heldu den azaroaren 8 arte dago irekita, konpainia profesionalentzat, Danza a Escenaren bederatzigarren edizioan izena emateko epea. Deialdi honetan izena eman dezakete espainiar estatuan egoitza duten eta 2017an biratarako laguntzarik jaso ez duten konpainia profesionalek bakarrik. Gehienez ere, bi ikuskizun aurkez litezke, gehienezko 7.000€-ko katxearekin (zergak kontuan hartu gabe, eta katxe horretan ikuskizunaren gastu guztiak sartuko dira, fitxa teknikoa izan ezik). 

Deialdia eta informazio osoa

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urria(r)en 26-(e)an 09:29etan
 

Tailerra: dantza integratua, Nuria Perezekin, Errenterian, 2017-2018 ikasturtean

Bizikidantza, dantza integraziorako motore izenburuarekin, Errenteriako Udalak, Kukai Dantzak eta Goyeneche Fundazioak, Dantza Integrazio Tailerra antolatu dute urte osorako, Nuria Perezen eskutik. Tailerrak integrazioa du helburu nagusi, eta dantza izango da helburu horretara iristeko bidea. Tailer honetan nahi duen herritar orok eta Goyeneche Fundazioko erabiltzaileek hartuko dute parte. Kukai eta Udala herritar guztiei gonbitea egin nahi diete, esperienza zirraragarri honetan parte hartzeko.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urria(r)en 19-(e)an 00:31etan
 

Estreinaldia (eta bidaia): "Growing young", Dantzaz azaroaren 11n

Giza-harremanak dira Dantzaz Sormen Koreografikorako Nazioarteko Zentroaren lan berriaren protagonistak. Growing Young izena du azaoaren 11n Valladolideko Laguna de Duero Arteen Etxean aurkeztuko duten lanak. Itzik Galili, Janis Claxton, Daniele Ninarello eta Wubkje Kuindersma dira koreografoak, eta Dantzazez izpirituari eta arimari omenaldi bat egin diote: etengabe hazten ari den, eta gaztetasunaren energia, kuriositatea, xalotasuna eta jarioa mantentzen duen taldea, etengabeko aldaketan, baina nortasun finkoarekin. Dantzazen ikuskizun berriak nazioarteko gune handietatik (Korzo, Dancebase edota Piamonte dal Vivo) koreografo nabarmenek sortutako piezekin osatu da. 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko urria(r)en 17-(e)an 15:27etan
 

Zinetika 2017 Donostian eta Iruñean egingo da, azaroaren 22tik 25era

Zinetika jaialdiaren II. edizioa Iruñean, azaroaren 22 eta 23an, eta Donostian, azaroaren 24 eta 25an egingo da Iruñeko Udaletxea, Nafarroako Filmoteka, Gipuzkoako Dantzagunea eta Tabakalerako zinemak jaialdietarako duen eskutitza txurien programarekin elkarlanean. Zinetika mugimenduaren bitartez adierazten den zinemaren erakusleiho izan nahi du. Ikus-entzunezko medioen bitartez dantzaren aniztasuna erakutsi nahi du, ikusleengan koreografia-sormen berezi batekiko ikusmira piztuz. Zinetikak hainbat jaialdiekin elkarlana egiten du. Sare honek artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraiki nahi dituen plataforma osatzen du eta kultur- elkartrukea aberasten du. Antolatzaileak: El Trastero Creativo eta Dantzagunea.

Zinetika 2017: egitaraua

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko urria(r)en 16-(e)an 13:48etan
 

Tapiz berriak Gipuzkoako Dantzagunean

Urri hasieratik tapiz berriak dituzte Gipuzkoako Dantzaguneko bi areto nagusiek. Etengabeko erabilera jarraituaren ondorioz, Errenteriako Udaleko Niessen eraikineko instalazioetako estudioetako dantzarako zorua hondatuta zegoen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak berritu egin areto handiko eta ertaineko lurra. Aurrekoak ez bezala, oraingoan moketa-zatiak jarri dira aretoen sarreratan. Nolanahi ere, aretoen erabilera-arauak aldatu egin dira, dantzarako ezinbestekoa den zorua ahalik eta kondizio onenetan eta ahalik eta denbora luzeenean mantentzeko. 

  

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko urria(r)en 13-(e)an 10:14etan
 

Sortutakoak: Soziala eta Tradizionala deialdietan aukeratutako proiektuak

Sortutakoak Soziala 1 eta Sortutakoak Tradizionala 6 deialdiak eginda, aukeratuta daude Gipuzkoako Dantzagunearen laguntza jasoko duten proiektuak. Dantza sozializatzeko, eta sentsibilizaziorako eta hezkuntzarako zuzendutako proiektuei irekitako Soziala ildo berrian,  Ai Do Projecten Invisible Beauty proiektua aukeratu da. Alzheimer gaixotasuna duten pertsonei zuzendutako proiektua da, eta AFAGIrekin batera garatzen dute. Bestalde, Tradizionalerako aukeratutako proiektua Otxandioko soka-dantza, Santurtziko Mendialde taldeak egindako ikerketa eta berreskuratze-lana. 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urria(r)en 12-(e)an 21:17etan
 

Deialdia: Teatros del Canal, 2018ko egonaldiak

Madrilgo Erkidegoaren mendeko Danza Canal Zentroak (CDC) egonoldi artistiko profesionalak egiteko bere 10. deialdia ireki die profesionalei, hala konpainia egonkortuei, nola hasiberriei, dantzaren eta mugimenduaren arteen inguruko lan-ildoak gara ditzaten; helburutzat eremu horietan ikerketa eta garapena helburutzat dituzten proiektuak lagunduko dituzte. Programaren xedea da profesional-sarea babestea, lanera toki pribilegiatuak eskainita, baita sortzeko, ikertzeko denbora izatea ere, beren prozesuak parteka ditzaten.  

Proiektuak aurkezteko epea 2017ko azaroaren 3an bukatuko da

Informazio osoa

Informazioa: Teatros del Canal

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko urria(r)en 11-(e)an 15:15etan
 

Deialdia: Teatros del Canal, 2019ko egonaldiak

La Consejería de Cultura, Turismo y Deportes de la Comunidad de Madrid convoca la 11ª edición de residencias artísticas en el Centro Danza Canal (CDC) para creadores y compañías, profesionales, consolidados o emergentes, que desarrollen sus líneas de trabajo en los ámbitos de la danza y las artes del movimiento, con el objetivo de investigar y/o desarrollar nuevos proyectos artísticos. La finalidad de este programa de residencias, mediante la puesta a disposición a creadores y compañías de las salas del CDC, es apoyar la creación coreográfica y consolidar el tejido profesional y empresarial de las compañías, facilitando recursos y espacios con unas condiciones excepcionales que permitan a estos artistas investigar, crear, formarse y compartir los procesos creativos.

El periodo de recepción de proyectos termina el 31 de octubre de 2018

Bases e inscripción

Información: Teatros del Canal

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko urria(r)en 11-(e)an 15:15etan
 

Estreinaldia: "Pequeños actos", Cielo Raso azaroaren 26an Gazteszenan

Cielo Rasok Pequeñas cosas bere azken lana estreinatuko du azaroaren 26an Gazteszenan. Gipuzkoako Dantzaguneko konpainia aktiboenetako bat da Cielo Raso, besteak beste, urte osoan zehar publikoari irekitako klase irekiak eskaintzen dituelako, eta Zabalik tailerrak antolatzen dituelako.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko urria(r)en 10-(e)an 11:29etan
 

Estreinaldia: "Funtzak", Nuria Perez urriaren 21ean BAD jaialdian

Nuria Perez dantzari eta koreografoak Funtzak, besteren artean, Gipuzkoako Dantzagunean landu den bere azken lana aurkeztuko du, Bilboko BAD Jaialdiaren barruan. Funtzak emakume hiltzaile baten istorio tragikoa da; gizakiaren esentziaren harrapakariarena. Hiltzea ez da helburua, esentzia izatea lortzeko ondorioa baizik, lipar batez baino ez bada ere, ez delako gai berea duenari erreparatzeko. Bere biktimek esentzia xarmagarriak dituzte bere gusturako, bere gorputzaren keinu guztiak, lurrin guztiak estimatzen ditu. Esentzia: eraikitako nortasunaren atzean dagoen potentziala.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko urria(r)en 09-(e)an 09:26etan
 

Deialdia:Eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko diru laguntzak 2017, Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak eszena ikuskizunak sustatzeko eta sal­tzeko, eta arte eszenikoen alorrean sen­tsi­bilizazio, prestakun­tza eta bitarteko­tza programak dituzten Gipuzkoako konpainia eszenikoei (antzer­kia eta dan­tza) diru lagun­tzak emateko 2017 urteko deialdia argitaratu du.

Deialdi osoa

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko urria(r)en 06-(e)an 15:28etan
 

Klase irekiak Dantzagunean: Ertza urrian

Ertza konpainia sorkuntza-prozesu betean dago eta haren barruan bi astez irekiko ditu beren lan-jardunaren hasierako orduko ateak. Asier Zabaletak zuzentzen duen konpainia estilo anitzeko artistekin aritzen da elkarlanean, eta txandaka ariko dira, egunero dantza mota bat lantzen.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko urria(r)en 04-(e)an 10:34etan
 

Master classa + ikuskizuna: La Macana, azaroaren 4an

Galiziako La Macana konpainiak Invisible wires lana aurkeztuko du Donostiako Gazteszena aretoan azaroaren 4an. Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Dantzaguneak elkarlan jarraituan segitzen dugu eta, sormen-prozusuak publikoari gerturatzeko helburuarekin, konpainika master class bat emango du Gipuzkoako Dantzagunean, emanaldiaren eguneko goizean. Bertan parte-hartzen dutenek emanaldirako sarrera jasoko dute.   

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko urria(r)en 03-(e)an 11:26etan
 

Erakustaldia Dantzagunean: Thiago Cohen, urriaren 20an

Thiago Cohen dantzari brasildarrak egonaldia egin du Gipuzkoako Dantzagunean, Ertza konpainiaren eskutik, eta Bahia Estatuko Gobernuko Kultur Idazkaritzarena laguntzarekin. Hainbat aste egin ditu gure artean, eta urri hasieran Gipuzkoako Dantzagunean tailerra eman zuen, baita erakustaldia egin ere Donostiako Convent Gardenen. Egonaldiaren amaiera gisa, egindako lana erakutsiko digu Gipuzkoako Dantzagunean urriaren 20an, Ertza konpainiarekin batera.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko iraila(r)en 26-(e)an 11:09etan
 

Deialdia: XIV Dantza Zirkuitua

Irailaren 22tik urriaren 16ra arte Dantza Zirkuituak proposamenak jasotzeko epea zabaldu du, 2018ko dantza katalogoa osatzeko asmoz. Euskal konpainien proposamen guztiak zuzenean sartzen dira dantza katalogoan, baina programatzaileei helarazten zaien informazio izaera duen katalogo laburrean sartuko dira soilik azken hiru urtetan estreinatutako ikuskizunak (2015, 2016 eta 2017), betiere Sareako bulegoak horien berri duen arabera. Proposamenak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidali behar dira, eta epea datorren urriaren 16ra arte dago irekita.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko iraila(r)en 25-(e)an 11:23etan
 

Dantzan Bilaka 2017 urriaren 5etik 8ra Bilboko Azkuna Zentroan

Urriaren 5etik 8ra aurkeztuko dira Bilboko Azkuna Zentroan 2017ko Dantzan Bilaka programako proiektuak. Tartean izango dira Gipuzkoako Dantzagunean prestatutako zenbait proiektu izango dira. 2017ko edizioak aldaketak dakartza. Azken bi urteetan ADDEk (Euskal Herriko Dantza Profesinalen Elkarteak) programaren kudeaketan lan egin du eta, lanketa horren hausnarketaren ondorioz, programari astindu bat ematea erabaki dute. Aurten, parte hartzen duten proiektuen aurkezpen guztiak lurralde bakarrean bilduko dira, horrela, partaideak, beste profesionalak eta ikusleak elkartu eta ekitaldia aberastuko dituen ekintza paraleloak egingo dira ideien hartu-eman eta hausnarketarako testuinguru zabalago batean.

Informazioa: ADDE

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko iraila(r)en 21-(e)an 13:14etan
 

Atalak 2.0 Dantzan Hirianen

Atalak 2.0, Dantzaz konpainiak Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean egiten duen proiektua, eta 2013tik Donostia Kulturak sustatzen duena, Dantzan Hirian jaialdian izango da lehen aldiz. Ondorengo koreografia-piezak aurkeztuko dira irailaren 23an Donostian: Marta Coronadoren Acorde bajo continuo eta Vicky P. Mirandaren El último aliento. Ekimen horren bidez, egoitza Errenterian duen Dantzaz konpainiak Sorkuntza Koreografikorako Zentro baten aldeko apustua finkatu eta indartu egiten du.

Dantza Hirian 2017: egitarua

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko iraila(r)en 20-(e)an 11:15etan
 

Tailerra Dantzagunean: Urs Stauffer, kontakt inprobisazioa, azaroaren 3tik 5era

EHKIEk Urs Stauffer irakaslearekin kontakt-onprobisazio ikastaro bat antolatu du Gipuzkoako Dantzagunean. Gipuzkoako Dantzagunean behin baino gehiagotan zian den Stauffer gurera itzuliko da. Helburua da gero eta jarraitzaile gehiago dituen kontakt-inprobisazioaren ezagutzan sakontzea.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko iraila(r)en 19-(e)an 10:47etan
 

Klase irekiak Dantzagunean: Renata Arnedo, urrian eta azaroan

Lehen ordua teknika-tresnak lantzeari dedikatuko diogu, arintasuna eta gorputzaren jarrera hobetzeko, bigarren orduari begira. Bigarren ordu hori "uneko konposizioan" pasako dugu. Gure presentziaren eta entzutearen kalitatea hedatzearekin, kideekin egindako konposizioen abildadeak garatuko ditugu: espazioa, denbora, musikaltasuna, poesia... Saio guztietara etortzea gomendatzen da, hala norbanakoaren garapenerako, nola taldearen hoberako. Nolanahi ere, edonori irekitako saioak izango dira ikastaroak iraungo dituen bi hilabeteetan. 

,

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko iraila(r)en 18-(e)an 11:03etan
 

Estreinaldia: "Microclimate", Lasala Gazteszenan urriaren 1ean

Gure mundua, nire mundua, garbia, ederra, bakarra. Pertsona bakoitza errealitate arrunt batean bizi da eta, aldi berean, patroi eta prozesu atmosferiko pertsonalak bereizgarriak egiten dituzten mikro mundu txikietan ere. M I C R O C L I M A T E-n, oihartzunaren zirrararen bitartez, giro paregabe eta pertsonala sortzen da, ilunean gozamena eta begiratzeari gonbidatzen duena.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko iraila(r)en 15-(e)an 11:16etan
 

Erakustaldia: Thiago Cohen, LABOn (Convent Garden) urriaren 6an

Thiago Cohen dantzari brasildarra egonaldia egiten ari da Gipuzkoako Dantzagunean, Ertza konpainiaren eskutik, eta Bahia Estatuko Gobernuko Kultur Idazkaritzarena laguntzarekin. Hainbat aste egin ditu gure artean, eta urri hasieran Gipuzkoako Dantzagunean emango duen tailerraekin batera, erakustaldia egingo du Donostiako Convent Gardenen, urriaren 6an. Burua itzali izeneko pieza aurkeztuko, eta aurretik aurkeztuko da Cai Tomosen eta Itxaso Diazen Olvidándonos y recordándonos a nosotras mismas dokumentala.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko iraila(r)en 13-(e)an 11:09etan
 

Ikastaroa Dantzagunean: Kukai, 2017-2018 ikasturtean

Kukai Dantzak dantzari gazteentzako formazio kurtsoa jarri du abian. Kurtsoaren helburu nagusiak izango dira: dantzari gazteei dantza tradizionalean eta garaikidean formazio osagarri bat eskaintzea eta Kukai Dantzaren lan ildo eta errepertoriora hurbilketa bat eskaintzea. Horretarako, Kukai Dantzako dantzariak eta irakasle espezializatuak jardungo dira irakasle gisa.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko iraila(r)en 12-(e)an 10:02etan
 

Tailerra Dantzagunean: Thiago Cohen, urriaren 2tik 4ra

Thiago Cohen dantzari brasildarra egonaldia egiten ari da Gipuzkoako Dantzagunean, Ertza konpainiaren eskutik, eta Bahia Estatuko Gobernuko Kultur Idazkaritzarena laguntzarekin. Hainbat aste egin ditu gure artean, eta urri hasieran tailerra emango du Gipuzkoako Dantzagunea. Era berean, erakustaldia egingo du Donostiako Covent Gardenen, urriaren 6an.   

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko iraila(r)en 11-(e)an 11:02etan
 

Dantza Hirian 2017: egitaraua

Dantza Hirian jaialdiak bere abenturarekin jarraitzen du Baiona-Donostia Euskal Eurohirian barrena, bertako plaza eta kaleak gaur egungo dantzaren agertoki bilakatuz. Jaialdi ibiltari honek arte mota hau ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa herritarrengana hurbiltzen du, mugak gainditzen dituen topagune eta eremu partekatu bat sortuz.

Dantza Hirian 2017: egitarau osoa

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko iraila(r)en 08-(e)an 11:36etan
 

Atlantikaldia 2017, irailaren 21etik 24ra Errenterian

Atlantikaldia, itsasontzi handi bat bailitzan, lau eguneko kultur lehorreratze handi bat irudikatuko du herria Itsas topaleku bilakatzen. Berarekin, munduko txoko ezberdinetako musikak, hizkuntzak, gastronomiak, jolasak eta bestelako kultur jarduerak ekarriko ditu. Lau egunez Errenteria kolorez eta doinuz beteko da, garai bateko itsas portuetan bezala etorrera bakoitzarekin herria goitik behera eraldatuz. Jaialdiak nortasun berezidun guneak sortuko ditu bereziki apaindutako Itsas topalekuak irudikatuz. Topaleku hauen bitartez hiriko zenbait espazio eraldatuko dira aurreiritzi gabeko guneak bihurtzeko helburuarekin. Gune hauek berriak izango dira herritarren zein bisitarien begietan. Horrela, topalekuek, Atlantikandia ikuspegi zabalarekin gozatzea ahalbidetuko dute.

Atlantikaldia 2017: egitaraua

Informazioa: Atlantikaldia

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko iraila(r)en 07-(e)an 13:12etan
 

Emanaldia: "Fresh cool", Tio Teronen Semeak Errenterian, irailaren 16an

Jende askok dantzatu du Raphaelen kantaren bat bere bizitzako uneren batean, baina zenbat jende saiatu da haren kantak euskal dantza herrikoiekin nahasten? Tira, ba Tio Teronen Semeak bai, eta harrigarriena da ongi gelditzen dela. FreshCool ikuskizunak aurreskuaren soiltasuna eta ganberrokeria batzen ditu umorez betetako saioan. Euskal dantza bitxiak izango dira, baina funtsean euskal dantzak dira hala ere.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko iraila(r)en 07-(e)an 00:47etan
 

Master classa Dantzagunean: Iker Karrera, irailaren 30ean, (Dantza Hirian)

Beroketak eta luzakatak egiten hasiko da klasea. Segidan kalitate-mota askoko ariketak egingo dira, inprobisazioetatik eta esaldi laburretatik abiatuta. Ondoren, dantza garaikidea eta hiriko dantzak nahasten dituen estilo zehatz bateko bariazio bate ikastea izango da klaseko helburua. Musikaltasuna eta dinamika-aldaketak dira estilo horren bi klabeak.

  • Data: irailaren 30a, larunbata
  • Ordutegia: 11:00 - 13:00
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Prezioa: doakoa
E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko iraila(r)en 06-(e)an 11:30etan
 

Master classa Dantzagunean: Javier Guerrero, irailaren 23an, (Dantza Hirian)

Konposizio eta inprobisazio tresnak landuko dira, mugimendu-materialak lortzeko mekanismoak zabaltzeko helburuarekin. Taldearekin hausnarketa-gune bat sortzea proposatzen da, pixkanaka gureganatzen dugun tresnak eta ulermena lantzeko. 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko iraila(r)en 05-(e)an 11:19etan
 

Dantza flamenkoa: Karmele Cepero, 2017-2018 ikasturtea

Karmele Cepero, Dantzagunean sarritan lanean aritzen den dantzariak eta irakasleak, klaseak emango ditu Donostian. Ceperok Sevillan egin zuen formazioa, bertako Cristina Heeren Fundazioan. Han landu zituen: konpasaren teknika, gorputz koreografia eta adierazpena, eta kola eta mantoi bata teknika eta koreografia.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko iraila(r)en 04-(e)an 09:00etan
 

Aurre-estreinaldia: Dantzaz, irailaren 8an Basteron

Martxoan ezagutu genuen Dantzaz konpainiarekin sinatutako hitzarmenaren lehen emaitza, Itzik Galili koreografo entzutetsuaren Prelude to a Wasted Tear obra, ekainean izan zen Basteron prestatutako bigarren obraren aurrestreinaldia, Wubjke Kuindersma koreografoaren Youth, eta oraingo honetan Daniele Ninarello italiarraren Lead koreografia ezagutzeko aukera izango dugu.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko iraila(r)en 01-(e)an 08:47etan
 

Ikastaroa Dantzagunean: sabar dantza (Senegal), Sophie Sabarrekin, urriaren 14an eta 15ean

Sabar dantza senegaldarra lantzeko ikastaroa, Sophie Sabar irakasle entzutetsuaren eskutik.

  • Datak: urriaren 14a eta 15a, larunbata eta igandea
  • Tokia: Gipuzkoako Dantzagunea
  • Horario: 11:00-14:00
  • Izen-ematea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 600 690 688 / 606 226 486
E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an 09:55etan
 

Programaren aurkezpena: Convent Garden, irailaren 7an

Datorren irailaren 7ean, arratsaldeko 7,30etan Convent Gardeneko La Azotean (Manterola, 15), LABO NODE Lab Garden: Proposamen Eszenikoen Laborategiaren aurkezpena izango da.

LABOren helburu nagusia Convent Garden eszenikoak, esperimentalak eta performatiboak diren proposamenak eta euren sortze prozesuak aurkezteko lekua bilakatzea da, espazio ireki bat sortzea.

Programaren aurkezpena eta gero Jaiotz Osa sortzaile eta koreografoak Suddenly bere azkenengo pieza aurkeztuko du. LABO Dantzagunea eta Gipuzkoako Aldundiaren babesa du.

Sarrera doan (aforo mugatua).

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko abuztua(r)en 30-(e)an 14:15etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: Kanpai, irailaren 8an (Dantza Hirian)

Kanpai konpainia Natalia de Miguel eta Jorge Jauregi dantzari eta koreografoak elkartzetik sortu zen. Egonaldia egin zuten Gipuzkoako Dantzagunean, Sortutakoak programaren barruan. Oraingoan, Dantza Hirian jaialdiko Aterpean programaren barruan egonaldia egiten ari dira bertan, eta beren lana entsegu ireki batean erakutsiko diote publikoari irailaren 8an. 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko abuztua(r)en 29-(e)an 11:31etan
 

Sortutakoak 11: erakustaldia, Denis Santacana, irailaren 9an Gazteszenan

Denis Santacanaren Encuentros proiektua Sortutakoak 11n aukeratutako proiektuetako bat izan zen, eta dagokion egonaldia egingo du abuztuan zehar Gipuzkoako Dantzagunean. Egonaldiaren amaieran egindako lanaren erakustaldi ireki bat egingo dute, egonaldiko sorkuntza-prozesuan landutakoak erakusteko. 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko abuztua(r)en 28-(e)an 10:38etan
 

Ikastaroa: dantza garaikidea, Arantza Iglesias irailean

Arantza Iglesias dantzaria eta sortzailea sarritan aritzen da lanean Gipuzkoako Dantzagunean hainbat hezkuntza eta sormen proiektutan. Kurtsoa hasteko bi asteko lana proposatzen du, trainin fisiko mugimenduekin, eta mugimendua sakonetik lantzen.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko abuztua(r)en 10-(e)an 09:46etan
 

Sortutakoak 11: erakustaldia, Trastero Creativo, abuztuaren 10ean

Trastero Creativoren Kirolak proiektua Sortutakoak 11n aukeratutako proiektuetako bat izan zen, eta dagokion egonaldia egingo du abuztuan zehar Gipuzkoako Dantzagunean. Egonaldiaren amaieran egindako lanaren erakustaldi ireki bat egingo dute, egonaldiko sorkuntza-prozesuan landutakoak erakusteko. 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko uztaila(r)en 28-(e)an 10:37etan
 

Estreinaldia: "Lorem ipsum", Eneritz Zeberio Bartzelonan

Eneritz Zeberiok bihar, uztailak 29, aurkeztuko du Bartzelonako Estudi antzokian Lorem ipsum, Institut del Teatreko ikasle gisa garatutako lana. Sorkuntza-prozesuaren zati handi bat Gipuzkoako Dantzagunean egin du, eta Bartzelonako eskola ospetsuko ikasle gisa, han aurkeztuko du. Carmen Derre, Izaskun Lapaza, eta Aintzane Revuelta dantzariek dantzatuko dute koreografian. 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko uztaila(r)en 27-(e)an 10:23etan
 

Deialdia: Iberescena 2017

Iberescena plataformak ondorengo deialdiak ditu irekita, ikuskizunen emanaldiak laguntzeko, ondorengo ildoetan:

  • Iberoamerikar ikuskizunak koproduzitzea
  • Ikuskizunak programatzeko jaialdiak eta espazioak
  • Sorkuntza-egonaldiak egiteko iberoamerikar zentroak

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko uztaila(r)en 27-(e)an 10:09etan
 

Deialdia: Madrilgo Koreografia Lehiaketa 2017

Paso a 2 plataformak abian jarri du Madrilgo Koreografia Lehiaketaren 31. edizioa, deialdi ofiziala irekitzearekin batera. Deialdia dantza garaikide, antzerki fisiko edota gorputza funtsezko elementutzat duten sorkuntza berriei dago irekita, eta lengoaia eta ikuspegi aniztasuna sustatzea da helburua. 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko uztaila(r)en 26-(e)an 10:10etan
 

Deialdia: Karrikan 2017

Karrikan plataforma bat da eta bere helburua da Euskal Herrian kaleko arteetan hasten ari diren artisten sormen-lanak sustatzea eta zabaltzea. Hasten ari diren profesional edo profesional bidean diren eta espazio publikoan ari diren Euskal Herriko (zazpi probintzia historikoak) taldeen, artisten, konpainien sormen-lan originalak bultzatu nahi du plataformak. Balio berezia emango zaio “kaleko ikuskizuna” kontzeptuari. Zuzenean egindako ikuskizunaren diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina ugariko ikuskizuna, eta abar. Hala ere, lehentasuna emango zaie testurik gabeko edo euskarazko proiektuei. Azkenik, formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko uztaila(r)en 21-(e)an 10:19etan
 

Deialdia: Paraiso egonadi artistikoak 2017

Paraíso egonaldien helburua da sormen-proiektu berriak sustatzea, mugimendu-arteen talde berriak sortzea bultzatzea, eta  konpainien beharrak asetzea sorkuntza-prozesuan daudenean. Egonaldi artistiko gisa ulertzen da espazio bat eta denbora-tarte bat eskaintzea ikertari edota sorkuntzari eta, beraz, ez da eskatuko amaitutako produktu eszeniko bat.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko uztaila(r)en 20-(e)an 10:20etan
 

Topaketa koreografoarekin Dantzagunean: Antonio Ruz, abuztuaren 4an

Antonio Ruzen konpainiak astebeteko egoanldia egingo du Gipuzkoako Dantzagunean, Olga Pericet dantzariarekin elkarlanean, eta Espainiako Balletak eskatuta, Electra lana prestatzeko. Hainbat dantza-lengoaiaren bitartez, tragedia klasikoa haragitzen dute, ikuspegi berritzaile eta garaikidearekin, herri-iruditerian inspiratuta. 2017ko abenduaren 9an estreinatuko da Madrileko Zarzuela Antzokian. 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko uztaila(r)en 11-(e)an 14:10etan
 

Udako ordutegia Gipuzkoako Dantzagunean

Uztaileko erdialdetik irail hasierara, Gipuzkoako Dantzaguneko bulegoa goizetan irekiko da. Nolanahi ere, instalazioak ohiko ordutegian irekiko dira, 9:00etatik 21:00etara, eta aretoen erreserba egiten dutenak bulegoko ordutegian pasa beharko dira aretoetara sartzeko txartel bila, urte osoan zehar asteburuetan eta jai-egunetan egin ohi den moduan.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko uztaila(r)en 10-(e)an 08:49etan
 

Aurre-estreinaldia: "Youth", Dantzaz Basteron ekainaren 30ean

Youth' hitz-joko bat da. Ingelesezko "zu" eta "gaztetasun" hitzak konektatzen ditu. Dantzaz Nazioarteko Sorkuntza Koreografikorako Zentroan, Wubjke Kuindersma koreografoak egindako piezaren izena da. Arte-prozesu horren emaitzaren aurre-estreinaldia Andoaingo Bastero Kulturgunean ikusi ahal izango da ekainaren 30ean. 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko ekaina(r)en 16-(e)an 11:28etan
 

Ikastaroa Dantzagunean: Oihana Varela, abuztuaren 1etik 4ra

Oihana Varelak osteopatia eta dantza uztartzen dituen bide oparoa joarratu du Gipuzkoako Dantzagunean. Helburua nagusitzat du dantzariei beren gorputza eta mugimendua kontzientzia gehiagorekin ezagutzeko tresnak ematea, gorputz eta mugimenduon kalitatea hobetzeko. Maila aurreratuko dantzariei eta profesionalei zuzendutako ikastaroa.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 09:55etan
 

Ikastaroa: dantza garaikidea, Arantza Iglesias uztailean eta abuztuan

Arantza Iglesias dantzaria eta sortzailea sarritan aritzen da lanean Gipuzkoako Dantzagunean hainbat hezkuntza eta sormen proiektutan. Heldu den udan dantza garaikideko eta inprobisazioko ikastaroak emango ditu uztailean eta abuztuan. Astelehenetan izango dira klaseak, Donostiako Nikabio akademian.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 09:46etan
 

Deialdia: Etxepare Institutua, euskal kulturaren hedapenerako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Euskal kultura euskararen eremu geografikotik kanpo sustatzeko eta hedatzeko helburuarekin, Etxepare Institutuak hainbat deialdi egin ditu. Zabalkundearen arloan sartzen da dantza, eta horretara bideratutako 216.000€tatik, 33.000€ dira dantzari emandakoak, ordaintzeko: jaialdi edo jarduera konkretuetan (erakusketak, lehiaketak, ekitaldiak, erresidentzia proiektuak) parte hartzeko bidaia-gastuak, muntaia-gastuak, eszenografia edo materialen garraioa, ostatua eta dietak. Dirua ondorengo gastuetarako emango da: desplazamentuak, muntaia-gastuak, material edo eszenografia garraioa, dietak edota ostatua.

Plazo de presentación de solicitudes: 9-30 de junio (incluidos)

Informazio osoa Etxeparen Institutuaren webgunean

Deialdia (EHAA)

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 09:46etan
 

Udako ikastaroak Dantzagunean 2017: izen-ematea irekita

Urteroko moduan, udako ikastaroak antolatu ditugu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan. Aurtengoan, dantza klasikoa eta garaikidea landuko ditugu. Uztailaren 3tik 14ra bitartean teknika hobetzeko eta sormena garatzeko hainbat ariketa egingo dituzte ikasleek. Izen-emateko epea ekainaren 24 arte dago irekita.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko ekaina(r)en 01-(e)an 12:20etan
 

Udako ikastaroak Dantzagunean: izen-ematea irekita

Urteroko moduan, udako ikastaroak antolatu ditugu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan. Aurtengoan, dantza klasikoa eta garaikidea landuko ditugu. Uztailaren 3tik 14ra bitartean teknika hobetzeko eta sormena garatzeko hainbat ariketa egingo dituzte ikasleek. Izen-emateko epea ekainaren 24 arte dago irekita.

Fitxategia atxikiak:
FitxategiaTamainua
DOWNLOAD_THIS_FILE_SIzen-emate orria / Hoja de inscripción143 Kb
E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko ekaina(r)en 01-(e)an 09:25etan
 

Entsegu irekia Dantzagunean: Kanpai, ekainaren 13an (Dantza Hirian)

Joan den Sortutakoaken edizioan aukeratutako Natalia de Miguelek eta Jorge Jauregik sortu berri duten Kanpai konpainiak egonaldia egingo du Gipuzkoako Dantzagunean, Dantza Hirian jaialdiko Aterpean programaren barruan, eta bertan landuko duten One Way Ticket lanaren nondik norakoak erakutsiko dituzte entsegu ireki batean.  

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko maiatza(r)en 29-(e)an 09:55etan
 

"Encuentros" eta "El Trastero creativo" dira Sortutakoak 11n aukeratutako proiektuak

Behin izen-ematea itxita, Sortutakoak 11 programaren barruan Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntzak garatzeko egonaldiak egiteko bi proiektuak aukeratu ditu epaimahaiak: Denis Santacanaren Encuentros eta Laida Aldaz Arrietaren El trastero creativo. Epaimahaia osatu dute: Nora Bengotxea Barañain Auditoriko kideak, Laura Landa Errenteriako Udaleko kultur teknikariak, eta Adriana Pous Dantzaz konpainiako zuzendari artistikoak. Heldu diren hilabeteetan egingo dira egonaldiak, eta lan bakoitzak 1.400€ko laguntza jasoko du.  

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an 18:11etan
 

Zabalik tailerrak Dantzagunean (Cielo Raso): Roberto Olivan, ekainaren 23tik 25era

Tailerraren helburua da mugimendua laguntzea eta hari beldurra kentzea testuinguru zehatzetan. Bereziki, gure animalia senarekin eta sormenarekin lan egiten dugunean, mugimenduak dituen aukera amaiagabeak garatzeko eta aurkitzeko. Konfiantza ere landuko dugu, taldearen bidez, egoera zailetan emaitza ziurrak lortzeko. Alderdi horretan, gorputza fluxu fisikorako eta emozionalerako tresna bihurtzen da. Ikuspegi horrekin irudi mentalak erabiliko ditugu ildo eta egitura gisa.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko maiatza(r)en 23-(e)an 11:56etan
 

Atalak 2.0: Dantzaz Azkuna zentroan, ekainaren 1ean

Azkuna Zentroak ATALAK egitasmoaren edizio berriko Vicky P. Miranda eta Marta Coronado Euskal Herriko koreografa hauen bi sormen berri aurkeztuko ditu ekainaren 1ean, Dantzaz-en 12 dantzarirekin.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko maiatza(r)en 18-(e)an 08:35etan
 

Dantzan Ikasi: makilaria, Dantzagunean ekainaren 3an

Ikastaro berezia izango dugu ikasturtearen azken txanpa honetan, makilariarena. Itsasuko kabalkada batean zein Luzaideko bolant egunean kasu, bada atentzioa ematen digun pertsonaia berezirik, instant batez arnasari eutsi arazten diguna: makilaria. Dantzaria izateaz gain beste abileziarik ere erakutsi behar izaten du, alegia makila koloretsu bat dantzan jartzea, noizean behin zerura jaurtiz ingurukook aho zabalik gaituztela begira. Albert Saldumbidek eta Gilen Saldumbide aita-semeek hurrenez hurren, makila dantzariaren oinarrizko pauso eta teknika erakutsiko dizkigute Dantzan Ikasik proposatutako ikastaro honetan.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko maiatza(r)en 18-(e)an 08:35etan
 

Deialdia: dantza sustatzeko 2017ko Jaurlaritzaren diru-laguntza deialdia

Dantza sustatzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia argitaratu gaur Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Aurrekoaren moduan, deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 450.000 euro izango da. Koreografia sorkuntza, dantza konpainiak sendotzea, dantza-lanen ekoizpena eta dantza-profesionalen etengabeko prestakuntza eta laguntza sustatzeko proiektuei zuzendutako diru-laguntzak dira Jaurlaritzak eskaintzen dituenak.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko maiatza(r)en 17-(e)an 17:02etan
 

Zabalik tailerrak Dantzagunean (Cielo Raso): Gregor Lustek, ekainaren 9tik 11ra

Mugimendua, Lusteken adierazpide nagusia, gorputzaren egitura anatomikoan oinarritzen da (hezurdura, artikulazioak...). Mugimendu biguna da, baina atletikoa eta fisikoa aldi berean. Klaseak ildo anatomiko zehatzak jarraituko ditu, erraz eta aktiboa, lurrerako eta lurretik egindako mugimendu erosoekin eta indartsuekin, hezurduratik abiatuta, gorputza espazioan ahalik eta modurik eraginkorrenean eta ahalik eta ahaleginik txikienarekin, lurrari ondo konektatuta gauden heinean.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko maiatza(r)en 16-(e)an 11:56etan
 

Laborategia Dantzagunean: Renata Arnedo, maiatzean eta ekainean

Hainbat kontu tekniko landuko dira: erritmoa, esaldiak azentuekin osatzeko gaitasuna, geldialdiak, fluxu ternarioak eta binarioak, denbora linearra, errepikapenak... komunikazio fisiologikoaren argitasuna, arintasuna eta presentzia osoa sustatuko dira, gure musikaltasun konplexuaren aberastasuna eta konplexutasuna partekatzea... Eskatzen edota gomendatzen da bederatzi saioetara etortzea, bakarkako eta taldeko garapena egokia izan dadin. 

 

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko maiatza(r)en 15-(e)an 16:56etan
 

DNA jaialdiak 15 dantza-ikuskizun antolatuko ditu Nafarroako 9 herritan, maiatzaren 20tik ekainaren 3ra bitartean

Programak lengoaia artistikoen dibertsitatearen, nazioartekotasunaren eta komunitatea, ekopolitika eta etorkizuna kontzeptuen aldeko apustua egiten du. Kulturako Zuzendaritza Nagusiak DNA Dantza Garaikidearen Jaialdiaren edizio berria aurkeztu du. Jaialdiak zuzendaritza artistiko berria estreinatuko du, eta maiatzaren 20tik ekainaren 3ra bitartean egingo da. Edizio honetan, honako hauen aldeko apustua egingo da: lengoaia artistikoen eta formatuen dibertsitatea, konpainien nazioartekotasuna eta komunitatea, ekopolitika eta etorkizuna kontzeptuak. Kulturako Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin batera antolatzen du jaialdia.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko maiatza(r)en 10-(e)an 09:48etan
 

Kutxa Kultur: "Imagine dance", Andrea Loyola maiatzaren 25ean

Sortze-prozesua, dantza eta bideoa. Andrea Loyolak, Amy Birkeen eta Diana Casas Dantza Eskolarekin elkarlanean, emandako sortze-prozesua.Andrea Loyolak, Dantzaz-eko kideak, gidatu ditu ikasleak beren material koreografiko propioa sortzeko eta hori denboran eta espazioan kokatzen ikasteko. Materiala batera jarri da emaitza gisa koreografia bat sortzeko, nahiz eta helburua ikaskuntza-prozesuan ardaztea izan den. Bitartean, prozesuaren zenbait irudi hartu dira ikus-entzunezko bat sortzeko. Azkenik, Dantza eta Bideoa batu dira pieza bakarra, mugimenduz eta irudiz osatua, sortzeko.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko maiatza(r)en 05-(e)an 00:55etan
 

Tailerra Dantzagunean: Afrikako dantzak, ekainaren 3an eta 4an

Lehen Afrik & Dance jaialdia Gipuzkoako Dantzagunean egingo da. Ikastaro honetan landuko dira Gineako eta Senegalgo dantzak, baita dantza afrogaraikidea ere.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an 11:14etan
 

Dantzan Ikasi: Hirutarrak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingurutxoa, maiatzaren 13an Eibarren

Hirutar erritmoari eutsi eta haiekin jolastu asmoz antolatu dugu ikastaro berri hau. Aiko taldeko Patxi Laborda eta Sabin Bikandik hirutar konpasa edo ternarioaren inguruan ibilbide interesgarria proposatuko digute. Balsa, mazurka, fandangoa zein ingurutxoaren doinuz jantzita, guztien arteko lotura eta ahaidetasunak, zein desbedintasunak eta berezitasunak azalduko dizkigute.

Egun horietan Utah-ko Unibertsitatetik euskal dantzak ikastera etorritako dantza ikasleak ikastaro trinkoa jasotzen arituko dira gurean eta aukera aprobetxatuz, ikastaro honetan parte hartuko dute haien formazioaren osagarri gisa. Hori dela eta ikastaroan ingelesa eta euskara tartekatuko dira azalpenetan.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko maiatza(r)en 04-(e)an 00:00etan
 

Karavana Norte, kontakt ikastaro ibiltaria: izen-ematea irekita

Karabana Nomada 2017rako izen-ematea zabaldu da. Ekainaren 30etik uztailaren 9ra egingo da. Karabanan parte-hartzeko beharrezkoa da izen-ematea, erabiliko ditugun espazio ezberdinen edukiera mugatua delako. Aurten parte-hartze handia espero dugu, beraz osatu inskripzio-orria lehen bait lehen, eta izen-eman ondoren ez etortzea erabakitzen baduzu, arin adieraziguzu beste pertsona batek zure lekua bete ahal dezan. Gogoratu etapa guztietarako edo soilik batzuetarako etpr zaitezkela. Behin datuak bete eta bidali ondoren, mezu bat helduko zaizu zure izen-emate fitxa jaso dugula esanez. Egun batzuen ostean email bat bidaliko dizugu zure plaza baieztatzeko.

Izen-emateko formularioa

Informazioa: Karavana Norte

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 09:52etan
 

Estreinaldia: "Zeruko, konstelazioen drama koreografikoa", Kresala Donostian maiatzaren 6an

Zeruko drama koreografiko astral hau dela eta, dantza-bilduma teatral txiki bat sortu dute, dozena bat euskal gaik osatutakoa. Guztira, hamabi zeinu astral dira, gorputz-hizkera eta haren keinu-sekuentziak oinarri hartuta irun eta ehundu direnak. Askotariko dantzak dira, dramatizatuko narratiba berri baten barruan gorpuztuak, eta maitasuna, tragedia eta pasioa nola ikusten ditugun erakusten du, erreferentzia unibertsalak diren mito eta kondaira handiak oinarri.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko apirila(r)en 28-(e)an 09:39etan
 

Dantzarte: dantzaren hilabetea Errenterian

Errenteriako Udalak, beste hainbat eragilerekin batera, Dantzarte dantza zikloa antolatu du, lehen aldiz, apirilaren 27tik maiatzaren 28ra arte. Dantza izango da, bere zentzu zabalenean ulertuta, hilabetearen ardatz eta hala, egitarau zabala diseinatu da herritarrei zuzenduta. Gernikako bonbardaketari oroitzapena egingo dion Kukai dantza talde errenteriarraren pieza batekin estreinatuko da zikloa. “Gernika” izenburupean, 3 dantzari ariko dira dantzan. Ondoren iritsiko dira Larumbe Danzaren “En mi casa infinita” eta Eliraleren “Xihiko” haurrentzako ikuskizunak, zirkoa eta dantza uztartzen dituen Rouge Elearen “Hau da nire ametsen kolorea”, Gaël Domenger-en “L’abre integral” edo dantza bertikala oinarri duen Delreves-en “Uno” ikuskizuna. Tailerrek ere izango dute bere tokia: gorputza sormen tresna gisa erabiltzen irakatsiko duen tailerra, Afrikako dantzen ingurukoa, dantza garaikidea jorratuko duena… Hilabete osoan zehar, gainera, argazki erakusketa bat ikusteko aukera izango da Zumardi txikian. Bertan bilduko dira, azken urteetan Errenterian izan diren dantza ikuskizunen irudiak.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko apirila(r)en 28-(e)an 09:32etan
 

Deialdia: Circula 2017

Circula da mugimendua eta gorputza ardatz dituzten ikuskizunak sustatzea. Katalunia, Madril, Valentzia eta Euskadiko autonomia erkidegoetako elkarteetako profesioanlek har dezakete parte bertan.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko apirila(r)en 27-(e)an 09:42etan
 

Topaketa Dantzagunean: Rouge Elea, maiatzaren 15ean

Rouge Elea konpainiak jardunaldi bat egingo du heldu den maiatzaren 15ean, diziplina anitzeko profesionalekin, adituekin eta arituekin. 

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko apirila(r)en 26-(e)an 09:50etan
 

Tailerra Dantzagunean: kontakt inprobisazioa, Karl Frost, maiatzaren 19tik 21era

EHKIEk ikastaroa antolatu du AEBetako Karl Frost irakasle entzutetsuarekin. Berak garatutako teknikak eta gorputz kontzientziaren gaineko ariketak egingo dituzte. 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko apirila(r)en 25-(e)an 11:56etan
 

Zabalik tailerrak Dantzagunean (Cielo Raso): Dylan Quinn, maiatzaren 26tik 28ra

Tailerrean zehar, Dylanek partaideekin sortzen ari denenean garatzen duen mugimenduaren gako fisikoak eta dramaturgikoak helaraziko dizkie partaideei. Dylanek interes eta konpromiso handia du gaur egun Ipar Irlandaren nortasunaren izaera aldakorrarekin eta gatazkatsuarekin. Arreta berezia eragin dio irlandarrek ematen dioten "5. probintziaren" kontzeptu mitologikoa arakatzeari, haren bitartez "bestea gugan" miatzen baitu. Bere ibilbide profesional eszenikoaz gain, Dylanek dedikazio zabala eman dio hezkuntari eta komunitate-lana garatzeari. Tailerrak iraungo dituen hiru egunetan, bere partaidetza-teknikak irakatsiko ditu, eta komunitate konpromisoa sortzeko baliabideak landuko ditu.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko apirila(r)en 18-(e)an 11:56etan
 

Tailer irekia Dantzagunean: dantza tradizionala, Utah-ko unibertsitateko ballet ikasleekin batera, maiatzaren 11n

Ameriketako Estatu Batuetako Utah-ko Unibertsitateko ballet ikasleak Euskal Herrian astebeteko egonaldia egingo dute maiatzean, eta Dantzan.eus-ekin elkarlanean, dantza tradizionaleko tailer bat egingo da Gipuzkoako Dantzagunean maiatzaren 11n. Tailer irekia da, eta bertaratzen diren guztiek parte hartu ahal izango dute, Utah-ko Unibertsitateko ikasleekin batera. Ikasleon formazio akademikoaren barruan, urtero egiten dute irteera bat toki zehatz bateko dantzak eta dantzaera ikasteko. Ez da hau Euskal Herrira datozen lehen aldia, 2008an ere etorri baitziren Richard Wacko irakasleak zuzentzen duen Character Dance Ensemble programaren barruan.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko apirila(r)en 07-(e)an 11:25etan
 

Erakusketa: "Urrats bat aurrera, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina", Gazteszenan maiatzean

Donostia Kulturak eta Gipuzkoako Dantzaguneak erakusketa bat antolatu dute, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina azaleratzeko helburuarekin, eta maiatzean zehar ikusgai egongo da Gazteszenan. Beatriz Txurruka da erakusketaren komisarioa, dantzaren munduan ibilbide luzekoa, hala sorkuntza, nola kudeaketan. Erakusketa argazkiz eta testuz osatuta dago, eta irekita egongo den denbora-tartean bideo bat egingo dute.

Inaugurazio-ekitaldia, maiatzaren 5ean, Toni Jodarren hitzaldi dantzatuarekin

Erakusketa hasteko, inaugurazio-ekitaldi bat egingo da Gazteszenan bertan, maiatzaren 5ean, 19:00etan, Toni Jodarren hitzaldi dantzatu batekin. Ondoren mokadu bat emango zaie bertaratutako guztiei. Donostia Kulturako eta Gipuzkoako Dantzaguneko ordezkariak izango dira bertan.

 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko apirila(r)en 06-(e)an 12:47etan
 

Tailerra Dantzagunean: Afrikako dantzak, Sellou Nadege, maiatzaren 6an eta 7an

Afrikako kontinentean kultura eta folklore ugari daude bertako eskualdeetan. Kurtso honetan Afrikako zenbait tokitako dantzen oinarriak landuko ditugu, baita erritmoak ere.  

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko apirila(r)en 04-(e)an 11:14etan
 

Master classa Dantzagunean: Janis Claxton, maiatzaren 13an, Dantzategiaren barruan

Dantzazen Dantzategia proiektuaren barruan, Donostia Kulturak eta Dantzazek master class bat antolatu dute Janis Claxton australiarraekin. Dancebase konpainiatik dator Claxton, Edinburgon (Eskozian) dagoen Europako konpainia garrantzitsuenetako batetik. Hainbat lan entzutetsu egin ditu, esaterako, Pop Up Duets eta Enclosure humans, eta gaur egungo nazioarteko agertoki garaikidean begirada argi eta poliedrikoenetako duen sortzailea da.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko apirila(r)en 03-(e)an 11:28etan
 

Tailerra Dantzagunean: Alvaro Frutos, maiatzaren 6an eta 7an

Tailer honen abiapuntua da gorputzaren gaineko kontzientzia hartzea, eta bat-bateko mugimendua esploratzea. Praktikan jarriko dira norbere gorputza orainaldian bizitzeko moduak. Gorputza, arnasketa eta kontzientzia tridimentsionala izango dira giltzarriak, eta mugimendua-akzioa-kontzientzia tresnak, espazioa konkistatzekoe ta gure gorputza liluratzeko. 8 orduko tailer trinkoa izango da, bi egunetan zehar. Gorputz kontzientzian interesa dutenei zuzendutako tailerra da, auto-behaketara bideratutakoa, eta hezurrak ordu batzuetan zehar mugitzekoa. Ongietorriak izango dira, dantzariak, yogiak, iturginak, medikuak, enpresariak, ipurterreak... azken batean, une hori eta ordu horiek partekatzeko gogoa duten guztiak. 

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko martxoa(r)en 31-(e)an 11:56etan
 

Tailerra Dantzagunean: Lucio Baglivo, apirilaren 29an eta 30ean

Lucio Baglivo akrobazia eta dantza akrobatiko teknika klaseak ematen ditu hainbat dantza eta zirko eskolatan. 2009tik "Sormen laborategia" kurtsoa ematen du, eta bertan imajinazioa hedatzea bilatzen du, sormen-prozesuetan sakonduta, sormena eta pertsona partaide bakoitzaren lengoaia pertsonala sustatuta.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 10:23etan
 

Dantzategia 2017: Dantzazek eta Janis Claxtonek mugimeduari koreografia jarriko diote Egian

Dantzazek eta Donostia Kulturak 2013an martxan jarri zuten proiektuaren bosgarren edizioari ekingo diote heldu den maiatzean. Dantzategiak, laborategi gisa, hiriko espazioen berrirakurketa artistikoa planteatzen du. Hiria biziteko, lurraldearekin eralzionatzeko eta hiritarrengana gerturatzeko beste moduak planteatzen ditu Dantzategiak, Donostiako egia auzoan.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko martxoa(r)en 29-(e)an 10:43etan
 

Dantzaz, Atalak 2.0: Iker Gomez eta Mikel Aristegi, apirilaren 18tik 20ra

Apirilaren 18tik 20ra egingo da Gipuzkoako Dantzagunean, Biarritzen eta Donostian, Atalak 2.0ren 2017ko bigarren saio-sorta. Atalak proiektuan 2008tik ehundik gora koreografia-lan aurkeztu dira, euskal eta europar koreografoen ekarpenarekin. Astebeteko tartean, Iker Gomezek eta Mikel Aristegik pieza koreografiko bana prestatuko dute, eta Dantzazeko dantzariek aurkeztuko dituzte. 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko martxoa(r)en 28-(e)an 11:14etan
 

Tailerra Dantzagunean: dantzarako jantzigintza, Xabier Mujika apirilaren 26an (Lasala)

Xabier Mujika Aldasoro jantzi-diseinatzailea eta arkitektoa da. Gipuzkoako hainbat konoainiarentzat egin du lan, eta gaur egun Lasala konpainiarekin ari da. Tailerrean landuko dira ikuskizun eszeniko baterako dantzarako jantzigintzak dituen berezitasunak. Tailer hau Lasala konpainia Euskao Jaurlaritzaren konpainiak egonkortzeko laguntzen barruan garatzen ari den Artisauak ekimenaren barruan dago.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko martxoa(r)en 27-(e)an 10:46etan
 

Dantzaren hilabetea 2017, APDG

APDGk, Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak, berriz ere antolatu du Dantzaren Hilabetea, apirilaren 29an ospatzen den Nazioarteko Dantzaren Egunarekin batera, dantzaren ofizioa omentzeko jarduera-multzoa. Hogeita bbigarren aldiz antolatu du APDGk ekitaldi-sorta zabala hau, 1996an hasi ekin baitzion Dantzaren hilabetea antolatzeari. Bereziki nabarmendu behar da dagoeneko Dantzaren Hilabeteko ikono bihurtu den Kontxako barandako barra klasikoko erakustaldia.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko martxoa(r)en 22-(e)an 16:34etan
 

Dantzan Ikasi: Patxi Perez, KMKn, martxoaren 31n

Mutxikoak, tradiziozko gizartetik tradizioak inspiratutako aisialdi birsortzailera

Tradizionalak ote dira dantza-jauzien inguruan hainbat lekutan hilero izaten diren hitzorduak?  Alegia, gurea moduko tradiziozko gizartearen aisialdian, "mutxikoen" fenomenoak nolako bilakaera izan du, hain zuzen ere, tradizioa birsortzeko ahalegin horretan? Galdera horri tira eginaz dantza horien jatorriaz eta gaur egun dantzatzen diren moduaren inguruaz mintzatuko zaigu Patxi Perez Donostiako Koldo Mitxelenan antolatu dugun hitzaldi honetan.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko martxoa(r)en 10-(e)an 10:18etan
 

Dantza Hirian 2017: "Aterpean" egonaldietarako deialdia irekita

Dantza Hirian Jaialdiak 10. Aterpean programaren deialdia egin du. Gaur egungo dantza-ikuskizunen sormena, ikerketa eta zabalkundea sustatzeko helburuz, eta publiko desberdinak sorkuntza-prozesura hurbiltzeko xedez, dantzaren eremuan lan egiten duten artistei zuzendua dago programa hau, baita beste arte-diziplina batzuetatik dantza erreferentzia gisa darabiltenei ere, betiere beren lanak hiri-espazioetako sorkuntzara bideratuak badaude.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko martxoa(r)en 09-(e)an 18:14etan
 

Jolastu 2017 capoeira jaialdia Dantzagunean, martxoaren 31tik apirilaren 2ra

Capoeira egiten duen Aldeia de Bambas elkarteak bere urteko jarduera nagusia egingo du, hirugarrenez jarraian: Jolastu 2017. Hainbat capoeira talde elkartzea du helburutzat ekimenak, eta denetarik egiten da: erakustaldi artistikoak, klase teorikoak, kurtsoak, gradu-aldaketa ospakizunak, capoeira "rodak", taldekako klaseak eta, jaialdia amaitzeko, anaitasun-festa bat.   .

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko martxoa(r)en 08-(e)an 10:43etan
 

Deialdia: "Ikerketa periferikoa", egonaldiak Barañain Auditorioan

Deialdi honen barruan dantzako ikerketarako bi egonaldi aurreikusten dira: bat dantza garaikiderako eta bestea folklorerako.  

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko martxoa(r)en 07-(e)an 11:38etan
 

Seminarioa Dantzagunean: Butosofia, Jonathan Martineau martxoaren 24tik 26ra

Pentsatzea da erditzearen artea. Dantzatzea da jaiotzaren artea. Errealitatea hitz hutsa baino gehiago bada, mugimenduan dagoen gorputza ikertu behar da. Gure ideiek munduarkein zerikusirik badute, grabitatearekin elkarrizketan garatu behar dira. Dantza askapen arte gisa. Tailer honetan partekatzen dugun espazioari buruzko gure ikuskera eraldatzera bideratutako esperimentu psikosomatikoekin osatuko da. Butoh-dantzan eta jaiotegunaren pentsamenduan inspiratuta, tailerreko esperimentuetan esploratuko direnak dira partekatutako espazio hori sortzeko eta hedatzeko egoeran dagoela ulertzeko aukerak. Hausnarketa horiek filosifia politiko garaikidean eta bizi dugun demokraziaren hainbat aurreiritzitan arrakalak sortzen dituzte; behin zulatuta, askatasuna defendatu beharreko balio bat edo jabetza bat ez denaren ideia hedatzeko, eta bai esperientzia, dohai, kutsatzaile izan daitekeela aukera gisa lantzeko. Tailerrean ez dira teoria eta praktika bereiztuko, eta mugimenduaren ikerketa proposatuko du, jatorriaren dantzaz gozatzeko. Gorputz guztientzat da egingarria, eta adimen guztiek goza lezakete.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko martxoa(r)en 06-(e)an 16:40etan
 

Udaberriko ikastaroa 2017 APDG: izen-ematea irekita

Aurtengo udaberriko ikastaroan dantza klasikoa landuko du Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak. Apirilaren 18tik 22ra egingo da Gipuzkoako Dantzagunean. Modu horretan, oporraldi-garaian maila askoko dantzarien formazioa osatzeko eskaintza osatzen segitzen du elkarteakTeknika berriak ikasteko, eta ikasitakoak hobetzeko balio izateaz gain, ikastaro hauek dantzarientzako elkargune garrantzitsua dira.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 12:02etan
 

Tailerra Dantzagunean: Afrikako dantzak, Marian Briones, martxoaren 12an

El continente africano abarca una rica diversidad de culturas y folclores en función de sus múltiples regiones. En este curso impartiremos los rudimentos básicos para acercarnos al baile africano, concretamente trabajando ritmos propios de países del oeste de África como Guinea Conakry, Costa de Marfil, Malí, Gambia, Burkina Faso y Senegal.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko otsaila(r)en 27-(e)an 11:14etan
 

Sortutakoak 10: Jaiotz Osak bere prozesuaren aterak irekiko ditu Gazteszenan, martxoaren 30ean

Jaiotz Osak Suddenly proiektuarekin egingo du egonaldia Gipuzkoako Dantzagunean, Sortutakoak 10 programaren barruan. Haren erdialdean, Gazteszenako eszenatokian hainbat doiketa egingo ditu, eta martxoaren 30ean horiek ikusteko ateak irekiko dizkio publikoari.  

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 23-(e)an 00:35etan
 

Sortutakoak 10: "Creepy Crawly", Jon Lopezen erakustaldia Gipuzkoako Dantzagunean, martxoaren 20an

Jon Lopezen Creeply Crawly izan zen Sortutakoak 10en aukeratutako proiektuetako bat, eta martxoan ehar egingo du dagokion sorkuntza-egonaldia Gipuzkoako Dantzagunean. Haren amaeiran, publikoari irekitako erakustaldia egingo du, egindako lanaren garapena erakusteko.  

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko otsaila(r)en 22-(e)an 13:35etan
 

Estreinaldia: Ai Do Project eta Musikene Ensemble, martxoaren 16an Donostiako Victoria Eugenian

Iker Arruek donostiarrak zuzentzen duen Ai Do Project konpainia bere azken lana ari da prestatzen Gipuzkoako Dantzagunean, eta martxoaren 16an estreinatuko du, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Edward Elgar piano boskotearekin, Musikeneko ikasleek jotakoa. 

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko otsaila(r)en 21-(e)an 13:34etan
 

Estreinaldia: "Hormek diote on stage", Haatik martxoaren 24an Lasarten

DSS2016 egitaru barnean aurrera eramandako Hormek diote proiektua oinarri hartuta, bertako helburuak jarraitu eta parte hartu zuten artista ezberdinen lanak eta Haatik-ek kalerako sortutako bost pieza laburrak bilduz, antzokirako prestatutako ikuskizun bat aurkeztuko du. Prestakuntzaren azken fasean murgilduta martxoaren 24a izango da lana plazaratuko duen eguna, Lasarteko Manuel Lekuona Kulturetxean.

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko otsaila(r)en 20-(e)an 13:34etan
 

Master classa + ikuskizuna: Thomas Noone, martxoaren 25ean

Thomas Noone konpainiak Breathless eta UntiltheEnd piezak emango du heldu den martxoaren 25ean 18an Donostiako Gazteszena aretoan. Ekitaldia baliatuta, eta Donostia Kulturarekin dugun elkarlanaren barruan, dantzaren munduko sortzaileen lana publiko orokorrari eta espezializatuari gerturatzeko, master class bat antolatu dugu emanaldiaren eguneko goizean. Klasean izen-ematen duten guztiek Gazteszenako ikuskizunerako txartela jasoko dute.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 11:07etan
 

Tailerra: eszenako argiztapena, Alvaro Estrada, martxoaren 1ean

Lasala konpainiak, Eusko Jaurlaritzak dantza-konpainiei finkatzeko ematen dituen laguntzen barruan, eta ATAErekin (Arte Eszenikoetako Teknikari Profesionalen Elkartea) elkarlanean argiztapen tailer bat antolatu du bere Artisauak proiektuaren barruan. Tailerrean landuko da dantzarako argiztapen-plano baten diseinua eta exekuzioa. Diseinatzailearen eta argiztatzailearen profil artistikoa eta teknikoa azalduko du Alvaro Estrada tailerreko irakasleak eta Argiztatzaileen Elkarteko (AAI) kideak. Diseinu bat egiteko teknika, fisika eta arte oinarriak zehaztuko dira. Dantzara aplikatutako argiztapen diseinu baten argi, kontzeptu, tresna eta dokumentazio motak aztertuko dira. 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 09-(e)an 11:30etan
 

Tailerra Dantzagunean: body percussion, Leela Petronio, martxoaren 17tik 19ra

Leela Petronio mundu mailako erreferentzietako bat da klake, tap eta gorputz espresioan. STOMP ikuskizuneko kidea 2001etik. Dantzari eklektikoa da, eta mundu osoko eszenatoki eta jaialditan hartu du parte. Diziplina anitzeko Hip Tap Project kolektiboko kidea da, eta haiekin ere nazioartean aritzen da. Urte asko daramatza irakaskuntzan, publiko guztiei klakea transmititzen.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 09-(e)an 11:29etan
 

Tailerra Dantzagunean: flamenkoa, tangoen saio trinkoa, Karmele Cepero, martxoaren 11n eta 12an

Karmele Cepero, Gipuzkoako Dantzagunean ohikoa dugun falmenko dantzarie ata irakasleak tailer bat emango du, eta tangoetan zentratuko da. Ceperok Sevillan egin zuen formazioa, bertako Cristina Heeren Fundazioan. Han landu zituen: konpasaren teknika, gorputz koreografia eta adierazpena, eta kola eta mantoi bata teknika eta koreografia.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 09-(e)an 11:29etan
 

Tailerra Dantzagunean: aktorearen dantza, Anna Rodriguez, martxoaren 4an

Koreografoa, egilea, eta pedagogoa da tailerra emango duen Anna Rodriguez. Aktoreen dramaturgia eta koreografia materialen eta aktoreen mugimenduaren arteko topaketa proposatuko du. Dantzari, aktore eta zirkuko artista profesional eta amateurrei zuzenduta dago, eta koreografia herremintak ematea da helburua, alferreko formatu eta posturak alde batera utzita, kontzientzia eta presentzia hartzeko

 

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 09-(e)an 11:14etan
 

Deialdia: dantzako proposamenak Kutxa Kultur Plazan

Kutxa Kultur Fundazioarekin elkarlanean, deialdia luzatzen diegu dantzako artistei Kutxa Kultur Plazan beren proposamenak aurkezteko. Kutxa Kultur Plaza Tabakalera eraikineko 4. solairuan dagoen gune irekia da, eta hainbat jarduera egiten dira astean zehar. 

Tartean dantzako hainbat jarduera, eta horretarako proposamen anitzak aurkez litezke: tailerrak, emanaldiak, sorkuntza-prozesu bat garatzea, etab. Helburua da ordubete inguruko saioan bertaratukoei dantzaren mundu zabala helaraztea. 

Uda bitartean, jarduerak egiteko datak maiatzaren 25a eta ekainaren 29a dira. Udaren ondoren ere izango dira hainbat data, eta emango dizuegu haien gaineko informazioa. 

Proposamenak bidaltzeko epea otsailaren 20an bukatuko da, eta ondorengo helbidera bidali behar dira: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  


E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 09-(e)an 11:10etan
 

"Punto de encuentro" Dantzagunean, otsailaren 15ean

Martí Güell eta Gorka Gurrutxaga dantzariek aurrera darraite Punto de encuentro proiektuarekin.  Saio bakoitzean dantzari edota saortzaile batek bere esperientzia eta ezagutza partekatzen ditu hara hurbildutakoekin. Hurrengoa otsailaren 15ean egingo da.  

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko otsaila(r)en 07-(e)an 00:21etan
 

Deialdia: INAEM musika eta arte eszenikoetarako diru-laguntzak 2017

Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutuak (INAEM) musika lirikoa, dantza, antzerki eta zirkuko 2017ko diru-laguntzen deialdia egin du, 2017ko Estatuko Buletin Ofizialean otsailaren 2an argitaratutakoaren arabera.

E-posta Inprimatu
Ostirala, 2017(e)ko otsaila(r)en 03-(e)an 12:16etan
 

Dantza Klub - Atalak XXIX: Fabio Lopez eta Marta Coronado, otsailean

Otsailaren 13tik 16ra egingo da Dantzagunean, Biarritzen eta Donostian Atalak XXIX, Dantzaklub proiektuaren hogeita bederatzigarren edizioa. Dantzaz konpainiaren proiektua da DantzaKlub, eta ehun lan koreografikotik gora aurkeztu dira 2008tik, konpainiako lantaldea osatzeko Europa osotik datozen dantzarien sorkuntzak eta ia euskal koreografo gehienen lanak uztartuta

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 11:45etan
 

Klase irekiak Dantzagunean: Iker Arrue, otsailean eta martxoan

Iker Arruek sorkuntza-egonaldi bat egingo du Gipuzkoako Dantzagunean otsailean eta martxoan zehar, eta publikoaro irekiko dizkio lanean hasi aurreko prestaketa-klaseak. Ai Do Project proiektuare barruan, Iker Arruek dantza garaikidea eta Aikido arte martziala uztartzen ditu, beste hainbat teknikarekin batera

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko urtarrila(r)en 24-(e)an 00:00etan
 

Klase irekiak: Cielo Raso otsailean, Donostiako Egia kultur etxean

Cielo Raso konpainiak klase irekiak emango ditu otsailean zehar Egiako kultur etxean, han egingo duen egonaldi artistikoa balaitua.


E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko urtarrila(r)en 23-(e)an 00:00etan
 

Master classa Dantzagunean: flamenkoa Paloma Fantovarekin, otsailaren 17an eta 18an

III. Flamenko Zikloaren barruanDuende de la Sole eskolak, Gipuzkoako Dantzagunearekin elkarlanean, master class bat antolatu du Paloma Fantova dantzariarekin. Haurra zenean ikasi zuen dantzan Fantovak, Manuel Fantova aitarekin. Teknika bikaina dauka, eta 7 urterekin egin zuen debuta Madrileko Apolo antzokian. Antonio Canalesekin dantzatu ohi du. Era berean, Fantovak emanaldia egingo du Duende de la Sole eskolan, otsailaren 19an

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urtarrila(r)en 19-(e)an 13:04etan
 

Deialdia: Espainiako Antzoki Alternatiboen Sarea 2017

Espainiako Antzoki Alternatiboen Sareak dantza eta antzerki garaikide ikuskizun berrien proiektuak jasotzeko deialdia ireki du. Sarean sartzen dira 14 autonomia erkidegotako 44 antzoki, eta proiektuak aurkezteko epea otsailaren 10ean bukatuko da.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko urtarrila(r)en 18-(e)an 11:41etan
 

Deialdia: Euskal Herriko Dantza-lanen Katalogoa

Bi dira Dantza Lanen Katalogoaren tresna sortzeko helburu nagusiak: bisibilitatea, katalogoarekin nazioarteko kontestu desberdinetan egiten diren aurkezpen eta bisiten bidez, eta merkataritza, Euskal Herrian sortzen diren dantza lanen banaketa eta proiekzioa. Hala ere, tresna honek joan etorriko komunikazio bat ahalbidetu nahi du, proiektu eta elkarlan eredu aberasgarriak sortzeko eremu bat sortuz.

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urtarrila(r)en 12-(e)an 09:07etan
 

"Punto de encuentro" Dantzagunean: Zuriñe Benavente eta Ignacio Monterrubio, urtarrilaren 26an

Martí Güell eta Gorka Gurrutxaga dantzariek aurrera darraite Punto de encuentro proiektuarekin.  Saio bakoitzean dantzari edota saortzaile batek bere esperientzia eta ezagutza partekatzen ditu hara hurbildutakoekin. Hurrengoa urtarrilaren 26an egingo da, eta Zuriñe Benavente (dantzaria) eta Ignacio Monterrubio (musikaria) izango dira gidariak. Zuriñe Benavente koreografoa eta dantzaria da, estilo garaikidea lantzen du, eta inprobisazioaren eremuan ari da lanean. Ignacio Monterrubio soinu-artearen eta teknologia berrien munduak lantzen ditu, eta musika-proiektu garaikideak garatzen ditu. Biek elkarlanean dantza eta musika garaikidearen arteko lotura miatzen dute, zuzeneko piezak eginda, soinuaren eta mugimenduaren arteko komunikazio-lengoaia bat garatzen. Denbora izena du beren azken lanak eta 2016ko abenduan estreinatu zuten.  

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urtarrila(r)en 12-(e)an 00:21etan
 

Tailerra Dantzagunean: Mozanbikeko dantzak, otsailaren 11n eta 12an

Nordino Ibraimo Sulemane Mozanbikeko dantza-maisu entzutetsu bat da, eta Euskal Herrian egingo duen egonaldian hainbat klase emango ditu; horietako batzuk Gipuzkoako Dantzagunean. Afrikar herrialde horretako dantzak ikasketa aukera ezin hobea izango da.

E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko urtarrila(r)en 11-(e)an 00:49etan
 

Klase irekiak Dantzagunean: breaking ostiral arratsaldetan

BBoys da Gipuzkoako Dantzagunean lanean astero aritzen den kolektibo bat, eta breakina egiten du. 2017tik aurrera klase irekiak emango dituzte ostiraleroGipuzkoako Dantzagunean lanean aritzen diren break-dantzarien teknika ikasi nahi duen gazte eta heldu orori erakusteko, eta breakinaren oinarriak ikasteko.Top Rock, Go Down, Footwork eta Freezak izango dira klaseen oinarria.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko urtarrila(r)en 10-(e)an 00:00etan
 

Estreinaldia: "Le Spectre de la Rose", Dantzaz eta Christine Hassid Bordelen urtarrilaren 21ean

Dantzazek Bordelen estreinatuko du urtarrilaren 21ean Le Spectre de la Rose lana. Christine Hassid da koreografoa eta hala definitu ditu bere sormen-irizpideak: "interesgarria iruditu zitzaidan frantziar, belgiar, espainiar eta ingeles artistak uztartzea, hainbat berrirakurketa egiteko". Dantzazeko dantzariekin batera, Aurélien Houette eta Mohamed Toukabri ariko dira.


Argazkia: Blanca Razquin (c)

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2017(e)ko urtarrila(r)en 09-(e)an 11:20etan
 

Tailerra Dantzagunean: inprobisazioa Sofie Dubsekin, otsailaren 18an

Tailer honetan inprobisazioa landuko da, anatomia ariketa fisikoen bidez, baita norbere burua eta inguruko espazioa entzuteko ariketekin. "Gorputz kolektiboa" deitzen zaionaren gaineko bilaketa egingo da: Non hasten da? Non amaitzen da? Amaitzen da? Jatorrizkoa da ala eraikitakoa? Non dago animali/primitiboaren eta sozial/eraikitakoaren arteko muga? Esperientzia fisiko, psikiko, anatomiko, jatorrizko, mental eta... politiko! baten kontzeptu filosofikoetara, antropologikoetara eta politikoetara hurbilduko gara.  


E-posta Inprimatu
Osteguna, 2017(e)ko urtarrila(r)en 05-(e)an 11:49etan
 

Master classa + ikuskizuna: Antonio Ruz

Antonio Ruzen konpainiak Double Bach ikuskizuna emango du heldu den otsailaren 18an Donostiako Gazteszena aretoan. Ekitaldia baliatuta, eta Donostia Kulturarekin dugun elkarlanaren barruan, dantzaren munduko sortzaileen lana publiko orokorrari eta espezializatuari gerturatzeko, master class bat antolatu dugu emanaldiaren ondorengo egunean, otsailaren 19an. Klasean izen-ematen duten guztiek Gazteszenako ikuskizunerako txartela jasoko dute.


E-posta Inprimatu
Asteazkena, 2017(e)ko urtarrila(r)en 04-(e)an 11:07etan
 

Jam Sesioa Dantzagunea: break dance, otsailaren 4an

Heldu diren hilabeteetan Gipuzkoako Dantzagunean klase irekiak emango dituzten BBoyseko dantzariek jam sesio bat antolatu duten otsailaren 4an, Gipuzkoako Dantzagunean. Saio irekia izango da eta bertan parte-har dezakete, hala dantzari trebatuek, nola ezagutza askorik izan gabe, Ameriketako Estatu Batuetan sortu eta gero eta jarraitzaile gehiago dituen dantza hori gertutik ezagutu nahi dutenek.

E-posta Inprimatu
Asteartea, 2017(e)ko urtarrila(r)en 03-(e)an 09:04etan
 

"Creepy Crawly" eta "Suddenly" dira Sortutakoak 10en aukeratutako proiektuak

Behin izen-ematea itxita, Sortutakoak 10 programaren barruan Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntzak garatzeko egonaldiak egiteko bi proiektuak aukeratu ditu epaimahaiak: Jon Lopezen Creepy Crawly eta Jaiotz Osaren Suddenly. Epaimahaia osatu dute: Olatz de Andres Lokke-ko koreografoak, Imanol Goñez Katapulta Plataformakoak, eta Mathieu Vivier, arte eszenikoetako teknikari eta IDBko koreografia-produkzioko poloko koordinatzaileakHeldu diren hilabeteetan egingo dira egonaldiak, eta lan bakoitzak 1.400€ko laguntza jasoko du.  

E-posta Inprimatu
Astelehena, 2016(e)ko abendua(r)en 19-(e)an 18:11etan
 

Sortutakoak 9: "White lies", Natalia de Miguel eta Jorge Jauregi, erakustaldia San Telmo Museoan, urtarrilaren 14an

Natalia de Miguelek, Sortutakoakprograman hautatutako proiektuetako batek, Gipuzkoako Dantzagunean Jorge Jauregirekin batera egindako egonaldian landutakoaren erakustaldi bat egingo du urtarrilaren 14an San Telmo Museoan, bi erakundeon elkarlanari esker. White Lies ikuskizunak oroitzapenean trabaturiko emozio gabeko shock egoerari erreparatzen dio. Kontrastedun proposamena da, barrukoa-kanpokoa, oraina-oroimena...

E-posta Inprimatu
Osteguna, 2016(e)ko abendua(r)en 15-(e)an 11:48etan